2015/03/15

Txorixak etxeko balkoian

Txori txikixak gertutik erretratatzia ez da batere erreza izaten, baina badaude hegaztixak hurbiltzeko hainbat modu. Hoietako bat, janarixakin erakartzia da. Negu sasoian gainera, ez da erreza izaten naturan elikagaixa topatzia eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dabe janari eskaintza. 

Nik probia in dot aurten, etxeko balkoian janleku bat jarritxa, eta negu guztian zihar, egunero euki dot hainbat txorin bisitia. Egixa esan, ez dia espezie desberdin asko etortzen, lekua ez da ta aproposena. Landa eremuan espezi eta ale dexente gehixau gerturatzen dia, eta beraz, janlekua baserri edo ortu batian jarri ezkero, askoz txori gehixau erakarriko ditxugu. Hala ere, ikusiko dozuen bezela, herriko balkoi batera ere gerturatzen dia hainbat espezie.

Udaberrixakin batera, txorixek elikagai gehixau topatzen dabe naturan eta janlekuek bisita gutxiau eukitzen dabe. Horregatik, janlekua jartzeko garai onena udazken amaiera edo negu partia izaten dia.

Bestalde, norbaitx janleku bat jartzera animatzen bada, jakin modu errespetagarri baten in biharra daola. Janari egokixa jarri bihar da (janari gazirik ez adibidez), ez da komeni hainbat egunez janarixa ematen ibili eta kolpian janaririk gabe lagatzia... Honi buruzko informaziua sobran daukazue interneten.

Denda espezializatuetan mota guztietako janlekuak saltzen ditxuzte. Nere kasuan, nik in naban janleku propio bat, balkoietan jartzen dian lorontzi eta okumen zati batekin. Okumenian makila bat sartuta eta bertan janari pixka bat jarritxa, txorixei gertuko argazki bat ateratzeko aukera daukat, janlekua agertu gabe, mendixan ateratako argazki baten antza hartzeko. Pareko teilatuan gris koloriak ez dauka naturako kolore berde edo marroi batekin zerikusi handirik, baina sikiera disimulatzen da zeoze.

Jarraixan ditxuzue janlekuan argazki batzuk.

Janlekuan hasierako itxura

2. bertsio baten, okumena moztu bihar izan nion, haize bolada gogorrekin esperimentua ez apurtzeko.

Buztangorri iluna, makilan jarritako gantzaz elikatzen
Argazki politxauak lortzeko asmotan, makila txukunau bat jarri nion. Eta makilan atzekaldian, puntatik gertu arrakala bat in nion, gantza bertan sartu eta argazkixan ez ikusteko. 

Makila aldatuta, gantza gordetzeko zulua ezkutuan daukala
Buztangorri iluna, gantzaz elikatzen
Txolarria
Txolarria eta buztangorrixa, bixak batera janlekuan
Kaskabeltzak, bata gantza eta bestia kakahuetia jaten
Bukatzeko, argazkixak ateratzeko daukaten muntai sinplia erakusten dizuet. Izara zahar bati objetibua sartzeko zulo bat in eta goitxik behera txintxilikatzia nahikua da, atzian ezkutauta txorixak ez izutzeko.


Janlekuan argazkixak erakutsita, txorixei ateratako argazki eta bidixo batzuk erakutsiko dizkizuet hurrenguan.

Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina