2014/08/13

Bisoi amerikarra Elgoibarren

Beste hainbat lekutan bezela, Elgoibarren ere badabil bisoi amerikarra, Maltzagarako tartian hain zuzen ere. Nik aurreko astian ikusi banaban ere, aspalditik entzunda naukan jendiak ikusitxa zakala. Seguraski, bisoia ikusi daban jendia poztu ingo zan gure herriko ibaixan holako animali bat ikustiaz, baina zoritxarrez, kaltiak ekartzen ditxuan animali arriskutsu baten aurrian gaude.


Bisoi amerikarra, izenak esaten daban bezela, amerikar jatorrikua da, baina Europan, gatibutasunian hazten ditxuzte, beraien larruaz berokixak itxeko. Urrutira jun gabe, gure eskualdian bertan, Mutrikuko Olatz bailaran dao bisoi amerikarran haztegi bat. Noizian behin ihes itxen dute bisoiek haztegi hauetatik eta gure mendixetako animali bat gehixau izatera pasatzen dia, populazio egonkor batzuk sortzera iritsiz.

Aurrez esan bezela, espezie honen ondorixuak ez dia batere onak. Arazuetako bat bere harrapakinetan aurkitzen da, arrainak, hegaztixak, ugaztunak eta ornogabe haundixak jaten ditxuztelako, baina kalterik nagusixena, bertako bisoiarengan igarri dezakegu. Izan ere, badaukagu bertako bisoi bat, bisoi europarra (Mustela lutreola), gaur egun egoera oso oso larrian dauana. Bisoi amerrikarra bisoi europarra baino haundixaua eta ugalkorraua danez, eta bixek txoko ekologiko bedina daukatenez, argi dao europarrak galtzeko guztiak ditxula. Ez daukat informazio zehatzik, baina azken urteotan ale bakar batzuk bakarrik ikusi dia Euskal Herrixan. "Desagertzeko arriskuan" bezela katalogatuta dau.

Europa mailan, fauna eta bioaniztasunian eragin haundixena sortzen daban espezie inbaditzaile bezela izendatu zuten oin dala urte batzuk bisoi amerikarra, eta martxan daude espeziea desagertarazteko edo kontrolatzeko hainbat programa.

Ahaztu aurretik, bi espezieak desberdintzeko muturrari begiratu bihar diogu. Bisoi amerikarrak orban txuri txiki bat dauka, ahuan azpikaldian bakarrik, eta europarrak orban haundixaua dauka, ahuan goikaldia ere hartzen dio ta.

Hemen Maltzagara bidian ikusitxako bisoi amerikarran argazki gehixau.





2 iruzkin:

  1. Hala hurbildu zitzaizunerako ez da ez gizakirik ezagutu gabekua animalia hau... Bestalde, alde ona ere begiratu beharko zaio kontuari... Deba ibaiaren egoera hobetzen ari den seinale ere izan daiteke. Zorionak fotoengatik!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ba egixa esan, hasiera baten izutu eta urrundu bazan ere, metro erdira gerturatu jatan gero... Eta bai, gero eta bitxo gehixau ikusten dia errekan!

      Ezabatu