2023/01/30

Mauritaniara bidaia II - Viaje a Mauritania II (Herp and wildlife trip)

Lehen zatia hemen / Primera parte aquíMauritaniara bidaia I - Viaje a Mauritania I (Herp and wildlife trip)

*If you are going to translate the text, use the second paragraph of each section (the part in grey), because Google translates basque language quite badly.

Uztailak 29 / 29 de julio

Uztailaren 28 eta 29 arteko gaua ere hostal batean igaro genuen. Goizean, Sidi eta Mohamed enkargu batzuk egitera joan ziren eta beraien zain geunden bitartean hostaleko partzelan zeuden animaliekin entretenitu ginen.

La noche del 28 al 29 de julio pasamos también en un hostal. Por la mañana, Sidi y Mohamed fueron a hacer unos encargos y mientras les esperábamos nos entretuvimos con los animales que había en la parcela del hostal.

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Emeek jarrera hau hartzen zuten arren aurrean (eskuinean) / Las hembras tomaban esta postura en presencia de los machos (a la derecha) (Agama boulengeri)
Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Tropiocolotes tripolitanus

Txolarre grisa / Gorrión gris (Passer griseus)
Urre txolarrea / Gorrión dorado (Passer luteus)
Arratsaldean Matrouchako geltara joan ginen. Sekulako tokia! Beheko aldean, ibaia bailara nahiko ireki batetik igarotzen zen, arroila itxi batetik gorago eta arroilaren amaieran zegoen gelta (putzu handi bat). Guzti hau, arrokazko pareta ikusgarrien artean. Paisaiaz gain, animaliak ere ez ziren atzean gelditzen. Hasteko, arroilaren sarrera ondoko magala papioiz (Papio papio) beteta zegoen. Gure presentziaz ohartu zirenean arroilako paretean zehar igo ziren izugarrizko garrasiak egiten. Espektakulu hutsa. Hauetaz gain, geltan hura bisitatzearen arrazoia: krokodiloak! Ez genuena espero zen horren beldurtiak izatea. Putzutik kanpo zegoen bakarra uretara sartu zen berehala eta barrukoak ere noizean behin burua atera eta berriz gordetzen ziren. Esan zigutenez, bertakoek harriak botatzen dizkiete eta ondorioz oso izutiak dira.

Por la tarde fuimos al guelta de Matroucha. ¡Un lugar increíble! En la parte baja, el río pasaba por un valle bastante abierto, más arriba iba por un cañón cerrado y al final del cañón estaba el guelta (un gran pozo). Todo esto, entre espectaculares paredes rocosas. Además del paisaje, los animales tampoco se quedaban cortos. Para empezar, la falda junto a la entrada del cañón estaba llena de papiones (Papio papio). Cuando se dieron cuenta de nuestra presencia subieron por la pared del cañón gritando como locos. Puro espectáculo. A parte de estos, el motivo de nuestra visita a aquel guelta: ¡cocodrilos! Lo que no esperábamos era que fuesen tan asustadizos. El único que estaba fuera del pozo se metió inmediatamente en el agua y los de dentro también sacaban la cabeza de vez en cuando y volvían a guardarla. Nos dijeron que los locales les tiran piedras y que por eso son tan miedosos.

Gineako papioiak / Papiones de Guinea (Papio papio)





Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)

Krokodiloari argazkiak ateratzen / Fotografiando un cocodrilo
Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Barano nilotarra, gaztea / Varano del Nilo, juvenil (Varanus niloticus)
Gundi (Felovia vae)
Harkaitz-damana / Damán roquero (Procavia capensis)
Estornino de vientre castaño (Lamprotornis pulcher)
Ilundu zuenean buelta bat eman genuen ibaiaren inguruan beste suge espezieren bat aurkitzeko asmotan, baina ez genuen mugimendu handirik ikusi. Gaueko suge bakarra beste zerra-ezkatadun sugegorri (Echis leucogaster) bat izan zen.

Cuando anocheció dimos una vuelta alrededor del río con la intención de encontrar alguna otra especie de serpiente, pero no vimos mucho movimiento. La única serpiente de la noche fue otra víbora gariba (Echis leucogaster).

Krokodiloaren aztarnak / Rastros de cocodrilo


Lotarako orduan beste abentura handi bat izan genuen. Gure asmoa mendian lo egitea zen, baina urrutira tximista mordo bat ikusten hasi ginen eta etorri zitekeenaz arduratuta handik mugitzea erabaki genuen. Eta eskerrak, handik gutxira iritsi baitzen gurera ekaitza. Lehen etxolak ikusi genituenean ea lotarako lekurik zuten galdetu zieten Sidi eta Mohamedek eta libre zuten "etxola" baten lo egiten utzi ziguten. Ekaitz galanta geneukan gainean baina pozik geunden aterpe baten azpian. Handik pare bat ordutara ordea, esnatu egin ginen, dena urez betetzen ari zitzaigun eta. Korrika batean mahai moduko bat barruan sartu eta maleta guztiak igo genituen sikiera, gauzak ez bustitzeko. Batzuk maletak igotzen, besteak ura desbideratzeko kanalak egiten hondarretan... Edarra panorama gaueko ordu txikitan! Festaren erdian apo bat ere sartu zitzaigun barrura. Esan beharra dago, gau hartako ekaitzak uholdeak sortu zituela Mauritaniako eremu askotan, eta guk ondorio gehiago pairatuko genituen hurrengo egunetan.

A la hora de dormir tuvimos otra gran aventura. Nuestra intención era dormir en el campo, pero a lo lejos empezamos a ver un montón de rayos, y preocupados por lo que podía venir decidimos movernos de allí. Y menos mal, porque poco después nos alcanzó la tormenta. Cuando vimos las primeras cabañas Sidi y a Mohamed preguntaron si tenían sitio para dormir y nos dejaron dormir en una "cabaña" que tenían libre. Teníamos una gran tormenta encima, pero estábamos contentos bajo techo. Un par de horas después, sin embargo, nos despertamos, porque todo se nos llenaba de agua. De prisa y corriendo metimos dentro una especie de mesa y subimos al menos todas las maletas, para que no se mojasen las cosas. Unos subiendo las maletas, otros haciendo canales para desviar el agua en la arena... ¡Menudo panorama a las tantas de la noche! En medio de la fiesta se nos metió también un sapo. Hay que decir que la tormenta de aquella noche provocó inundaciones en muchas zonas de Mauritania, y nosotros íbamos a sufrir más consecuencias en los próximos días.

Uztailak 30 / 30 de julio

Goizalderako euria geratu egin zen eta hondarrak ur gehiena xurgatu zuen.

Para la mañana la lluvia había parado y la arena había absorbido la mayor parte del agua.

Ekaitzetik "libratu" gintuen aterpea / El refugio que nos "salvó" de la tormenta
Oraindik ikusgai zeuden gauaren erdian egin genituen zenbait kanal / Aun quedaban visibles algunos canales que hicimos en medio de la noche
Toco piquinegro (Lophoceros nasutus)
Gavilán gabar (Micronisus gabar)
Gosaldu ondoren geltara joan ginen berriro. Aurreko egunean putzu bakar batzuk zituen ibaiak, baina gaueko ekaitzaren ondorioz, ibaia urez lepo jeisten zen orain. Putzuraino joan ginen berriro, baina oraingoan ere krokodiloak uraren barruan ikusi behar izan genituen. Gainontzean, barano batzuk eta agama batzuk ikusi genituen. Ihes egin zigun identifikatu gabeko suge bat ere, Psammophis bat seguruenik.

Después del desayuno fuimos otra vez al guelta. El día anterior el río tenía sólo unos pozos, pero a causa de la tormenta de la noche, el río bajaba ahora con mucha agua. Volvimos a ir hasta la charca, pero esta vez también tuvimos que ver cocodrilos dentro del agua. Por lo demás, vimos unos varanos y unas agamas. Se nos escapó también una serpiente no identificada, seguramente una Psammophis.


Geltaren azpiko paisaia brutala / Brutal paisaje en la parte inferior del guelta
Ekaitzaren ostean uraren maila nabarmen igo zen / Tras la tormenta el nivel del agua aumentó considerablemente

Matrouchako gelta / Guelta de Matroucha
Krokodiloaren aztarnak / Rastros de cocodrilo
Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Barano nilotarra, gaztea / Varano del Nilo, juvenil (Varanus niloticus)
Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Roquero imitador (Thamnolaea cinnamomeiventris)
Handik gertu zegoen laku batera joan ginen gero. Lakuaren inguruan espezie berri batzuk ikusi genituen, baina gauza handirik ez.

Después fuimos a un lago cercano. En los alrededores del lago vimos algunas especies nuevas, pero no gran cosa.

Hondarretako eskinko hiruhatza / Eslizón de arena tridáctilo (Chalcides delislei)


Tropiocolotes tripolitanus

Igel lasterkari senegaldarra / Rana corredora de Senegal (Kassina senegalensis)
Cotorra de Kramer (Psittacula krameri)
Mauritaniako errealitate gordina. Egunero ikusten genituen hildako animalien gorpu mordoa / La cruda realidad de Mauritana. Todos los días veíamos muchos cuerpos de animales muertos.

Azken gaua igaro behar genuen eremu hartan eta sakabanatu egin ginen. Gabri lakuaren inguruan geratu zen eta beste hirurok ibaiaren inguruak miatzera joan ginen. Hala ere, nahiko gaua eskasa izan zen. Krokodilo txiki bat, beste zerra-ezkatadun sugegorri bat eta beste askorik ez. Paisajistikoki gelta eta bere inguruak paradisu bat ziren, baina narrasti aldetik gauza gehiago aurkitzea espero genuen. 

Era la última noche que íbamos a estar en aquella zona y nos dispersamos. Gabri se quedó en los alrededores del lago y los otros tres fuimos a inspeccionar los alrededores del río. Sin embargo, la noche fue bastante floja. Un pequeño cocodrilo, otra víbora gariba y poco más. Paisajísticamente el guelta y sus alrededores eran un paraíso, pero en cuanto a reptiles esperábamos encontrar más cosas.

Uztailak 31 / 31 de julio

Toki berdinean egin genuen lo, baina euririk gabe, ez geneukan aterpe beharrik / Dormimos en el mismo lugar, pero sin lluvias, no teníamos necesidad de un lugar cubierto
Krokodilo bat uretatik kanpo ikusteko esperantzekin, azken bisita azkar bat egin genuen geltara. Bakar bat animatu zen gutxienez.

Con la esperanza de ver un cocodrilo fuera del agua, hicimos una última visita rápida al guelta. Al menos se animó uno.

Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Crocodylus suchus)
Matrouchako gelta ezagutu ondoren beste gelta bat bisitatu nahi genuen, baina egindako euriteekin ezinezkoa zen bertaraino iristea. Gauzak horrela, hurrengo geltokia dragoitxo espezie berezi baten bizitokia izango zen. 2017an deskribatutako Ptyodactylus rivapadiali espeziea aurkitzen saiatu nahi genuen. Bidean beste espezie interesgarri bat aurkitu genuen: Müller-en harea-boa (Eryx muelleri). 

Después de conocer el guelta de Matroucha queríamos visitar otro guelta, pero con las lluvias que hubo era imposible llegar hasta allí. Así, la siguiente parada sería el lugar donde habita una especie particular de geco. Queríamos intentar localizar la especie Ptyodactylus rivapadiali descrita en 2017. En el camino encontramos otra especie interesante: la boa de la arena de Müller (Eryx muelleri).

Dromedarioak / Dromedarios (Camelus dromedarius)




Busardo langostero (Butastur rufipennis)
Pilatutako nekearen ondorioak, jaja / Consecuencias del cansancio acumulado, jaja
Gineako papioi kumea, denda bateko ataripean, soka batekin lotuta / Cría de papión de Guinea, en el porche de una tienda, atado con una cuerda (Papio papio)

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Müller-en harea-boa / Boa de la arena de Müller (Eryx muelleri)



Salamanquesa malinké (Tarentola parvicarinata)
Solifugae ordenako araknidoa / Solífugo

Arratsalde iluntzean beste gelta batera joan ginen, bertakoek kokodriloak zeudela esan ziguten eta. Ez genuen bat ere ez ikusi eta egia esan, ez zeukan krokodilorik egoteko itxurarik. Hala ere, zorionekoak gu, geltatik jeisten hasi ginenean aurrez aipatutako Ptyodactylus rivapadiali geko espezie interesgarria aurkitu genuen. Gau hartan beste espezie batzuk ere aurkitu genituen.

Al anochecer fuimos a otro guelta porque los lugareños nos dijeron que había cocodrilos. No vimos ninguno y la verdad es que no tenía pinta de haber alguno. Sin embargo, tuvimos suerte, porque cuando empezamos a bajar del guelta encontramos la interesante especie de Ptyodactylus rivapadiali citada anteriormente. Aquella noche encontramos también otras especies.

Sönke eta bere jarraitzaileak / Sönke y sus seguidores


Ptyodactylus rivapadiali

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Sclerophrys xeros?
Igel lasterkari senegaldarra / Rana corredora de Senegal (Kassina senegalensis)
Sclerophrys pentoni
Psammophis afroccidentalis

Abuztuak 1 / 1 de agosto

Gonbidatuen logela / Habitación de invitados
Gabri dutxan / Gabri en la ducha
Abuztuko lehen egunarekin luzaroan akordatuko gara. Hurrengo egunean Sönke eta Marcok bueltatzeko hegazkina hartu behar zuten eta hiribururuntz gerturatzeko bideari ekin genion. Ordura arte abentura dezente izan genituen eta bazetorkigun beste berri bat. Izan ere, aurreko egunetako euriteek sortutako uholdeen ondorioak pairatuko genituen berriz ere, oraingoan errepidean. Hasteko errepidea aldez alde zeharkatzen zuen putzu handi batekin egin genuen topo. Hala ere, poliki-poliki pasa eta aurrera. Aurrerago broma gutxiago. Kontuan izateko moduko ur-maila. Baina tira, kotxearen ihes-hodia tapatu, eta bertako batzuen laguntzaz kotxeari bultza eginda aurrera egin genuen. 

Con el primer día de agosto nos acordaremos en mucho tiempo. Al día siguiente Sönke y Marco tenían que coger el avión de regreso y emprendimos el camino hacia la capital. Hasta entonces habíamos tenido bastantes aventuras y nos venía otra nueva; íbamos a volver a sufrir las consecuencias de las inundaciones generadas por las lluvias de días anteriores, esta vez en la carretera. Para empezar nos encontramos con un gran charco que cruzaba la carretera de lado a lado. Aun así, pasamos poco a poco y para adelante. Más adelante menos bromas. El agua llegaba a un nivel a tener en cuenta. Pero bueno, tapamos el tubo de escape del coche y empujando con la ayuda de unos lugareños pudimos pasar también.

Txikienak uretan jolasean, errepidearen gainean / Las más pequeñas jugando en el agua sobre la carretera

Hirugarrenean ordea, edarra liada! Kriston "erreka" pasatzen zen errepide gainetik! Ezin ziren kotxeak pasa eta izugarrizko kotxe eta kamioi-ilarak zeuden. Herrialde garatuago batean, zubiak egon zitezkeen, edota alternatiba bezela beste errepide batzuk hartzeko aukera. Mauritanian ordea, herrialde oso pobre bat izanik, komunikazio sareak ere gutxienekoak eta baldintza eskasekoak dira, eta ez geneukan beste alternatibarik. Ia gerrirainoko maila zeukan urak errepide gainean eta korronte handia gainera. Beranduago, bultza eginez, banaka-banaka kotxeak pasatzen hasi ziren, baina polizia gutxi batzuekin bakarrik, orden gabe, nahiko egoera kaotikoa bizi izan genuen. Itxura oso oso txarra zeukan, baina azkenean, 6 ordu pasa ondoren, gurutzatzea lortu genuen.

Pero a la tercera, ¡menuda liada! ¡Pasaba un enorme "río" por encima de la carretera! Los coches no podían cruzar y había enormes colas de coches y camiones. En un país más desarrollado podría haber puentes o la posibilidad de tomar otras carreteras como alternativa. En cambio, en Mauritania, que es un país muy pobre, las redes de comunicación también son mínimas y de condiciones precarias, y no teníamos ninguna otra alternativa. El agua tenía un nivel casi hasta la cintura sobre la carretera y una gran corriente. Más adelante, empezaron a pasar coches uno a uno, empujando, pero sin orden, con unos pocos policías sólo, vivimos una situación bastante caótica. Tenía muy mala pinta, pero al final, después de 6 horas, conseguimos cruzarlo.

Asunto txarra! / ¡Gran liada!



Marcok momentu txarrenetan ere ez zuen bere umorea galtzen, jaja / Marco no perdía su sentido del humor ni en los peores momentos, jaja 
Gure txanda / Nuestro turno
Egun erdi errepidean geldi igaro ondoren, iluntzerako Sangrave ingurura iritsi ginen. Gaua bertan igarotzea pentsatu genuen, hurrengo goizean Uromaxtyx dispar muskerra aurkitzen saiatzen aprobetxatzeko. Habitatak itxura ona zeukan, duna eta harrizko eremuak tartekatzen ziren. Gauez beste animalia batzuen bila aritu ginen baina gauza gutxi ikusi genuen. Dragoitxo eta geko batzuk bakarrik.

Después de pasar medio día parados en la carretera, para el anochecer llegamos a los alrededores de Sangrave. Pensamos pasar allí la noche para aprovechar la mañana siguiente intentando encontrar el dob con bandas amarillas (Uromaxtyx dispar). El hábitat tenía buena pinta, alternando dunas con zonas de piedra. Por la noche buscamos otros animales pero vimos pocas cosas. Sólo unas salamanquesas y gecos.

Abuztuak 2 / 2 de agosto

Hurrengo goizean Uromastyx dispar batzuk ikusi genituen, baina nahiko urrutitik. Oso deskonfiatuak ziren eta distantzia handira gordetzen ziren.

A la mañana siguiente vimos algunos Uromastyx dispar, pero desde bastante lejos. Eran muy desconfiados y se escondían a mucha distancia.

Dob con bandas amarillas (Uromastyx dispar flavifasciata)
Dob con bandas amarillas (Uromastyx dispar flavifasciata)
Terrera negrita (Eremopterix nigriceps)
Sangravetik hiriburura joan ginen zuzenean, gauerdian Marco eta Sönkek hegazkina hartu behar zuten eta. Sidiren etxean dutxa bat hartu, afari goxo bat jan, eta aireportura joan aurretik, bidaiaren hasieran egondako aireportu ondoko eremura bueltatu ginen, azken bitxoak aurkitzeko asmoz. Besteak beste, beste sugegorri adardun (Cerastes cerastes) bat ikusi genuen. Argazki azkar batzuk atera eta presaka Sönke eta Marcotaz agurtu ginen. Hemen bukatzen zen beraien bidaia.

De Sangrave fuimos directamente a la capital, pues a medianoche Marco y Sönke tenían que coger el avión. Nos dimos una ducha en casa de Sidi, comimos una suculenta cena y antes de ir al aeropuerto, volvimos a la zona cercana al aeropuerto donde habíamos estado al principio del viaje, con el fin de encontrar los últimos bichos. Entre otras cosas, vimos a otra víbora cornuda (Cerastes cerastes). Sacamos unas fotos rápidas y nos despedimos apresuradamente de Sönke y Marco. Aquí terminaba su viaje.

Sugegorri adarduna / Víbora cornuda (Cerastes cerastes)



Geco elegante común (Stenodactylus sthenodactylus)
Eslizón de arena costero (Chalcides sphenopsiformis)

Marco eta Sönke etxera bueltatu ziren, baina Gabri eta ni beste egun batzutarako geratu ginen. Gau hartan Sidiren etxean egin genuen lo, Nouakxoten.

Marco y Sönke volvieron a casa, pero Gabri y yo nos quedamos más días. Aquella noche dormimos en casa de Sidi, en Nouakchot.

Abuztuak 3 / 3 de agosto

Sidiren seme-alabak, energiaz beteta / L@s hij@s de Sidi, con las pilas bien cargadas 
Etxera bueltatu aurretik 4 egun gehiago genituen eta Diawling-era bueltatzea erabaki genuen. Kobra aurkitzeko beste saiakera bat egin nahi genuen. Bagenekien oso zaila izango zela, baina bidaia "printzipala" bukatuta, bonus moduko bat bezala hartu genuen. Lehen gauean gauza berri gutxi ikusi genuen, interesgarriena sugegorri txistulari (Bitis arietnas) bat.

Antes de volver a casa teníamos 4 días más y decidimos volver a Diawling. Queríamos hacer otro intento de encontrar la cobra. Sabíamos que iba a ser muy difícil, pero terminado el viaje "principal", nos lo tomamos como una especie de bonus. La primera noche vimos pocas cosas nuevas, lo más interesante una víbora bufadora (Bitis arietans).

Eslizón de arena costero (Chalcides sphenopsiformis)
 Tarentola senegambiae

Sugegorri txistularia / Víbora bufadora (Bitis arietans)

Abuztuak 4 / 4 de agosto

Hurrengo egunean goizean goiz jaiki eta berriz ekin genion bilatzeari. Oraingoan parkearen hegoalderantz joan ginen, beste habitat batean probatzera. Besteak beste, tamaina handiko sugegorri txistulari (Bitis arietans) bat ikusi genuen, baina kobrarik ez inon.

Al día siguiente nos levantamos temprano y volvimos a buscar. Esta vez fuimos hacia el sur del parque a probar en otro hábitat. Entre otras cosas, vimos a una víbora bufadora (Bitis arietans) de gran tamaño, pero sin cobra por ninguna parte.

Sabanako baranoa, kanpineko etxeen artean lasai-lasai zebilen / Varano de sabana, andaba tranquilamente entre las casas del camping (Varanus exanthematicus)

Karraka abisiniarra / Carraca abisinia (Coracias abyssinicus)

Agama boueti

Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Sugegorri txistularia / Víbora bufadora (Bitis arietans)





Kobrarentzako habitat aproposa itxuraz, baina kale / Parecía un hábitat apropiado para la cobra, pero nada
Pelikano arrunta / Pelícano común (Pelecanus onocrotalus)
Ganso espolonado (Plectropterus gambensis)
Gauean ere ez genuen gauza berririk aurkitu. Beste sugegorri txistulari (Bitis arietans) bat berriz ere.

Por la noche tampoco encontramos nada nuevo. De nuevo otra víbora bufadora (Bitis arietans).

Sugegorri txistularia / Víbora bufadora (Bitis arietans)

Tomopterna milletihorsini

Abuztuak 5 / 5 de agosto

Kobra bat aurkitzeko saiakeran tematuta jarraitzen genuen, baina eremu berdinean bueltaka ibiltzeaz nekatzen hasita geunden. Horrela, azken saiakera bat egin ondoren, abuztuaren 5eko eguerdi partean Diawling-etik joatea erabaki genuen. Goizeko ibilaldian, putzu batean harrapatuta zegoen barano (Varanus niloticus) bat erreskatatu genuen behintzat. 

Seguíamos empeñados en intentar encontrar una cobra, pero empezábamos a cansarnos de dar vueltas por la misma zona. Así, el mediodía del 5 de agosto, después de un último intento, decidimos irnos de Diawling. En el paseo de la mañana, rescatamos al menos a un varano (Varanus niloticus) atrapado en un pozo.

Barano nilotarra, putzu batean harrapatuta (ezk.) eta bertatik atera ondoren (esk.) / Varano del Nilo, atrapado en un pozo (izq.) y después de rescatarlo (dcha.) (Varanus niloticus)

Agama boueti
Bele azpizuria / Cuervo pío (Corvus albus)
Patas tximinoa / Mono patas (Erythrocebus patas)
Diawling-etik Nuakxot ipar-ekialderantz joan ginen habitat guztiz desberdin batera, basamortura. Iluntzerako iritsi ginen eta basamortuko baranoaren (Varanus griseus) oinatzak, dragoitxoak eta gekoak bakarrik ikusi genituen.

Desde Diawling fuimos hacia el noreste de Nuakchot a un hábitat completamente distinto, al desierto. Llegamos al anochecer y sólo vimos huellas del varano del desierto (Varanus griseus), salamanquesas y gecos.

Tarentola annularis
Feneko azeria hilda / Fénec muerto (Vulpes cerda)

Abuztuak 6 / 6 de agosto

Hurrengo goiza eremu berdinean igaro genuen. Besteak beste Trapelus boehmei eta Uromastyx dispar-ak ikusi genituen. 

Pasamos la mañana siguiente en la misma zona. Entre otros, vimos Trapelus boehmei y Uromastyx dispar.


Dumerilen sugandila / Lagartija de Duméril (Acanthodactylus dumerilii)

Agama de Böhme (Trapelus boehmei)

Dob con bandas amarillas (Uromastyx dispar flavifasciata)


Arratsalderako hiriburura bueltatu ginen. Sidiren etxean azken dutxa hartu, maletak prestatu, agur afaria egin, eta aireportura joan aurretik, oraingoan ere azken bisita egin genion aireportu ondoko eremuari. Aurreko bi kasuetan bezala sugegorri adardun (Cerastes cerastes) bat aurkitu genuen, baina oraingoan baita 3 Lythorhynchus diadema ere. 

Para la tarde nos volvimos a la capital. Fuimos a casa de Sidi a darnos la última ducha, preparar las maletas y hacer la cena de despedida, y después, antes de ir al aeropuerto, volvimos a hacer la última visita a la zona junto al aeropuerto. Como en los dos casos anteriores encontramos una víbora cornuda (cerastes cerastes), pero esta vez vimos también 3 culebras cavadoras (Lythorhynchus diadema).
 
Culebra cavadora (Lythorhynchus diadema)


Sugegorri adarduna / Víbora cornuda (Cerastes cerastes)

Sugegorri adarduna (Cerastes cerastes) eta gekoak ikusten hasi genuen bidaia, eta espezie berdinekin amaitu genuen bidaia. Presaka aireportura joan eta etxerako hegazkina hartzeko ordua iritsi zitzaigun.

Comenzamos el viaje viendo víbora cornuda (Cerastes cerastes) y gecos, y terminamos el viaje con las mismas especies. Fuimos apresuradamente al aeropuerto y nos llegó la hora de coger el avión de regreso a casa.

Bidaia ikaragarria izan zen. Espezie berri eta interesgarri pila bat ikusi genituen, herrialde berri bat eta bertako jendea ezagutzeko aukera izan genuen eta sekulako abenturak izan genituen. Euriak arazo asko eragin zizkigun baina garai lehorrago batean joanda, narrastien eta anfibioen aktibitatea askoz ere txikiagoa izango litzateke eta horrenbestez askoz ere espezie gutxiago ikusiko genituzke. Eskarmentu handikoa da Gabri eta tarteko puntu egokiena oso ondo aukeratu zuela esango nuke. Bidaiaren kronikarekin amaitzeko, berriz ere taldekideei eta gidariei eskerrak ematen dizkiet.

El viaje fue espectacular. Vimos un montón de especies nuevas e interesantes, tuvimos la oportunidad de conocer un nuevo país y su gente y tuvimos aventuras increíbles. La lluvia nos causó muchos problemas, pero en una época más seca, la actividad de reptiles y anfibios sería mucho menor, por lo que veríamos muchas menos especies. Gabri es muy experimentado y diría que eligió muy bien el punto intermedio más adecuado. Para terminar con la crónica del viaje, vuelvo a dar las gracias a mis compañeros de viaje y conductores.

*Ikusitako anfibio eta narrasti espezieen zerrenda: / Listado de las especies de anfibios y reptiles observadas:

Anfibioak / AnfibiosNarrastiak / Reptiles
1Hoplobatrachus occipitalis11Acanthodactylus dumerilii29Scincus albifasciatus* (hilda / muerto)
2Kassina senegalensis12Agama agama30Trachylepis perrotetii
3Prhynobatrachus francisci13Agama boulengeri31Varanus niloticus
4Ptychadena trinodis14Agama boueti32Varanus exanthematicus
5Ptychadena schillukorum15Trapelus boehmei33Varanus griseus* (oinatzak / huellas)
6Pyxicephalus edulis16Uromastyx dispar34Crocodylus suchus
7Sclerophrys pentoni17Hemidactylus angulatus35Eryx muelleri
8Sclerophrys regularis18Ptyodactylus rivapadiali36Python sebae
9Sclerophrys xeros19Stenodactylus petrii37Lytorhynchus diadema
10Tomopterna milletihorsini20Stenodactylus sthenodactylus38Boaedon fuliginosus
21Tarentola senegambiae39Prosymna greigerti collaris
22Tarentola hoggarensis40Psammophis schokari
23Tarentola annularis41Psammophis afroccidentalis
24Tarentola parvicarinata42Naja sp. (Senegalensis?)* (muda)
25Tropiocolotes tripolitanus43Bitis arietans
26Chalcides sphenopsiformis44Cerastes cerastes
27Chalcides delislei45Echis leucogaster
28Scincopus fasciatus

Beste bat arte!

¡Hasta otra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina