2015/05/21

Sugeei buruzko beste hitzaldi bat

Suge eta sugegorrixen inguruko sineskera faltsuak gezurtatu eta animalia hauen inguruko errealitatia erakusteko balio daban hitzaldixa emango dot berriz ere. Zarautzen izango da, Arkamurka Natur Elkarteko lokalian, maiatzak 26an, iluntzeko 21:00etan.


Jarraixan daukazue hitzaldixan laburpentxo bat (Iturria: Arkamurka Natur Elkarteko bloga):

Hizlaria: Ander Izagirre Egaña

Ingurumen Zientzietan Lizentziatuta den Elgoibartar honek hainbat urte daramatza gure inguruko anfibio zein narrastien inguruan dituen ezagutzak besteengana helarazten.

Hitzaldi honetan,  gure inguruko  suge eta sugegorriak identifikatzeko ezaugarrien eta hauek gizartean dituzten mito eta fama txarren inguruan hitz egingo du. Bertaratzen direnak mito hauek deuseztatuta, eta suge eta sugegorrien inguruan ditugun ezagutzak handiagotuz, narrasti hauen inguruan ditugun beldur eta ikarak gutxituta irtetea izango da hitzaldiaren helburua.

Gure inguruko sugeak mehatxaturik bizi diren animaliak dira hainbat faktoreengatik, baina dudarik gabe, mehatxurik nagusiena gizartearengatik jasaten duten jazarpena da. Jazarpen honen zergatiak hainbat dira, baina sugeen inguruan dauden mito zein fama txarrek animalia hauei eragiten dizkieten ondorioak larriak dira.

Sugeak izatez ez dira arriskutsuak, baina hala eta guztiz ere persona askori beldurra eta ikara sortzen dioten animaliak dira, nahiz eta hauetako gehienek ez luketen jakingo sentitzen duten ikara hori nondik datorkien zehazten.

Horregatik Arantzadiko Herpetologia Sailetik suge eta sugegorrien portaeren gainean gizarteratze kanpaina martxan da. Sentsibilizazio kanpaina honen bidez, animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzen saiatuko gara eta hauen ezaugarri bereziak azalduko dira, narrasti hauek gehiago ezagutu eta hauekiko ikuspuntua aldatzeko helbururarekin. 

Gonbidatuta zaozte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina