2012/10/21

Euskal Herriko hegoaldeko narrastixak

Tamalez bukau da edo bukatziar dao aurtengo "narrasti sasoia" eta egixa esan, inoiz baino probetxu gutxiau atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbaitx.

Euskal Herriko iparraldia eta hegoaldia klima desberdinen eraginpian daudenez, trantsizio gunian alde bakoitzera, landare komunitate desberdinak eukitziaz gain, animali espezie banaketa bat ere aurkitzen da hainbat taldetan. Narrastixak dia horren adibide garbi bat, espezie batzuk iparraldian edo hegoaldian soilik aurkitzen diaz ta, klima atlantiarrari edo mediterraniarrari egokituak.

Beharbada, zuotako gehixenoi (ez denoi), iparraldeko espezieak ezagunauak suertauko zaizkizue. Horregatik, Euskal Herriko hegoaldian aurkitzen dian eta iparraldian ikusi ezin dian narrasti batzuen argazkixak erakustia pentsau dot.

Esan biharra daukat, badaudela salbuespen batzuk ere. Eskinko hiruhatza adibidez, Bizkaiko kostan ere aurkitzen da puntualki, eta dragoitxo arrunta (blogian sarrera zaharrau bat dao espezie honi dedikauta) puntu zehatz batian ere aurkitxu daiteke, azken hau gizakixan ekintzen ondorioz.

Hemen ba, espezie desberdinen argazkitxo batzuk:

Gardatxoa (Timon lepidus)
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus)
Eskinko bostatza (Chalcides bedriagai)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Eskailera-sugea (Rinechis scalaris)
Montpelierko sugea (Malpolon monspessulanus) (indibiduo gaztea)

2012/05/03

Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)

Oin dala denbora dexente, Euskal Herriko anfibiuen argazkixak erakutsi nizkizuen eta lista osua osatzeko 3 espezie falta zitzaizkiten. Hoietako bat, apo ezproiduna hain zuzen ere, oin dala gutxi ikusi ahal izan dot, eta argazkitxo batzuk erakutsiko dizkizuet. Hori bai, argazkixak erakustera mugauko naiz eta pare bat detaile bakarrik komentauko ditxut. 

Esan biharra daukat, Euskal Herrixan, hegoaldian bakarrik aurkitzen dala espezie hau eta ez dala batere errez ikusten. Beste leku batzutan ordea, errezaua suertatzen da. Nik erakusten dizkizueten argazkixak adibidez, Gironan ateratakuak dia eta toki berdinian 6 indibiduo ikusi ahal izan genitxun.






Espezie honek duen kuriosidade bat, lur azpixan hondoratzeko gaitasuna da. Atzeko hankan ditxuan ezproietaz baliatzen diaz (horregatik dauka izen hori) eta benetan kuriosua da nola ezkutatzen dian ikustia. Guk bat ikusi genun lur azpixan desagertzen, baina tamalez argazkixa ateratzeko azkarregi ezkutau zan.

Ezproia
Zapaburuei dagokionez, zuhaitz-igelen zapaburuen nahiko antzerakoak dia ta tamainaz oso oso handixak izatera iritsi ahal diaz. Behian erakusten doten argazkikua ez da batere haundixa baina ez gendun besterik ikusi...

Apo ezproidunaren zapaburua

2012/04/28

Euskalnatura berrixa martxan da

Gaur webgune interesgarri baten berri ematera nator. Batzuek ezagutuko zenuten lehendik ere euskalnatura.net web orrialdia. Oin dala 5 bat urte inguru, biologiako ikasle talde batek Eukal Herriko naturan inguruko euskarazko web orrialde bat sortu zuan. Informazio zabala ematiaz gain, irteerak, erakusketak, natur astiak... antolatzen zitxuzten. Argazki galeria interesante bat ere zeukaten, egunetik egunera kanpoko jendiak bidalitxako argazkixekin berritzen zana.

Gaur egun, jende gehixauk osatzen dau taldia eta indarberritxurik dator. Web orrialdia berritziaz gain, UEUko Natur Zientzien saila gidatzera animau dia gainera gaztiak.

Orrialde berrixa berrikuntzez jositxa dator. Hoien artian blogen atala, eta hemendik aurrera, blog hau erabiltziaz gain, nik ere eukiko dot bertan zer esan.

Esandakuak esanda, euskalnatura.net orrialdia bisitatzera animatzen zaitxuztet eta taldiak antolatzen ditxuan irteeretan, ikastaruetan... parte hartzera. Aspalditxik ezagutzen ditxut nik eta egixa esan, oso jende jatorra da eta primeran pasatzen da irteeretan! Animau benetan, merezi dau!

euskalnatura.net

2012/03/09

Lehen narrastixak. Hasi dia irtetzen!

Narrasti zaliontzat negua oso luze jun ohi da eta lehen narrastixak noiz irtengo dian zain egoten gera. Sugandila batzuk neguko egun beruetan ere ikusi ohi dia, baina hori baino gehixau ikusteko, orokorrian udaberrixan zain egon biharra dau.

Nere kasuan, Bartzelonan nauanez, aurtengo denboraldixa aurrerau in zait eta jada ikusi ditxugu suge bat edo beste. Aurreko astian baina, bisitan jun nitzan Euskal Herrira ta bertan ere, narrasti batzuk esnatzen hasi diala frogatu ahal izan naban, kanpokaldian ikusitxako hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) bati esker. Hala ere, aurreko asteko tenperatura altuen ondorioz izango zan eta oindik pixkat itxoin biharko dogu mendira narrasti bila jun ahal izateko.

Honela aurkitxu naban hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), bide bazterrian hilda, lehortzen hasitxa.
Zoritxarrez baina, ikusitxako sugia hilda zauan. Zapatuan aurkitxu naban Atxondon, bide bazterreko lur gainian, lehortzen hasitxa. Agian negua bihar bezela igarotzeko gai izan ez zala pentsau naban hasiera batian, baina gerora okela ikusten zitzaon zati bat ikusi nion eta norbaitxek makilkadaren bat eman ote zion ere pentsau naban, nahiz eta ez zaban ematen oso kolpe haundixa. Egixa esan, auskalo! Beharbada zuetako norbaitxek izango dau azalpen fidagarriren bat, nik behintzat, afizionatu umil bat naizen partetik ezin ezer ziurtau.

Argazki honetan ondo igartzen da okelia eta bizkarrezurra ikusten zaizkion zatixa.
Besterik gabe, narrastizaliontzako garai oparuak laster hasiko diala aipatzeko idatzi dot, nahiz eta hori erakusteko, tamalez hildako suge bat erabili bihar izan dudan. Ia aurtenguan ere hamaika suge, musker etab. ikusten ditxugun!

2011/11/20

Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)

Aurtengo urtia Bartzelonan pasau bihar dotenez, hemengo bitxo batzuen argazkixak ere erakutsi bihako dizkizuet. Hasteko, oinarte gehixen ikusi dogun narrastixa erakutsiko dizuet, dragoitxo arrunta hain zuzen ere.

19cm-tarainoko gekuen familixako narrasti bat da, sugandilen antzekuak baina desberdintasun nabarmen batzuekin. Buru zabala, pupila bertikala, lamina itsaskor kurioso batzuk behatz azpixetan eta gorputzian zihar pintxo txikitxo batzuk ditxue. Kolorazio aldetik, gris argi edota ilunekuak izaten dia.

 Iberiar penintsulan, gutxi gorabehera, danian aurkitzen da iparraldian izan ezik. Euskal Herriko hegoaldian ere bizi dia eta oin dala gutxitik, Getxoko puntu konkretu baten ere aurkitzen dia. Itxura danez, istripuz ailatzen omen dia kanpotik, kamioietan adibidez, ta Getxoko kasuan populazio txiki bat egonkortu zan, ugaltzeko gai dana.

Hein haundi batian, giza inguruniari lotutako animali bat da. Askotan harrizko hormetan ikusten dia ta baitxa etxietako paretetan ere. Beheko argazki asko adibidez, Bartzelonako Güell parkian aterata daoz. Gabaz ere irtetzen dia ta askotan faroletan ikusten dia, argira erakarritxako intsektuak ehizatzen.

Hemen ditxuzue dragoitxuan argazki batzuk.

Ikusten dan bezela, harrixetan oso ondo kamuflatzen dia.

Gorputzian zihar ikusten zaizkion puntito gorrixak akaruak dia.



Bi dragoitxo, harrizko horma baten (habitat tipikua) eguzkixa hartzen.
Dragoitxo gazte bat, etxe bateko paretian, gabaz.


(Egoitz Alkortak aterata)
Itxura danez, Egoitzen kamisetia gehixau gustau jakon, jeje.

2011/08/10

Tximeletak

Azkenaldixan nahiko alpertuta nabil ta erabilera gutxi eman diot blogari. Hori dala ta, gutxienez, aurrekuan atera nitxuan tximeleten argazki batzuk igotzen ditxut.

Makaon tximeleta (Papilio machaon).
Lirio-tximeleta (Iphiclides feisthamelii).
Lirio-tximeleta (Iphiclides feisthamelii).
Protea (Araschnia levana).
Protea (Araschnia levana).
 Pyronia tithonus.
Limoi-tximeleta (Gonepteryx rhamni).



Lampides boeticus.
Ikaroa (Polyommatus icarus).
Ikaroa (Polyommatus icarus).
Coenonympha pamphilus.
Hyloicus pinastri.
Agdistis generoko tximeleta kuriosua.

2011/06/28

Suge gorbatadun melanikua

Bloga estrenau nabanian, suge gorbatadunari buruz aritxu nitzan. Aurreko astian, Armueta zahar baserrikuei esker, suge gorbatadun berezi bat ikusi ahal izan naban. Berezixa zala esaten dot, melanikua zalako. Hau da, beltza. Noizian behin indibiduo albinuak (txurixak) jaiotzen dian bezela, ba aurkakua ere gertau daiteke, pigmentazio beltzekuak izatia. Azken hauei deitzen zaie melanikuak. Ez da oso erreza izaten holako bitxoren bat topatzia, eta horregatik, atera nizkion argazki batzuk erakutziko dizkizuet. Ortuan azaldu zan sugia, baina inguruko belarretan eta haitz baten ere atera nizkion argazkixak.

Nahi bozue begiratu suge gorbatadun normalen argazkixak eta konparau hauekin. Nahiz eta gezurra emanten daban, espezie berekuak dia.