2015/07/16

Narrasti eta anfibio bila Galizia eta Asturiasen (I)

Oporretara juan naizen bakoitzeko, bertako bitxuak ikusteko aprobetxau izan dot, baina sekula ez naiz espreski bitxo bila jun. Oinguan ordia, astebeteko oporraldixa in dot Galizia aldetik, Egoitz Alkortakin batera, bertako narrasti eta anfibio bila. Narrasti eta anfibiuetaz pila bat dakixan lagun galiziar bat daukat, Rafael Vazquez, eta aspalditik naukan bertara juteko inbitaziua.

Zoritxarrez garai eskasian jun gera. Lurra oso siku, bero gehixegi eta bitxo gehixenak ezkutauta... Baina hala ere, Rafari esker, espezie pila bat ikusi genitxun, hoietako batzuk sekula ikusi gabiak gainera. Moitas grazas Rafa!!! Ikustekua da, bitxo bakoitzan bizilekuan eta ohitxuren inguruan daukan jakintza. Etxerako bueltan, Asturiasetik ere pasau ginan, beste espezie batzuk ikusteko asmotan eta guztira, bidai osuan zihar, 30 bat narrasti eta anfibio espezie ikusi genitxun. Ez dot imajinau nahi hilabete terdi lenau jun ezkero (garai onian) zenbat bitxo ikusiko genitxun!

Espedizio taldia, jeje. Egoitz Alkorta, Rafael Vazquez eta ni (Ander Izagirre).
Argazki gehixegi ditxut eta danak ezin erakutsi, baina saiatuko naiz danetik erakusten. 4 zatitan erakutsiko dizkizuet, sugiekin hasitxa. Beti bezela, euskerazko izenak aipatuko ditxut, baina hango espezie asko Euskal herrixan ez ditxugunez, ez daukate euskerazko izenik, eta orduan gaztelaniazkua erabilikot, izen zientifikuakin batera.

Sugien aldetik, 5 espezie ikusi genitxun, baina 3 bakarrik erretratau ahal izan genitxun. 2 suge gorbatadun (Natrix natrix) eta montpelierko suge (Malpolon monspessulanus) bat gu baino azkarrauak izan zian eta ihes in ziguten. 

Jarraixan bi sugegorri kantauriar (Vipera seoanei) ditxuzue. Asturiasen kolorazio bizi eta bereziko beste sugegorri bat ikusi gendun baina ihes... 








Ondorengo bi suge biperakarak (Natrix maura) harri berdinan azpixan zaozen, erreka baten onduan.



Iparraldeko suge leun (Coronella austriaca) hauek hondartza bateko harrixen azpixan aurkitxu genitxun.









Laster igoko ditxut gainontzeko narrastixen argazkixak. Ordurarte ondo segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina