2023/01/16

Mauritaniara bidaia I - Viaje a Mauritania I (Herp and wildlife trip)

*If you are going to translate the text, use the second paragraph of each section (the part in grey), because Google translates basque language quite badly.

2022ko udan bidai berri bat egin nuen atzerrira. Udaberri aldera, Gabri Martinezen gonbidapena jaso nuen, ea Mauritaniara animatuko nintzen, eta nola esan ezetz! Sönke Frahm ere animatu zitzaigun, orain dela pare bat urte Ugandan batera egon ondoren aurten ere gurekin bidaiatzeko gogoekin zegoen eta. 4. taldekidea Marco Sassoe izan zen, Gabrirekin aurrez bidaiatua zena. Laukote internazional bat ekartu ginen beraz: granadar bat, alemaniar bat, italiar bat eta euskaldun bat. Itxura oso ona zeukan bidaiak eta halakoa izan zen; izugarrizko abentura!

En el verano de 2022 hice un nuevo viaje al extranjero. Hacia la primavera recibí la invitación de Gabri Martínez, a ver si me animaría a Mauritania, y ¡cómo decir que no! También se animó Sönke Frahm, que después de estar hace un par de años juntos en Uganda, estaba con ganas de viajar con nosotros. El cuarto compañero fue Marco Sassoe, que ya había viajado de antemano con Gabri. Así que formamos un cuarteto internacional: un granadino, un alemán, un italiano y un vasco. El viaje tenía muy buena pinta y así fue; ¡una aventura tremenda!

Taldea / El equipo: Gabri Martínez, ni (Ander Izagirre), Marco Sassoe eta Sönke Frahm

Gutaz gain, gurekin batera izan genituen bidai osoan zehar Sidi Ely eta Mohamed Maham. Gidari bezala kontratatu genituen, kotxea ezin zelako bakarrik alokatu, eta eskerrak! Hango "errepideak", polizia kontrolak (50etik gora!), eguraldiarekin izandako ustekabeak... Izugarrizko laguntza izan ziren Sidi eta Mohamed. Sukaldari lanak ere egiten zituzten gainera zibilizaziotik urruti geunden bakoitzean. Eskerrik asko benetan bikote!

Además de nosotros, nos acompañaron durante todo el viaje Sidi Ely y Mohamed Maham. Les contratamos como conductores porque el coche no se podía alquilar solo, y ¡menos mal! Las "carreteras" de allí, los controles policiales (¡más de 50!), los imprevistos con la meteorología... Sidi y Mohamed fueron una gran ayuda. También hacían de cocineros cada vez que estábamos lejos de la civilización. ¡Gracias de verdad pareja!

Sidi Ely eta Mohamed Maham 
Bidaiaren helburu nagusia Mauritaniako herpetofauna ezagutzea zen. Bertako espezie berezi batzuk aurrez aurre ikusi nahi genituen. Oso gutxi bisitatutako lurraldea izanik gainera, aipu berriak aurkitzea ere espero genuen. Anfibioez eta narrastiez gain, hegazti, ugaztun eta beste animalia interesgarri asko ikusteko aukera ere izan genuen. Bertako jendearekin ere egon ahal izan ginen eta herrialde hartako errealitatea ikusi ahal izan genuen. Oso herrialde txiroa da Mauritania.

El principal objetivo del viaje era conocer la herpetofauna de Mauritania. Queríamos ver en vivo algunas especies pecualiares de allí. Además, siendo un territorio muy poco visitado, esperábamos encontrar nuevas citas. Además de anfibios y reptiles, también tuvimos la oportunidad de ver muchas aves, mamíferos y otros animales de interés. También pudimos estar con gente local y ver la realidad de aquel país. Mauritania es un país muy pobre.

Beti bezala, mapa erakusten hasiko naiz. Bertan ikusi dezakezue zer zonaldetan ibili ginen.

Como siempre, empiezo mostrando el mapa. Podéis ver las zonas por donde anduvimos.

Egondako toki aipagarrienak / Principales zonas visitadas: 1. Nouakchott; 2. Diawling National Park; 3. El Haedi; 4. El Bir; 5. Guemou; 6. Kankossa; 7. Matroucha; 8. Guerou-Aftout; 9. Sangrave; 10. Ouad Naga-Akjoujt

Uztailak 22 / 22 de julio

Uztailaren 22an elkartu ginen. Bakoitza bere lurraldetik abiatuta, Marokon egin beharreko eskalan elkartu ginen laurok, eta Nuakxotera (Mauritaniako hiriburura) gauerdia pasata iritsi ginen. Aireportuan papeleo guztiak egin ondoren, Sidi eta Mohamedekin elkartu ginen. Gaueko 3rak inguru izanik, eta egun osoko bidaiaren ondoren, normalena lotara joatea izango bazen ere, lehen animaliak aurkitzeko irrikitan, aireportutik gertu zegoen hondartza batera joan ginen. Maletak deskargatu, lotarako dendak muntatuta utzi eta bitxo bila hasi ginen. Berehala aurkitu genituen lehen gekoak eta azken orduan sugegorri adardun (Cerastes cerastes) bat ere aurkitu zuen Gabrik. Bidaia hasteko espezie ezin hobea!

Nos reunimos el 22 de julio. Partiendo cada uno de su territorio, nos reunimos los cuatro en la escala que teníamos en Marruecos, y llegamos a Nuakchot (capital de Mauritania) pasada la medianoche. Después de haber hecho todos los papeleos en el aeropuerto, nos reunimos con Sidi y Mohamed. Siendo más o menos las 3 de la noche, y después del viaje de todo el día, lo normal hubiera sido ir a dormir, pero deseando encontrar los primeros animales, nos fuimos a una playa cercana al aeropuerto. Descargamos las maletas, dejamos las tiendas de dormir montadas y empezamos a buscar bichos. Enseguida encontramos los primeros gecos y a última hora Gabri encontró una víbora cornuda (Cerastes cerastes). ¡Una especie perfecta para comenzar el viaje!


Geco de Petrie (Stenodactylus petrii)
Sugegorri adarduna / Víbora cornuda (Cerastes cerastes)


Sugegorri adarduna erretratatzen / Fotografiando la víbora cornuda

Konturatu gabe eguna argitzen hasita zegoela ohartu ginen eta goizeko 8etan zetozen Sidi eta Mohamed gure bila. Ordu terdiko lo-kuluxka txiki bat egiteko denbora geneukan...

Para cuando nos dimos cuenta estaba empezando a amanecer y a las 8 de la mañana venían Sidi y Mohamed a buscarnos. Teníamos tiempo para echar una pequeña cabezada de hora y media...

Eguna argitzen hasita eta oraindik lotara joateke / Comenzando a amanecer y aún sin ir a dormir

Uztailak 23 / 23 de julio

Lotarako ordu terdi bakarrik izan genuen eta ezin guztiz aprobetxatu gainera. Eguna argituta zegoen, kanpin denda barruan izugarrizko beroa egiten zuen eta kanpoan euli gogaikarri mordo bat zeuden. Ez genuen askorik deskantsatu, baina lehen eguna izanik, ilusioak energia guztiak kargatzen zizkigun.

Sólo tuvimos una hora y media para dormir y no pudimos aprovecharla del todo. El día había amanecido, dentro de la tienda hacía un calor tremendo y fuera había un montón de moscas molestas. No descansamos mucho, pero al ser el primer día, la ilusión nos cargaba todas las energías.

Ahal zen moduan lo egiten / Durmiendo como se podía
Aurreko gauean ibilitako habitata eta eskinkoen arrastoak / Hábitat recorrido la noche anterior y huellas de eslizón

Mohamed eta Sidirekin elkartu ondoren, hiriburutik pasa ginen, bidai hasierako beharrezko errekau batzuk egiteko: dirua aldatu, erosketa batzuk... Eta handik hegoalderantz abiatu ginen, Diawling Parke Nazionalerantz. Bidean geldialdi txiki batzuk egiten joan ginen.

Después de reunirnos con Mohamed y Sidi, pasamos por la capital para hacer unos cuantos recados necesarios del comienzo del viaje: cambiar dinero, algunas compras... Y desde allí nos dirigimos hacia el sur, hacia el Parque Nacional de Diawling. Fuimos haciendo algunas pequeñas paradas por el camino.

Psammophis schokari

Dumerilen sugandila / Lagartija de Duméril (Acanthodactylus dumerilii)
  Scincus albifasciatus
Tortolita rabilarga (Oena capensis)
Tarentola annularis
Tarentola senegambiae
Sclerophrys xeros?

Lurreko katagorri marraduna / Ardilla terrestre rayada (Xerus erythropus)
Usapal senegaldarra / Tórtola senegalesa (Spilopelia senegalensis)


Agama boueti
Diawling-era iritsi aurretik, gure desioen zerrendako lehen espeziea ikusi genuen: Sabanako baranoa (Varanus exanthematicus). Errepide bazterrean zeuden txori txiki batzuk ikusteko gelditu genuen kotxea, eta bapatean baranoa atera zen zuhaixka batetik.

Antes de llegar a Diawling vimos la primera especie de nuestra lista de deseos: el Varano de Sabana (Varanus exanthematicus). Paramos el coche para ver unos pajaritos que estaban al borde de la carretera, y de pronto salió el varano de un arbusto.

Quelea común (Quelea quelea)
Sabanako baranoa / Varano de sabana (Varanus exanthematicus)




Arratsalde partean iritsi ginen Diawling Parke nazionalaren sarrerara. Sarreratik 35 km-tako bidea geneukan gure helmugara iristeko. 35 km-tako paradisua eta infernua aldi berean. Alde batetik, bide bazterrak animaliaz josita zeuden (baranoak, ehundaka hegazti, fakokero mordoa...), baina bestetik, euriaren ondorioz errepidea ametsgaizto batean bihurtu zen. 

Llegamos a la entrada del Parque Nacional Diawling por la tarde. Teníamos 35 km de camino desde la entrada hasta nuestro destino. 35 km de paraíso e infierno a la vez. Por un lado, los alrededores del camino estaban plagados de animales (varanos, cientos de aves, multitud de facóqueros), pero por otro lado, la lluvia hizo que la carretera se convirtiera en una pesadilla.

Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Hegabera ezproiduna / Avefría espinosa (Vanellus spinosus)
Fakokero arrunta / Facóquero común (Phacochoerus africanus)
Fakokero arrunta / Facóquero común (Phacochoerus africanus)
Lehen kilometroak nahiko ondo pasa bagenituen ere, azken zatian 3 aldiz trabatu zitzaigun kotxea. Lehenengo bietan adar batzuk ipini eta bultza eginda ateratzea lortu genuen, baina hirugarrenean ezinezkoa izan zen. Kriston lokatz pastela zegoen. Alferrikako saiakeren ostean gaua heldu zen, eta inguruan ez zegoen lagunduko zigun inor, noski. Zorionez kanpinetik kilometro gutxitara geunden. Beste aukerarik gabe, gauzarik baliotsuenak gainean hartu, maletak kotxean utzita, eta oinez ekin genion kanpinerako bideari. 

Aunque pasamos bastante bien los primeros kilómetros, en el último tramo se nos atascó 3 veces el coche. En las dos primeras pudimos sacarlo poniendo unas ramas y empujando, pero en la tercera fue imposible. Había un pastel de barro de flipar. Tras inútiles intentos se nos hizo de noche, y no había nadie alrededor que nos ayudara, claro. Afortunadamente estábamos a pocos kilómetros del camping. Sin más alternativa, cogimos las cosas más valiosas encima, dejando las maletas en el coche, y emprendimos a pie el camino hacia el camping.

Lokatzezko errepideak + euria, Mauritania hegoaldeko amesgaiztoa / Carreteras de barro + lluvia, la pesadilla del sur de Mauritania
Arazoak hasten dira, baina momentuz konpongarriak / Empiezan los problemas, pero de momento solucionables
Akabo, hemendik ez gara irtetzen... / Adiós, de esta no salimos...
Irtenbide bakarra: gauza baliotsuenak hartu eta oinez kanpineraino / La única solución: coger las cosas más valiosas y caminar hasta el camping
Hoplobatrachus occipitalis
Ordubeteko ibilaldiaren ostean kanpinera iritsi ginen. Aurreko eguneko gaupasaren ostean eta egun honetako palizaren ondorioz jota iritsi ginen. Gustora hartu genuen bertan prestatu ziguten afaria.

Tras una hora de caminata llegamos al camping. Tras la noche del día anterior y como consecuencia de la paliza del día llegamos rendidos. Recibimos gustosamente la cena que nos prepararon allí.

Gure neke-aurpegiek dena esaten dute / Nuestras caras de cansancio lo dicen todo
Leher eginda bageunden ere, bitxoak ikusi nahi genituen, eta buelta bat eman genuen kanpinaren inguruan. Barano eta apo batzuk ikusi genituen.

Aunque estábamos agotados, queríamos ver bichos y dimos una vuelta alrededor del camping. Vimos algunos varanos y sapos.

Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Tomopterna milletihorsini

Uztailak 24 / 24 de julio

Hurrengo goizean, gidariak beste hamar pertsonen eta beste Jeep baten laguntzarekin gure kotxea ateratzera joan ziren. Bitartean, gu kanpinaren inguruak miatzen ibili ginen eta etxe batzuen artean suge handi baten muda aurkitu genuen. Horren handia izanda, pitoi batena izango zela pentsatu genuen, baina Mauritaniatik bueltan, kobra batena zela konturatu ginen. Sekulako kobra izan behar zen bere "jabea". Pena aurkitu ez izana. Goiz erdian egundoko euri-zaparradak izan genituen eta ezin izan genuen askorik egin. Zorionez, euri-zaparradak hasi aurretik atera ahal izan zuten kotxea lokatzetatik.

A la mañana siguiente, los conductores fueron a sacar nuestro coche con la ayuda de otras diez personas y de otro Jeep. Mientras tanto, nosotros estuvimos buscando en los alrededores del camping y entre unas casas encontramos la muda de una gran serpiente. Siendo tan grande, pensamos que sería de una pitón, pero a la vuelta de Mauritania nos dimos cuenta de que era de una cobra. Su "dueño" debía ser una enorme cobra. Lástima no haberla encontrado. A media mañana tuvimos unas intensas lluvias y no pudimos hacer mucho. Afortunadamente, pudieron sacar el coche del barro antes de que empezaran las lluvias.

Kobra baten muda / Muda de cobra

Kanpinaren inguruak putzuz beteta zeuden, eta hildako animaliak zeuden horietako askotan... / Los alrededores del camping estaban llenos de pozos, y había animales muertos en muchos de ellos…
Euri-zaparradekin igel hau kanpineko eraikuntza barrura sartu zen / Con la lluvia esta rana entró en el edificio del camping 
Txori ehule burubeltza / Tejedor cabecinegro (Ploceus melanocephalus)

Suimanga colilargo (Cinnyris pulchellus)
Erle-txori txikia / Abejaruco chico (Merops pusillus)
Erle-txori txikia / Abejaruco chico (Merops pusillus)
Pycnonotus barbatus
Quelea común (Quelea quelea)
Arratsaldean parkearen hegoalderaino joan ginen, Senegal ibaian zehar itsasontzian buelta bat ematera.

Por la tarde fuimos hasta el sur del parque, a dar una vuelta en barco por el río Senegal.

Agama arrunta / Agama común (Agama agama)
Agama boueti
Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)

Martin arrantzale azpizuria / Martín pescador pío (Ceryle rudis)
Itsas-arrano afrikarra / Pigargo vocinglero (Haliaeetus vocifer)
Tántalo africano (Mycteria ibis)
Gaua iristeko irrikitan geunden, eta momentuan ez bagenekien ere, gau borobila zetorkigun aurretik. Hasteko, sugegorri txistulari (Bitis arietans) bat aurkitu zuen Marcok bide bazterrean. Pixka bat beranduago ia 2 metro terdiko pitoi (Python sebae) bat aurkitu genuen errepidea gurutzatzen. Izugarria da horrelako suge bat ikustea egoera basatian. Bidaiko momentu onenetarikoa izan zen niretzat. Gero krokodilo (Cocodrylus suchusbat ere ikusi genuen. Konfiantza handiz, bere ondora gerturatzen utzi zigun. Bueltan, kanpinean bertan, etxe-suge afrikar (Boaedon fuliginosusbat, dragoitxo batzuk (Hemidactylus angulatus) eta barano nilotar (Varanus niloticus) kume polit bat aurkitu genituen. Itzelezko gaua!

Estábamos deseando que llegara la noche, y aunque no lo sabíamos en el momento, nos venía por delante una noche redonda. Para empezar, Marco encontró una víbora bufadora (Bitis arietans) en el borde del camino. Un poco más tarde encontramos una pitón (Python sebae) de casi 2 metros y medio cruzando la carretera. Es impresionante ver una serpiente así en estado salvaje. Para mí fue uno de los mejores momentos del viaje. Luego vimos también un cocodrilo (Cocodrylus suchus). Muy confiado, nos dejó acercarnos a su lado. De vuelta, en el camping, encontramos una culebra africana de las casas (Boaedon fuliginosus), unos gecos (Hemidactylus angulatus) y una bonita cría de varano del Nilo (Varanus niloticus). ¡Una noche increíble!

Sugegorri txistularia / Víbora bufadora (Bitis arietans)
Harkaitz-pitoi afrikarra / Pitón de roca africana (Python sebae)


Afrika mendebaldeko krokodiloa / Cocodrilo africano occidental (Cocodrylus suchus)

Bidai osoko krokodilo fidakorrena / El cocodrilo más confiado de todo el viaje

Etxe-suge afrikarra / Culebra africana de las casas c

Hemidactylus angulatus

Lurrazpiko zulo batean zegoen sabanako barano bat ikusten / Observando un varano de sabana que estaba en una madriguera
Barano nilotarra, gaztea / Varano del Nilo, juvenil (Varanus niloticus)

Uztailak 25 / 25 de julio

Hurrengo goizean, kanpinaren inguruan buelta txiki bat eman ondoren, Diawling-etik alde egin genuen, hurrengo puntoruntz.

A la mañana siguiente, después de dar una pequeña vuelta por los alrededores del camping, abandonamos Diawling en dirección al siguiente punto.

Sidi eskorpioi baten eztenkada jaso zuen jendarme bati laguntzen / Sidi ayudando a un gendarme que recibió un aguijonazo de un escorpión 
Txori ehule burubeltza / Tejedor cabecinegro (Ploceus melanocephalus)
Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Barano nilotarra, gaztea / Varano del Nilo, juvenil (Varanus niloticus)

Pelikano arrunta / Pelícano común (Pelecanus onocrotalus)
Psammophis afroccidentalis

Sabanako baranoa / Varano de sabana (Varanus exanthematicus)

Fakokero arrunta / Facóquero común (Phacochoerus africanus)
Karraka abisiniarra / Carraca abisinia (Coracias abyssinicus)
Errepide beldurgarriaren biktima gehiago / Más victimas de la temible carretera
Bazkaltzeko ordua / Hora de comer
Patas tximinoa / Mono patas (Erythrocebus patas)
Agama boueti
Hurrengo helmuga El Haidiko hareazko basamortua zen. Espezie konkretu bat aurkitzeko joan ginen bertara. Banda-eskinkoa (Scincopus fasciatus) hain zuzen ere. Espezie hau oso urria da egoera basatian eta indibiduo gutxi batzuk bakarrik ikusi izan dira. Ilundu orduko bila hasi ginen eta berehala aurkitu genuen lehena! Guztira 3 ale aurkitu genituen. Gabri ezin sinistu zegoen, pozez zoratzen. Eskinkoez gain, beste hainbat espezie ikusi genituen, besteak beste bidaiko lehen zerra-ezkatadun sugegorriak (Echis leucogaster)

El siguiente destino era el desierto de arena de El Haidi. Fuimos allí para encontrar una especie concreta. Precisamente el escinco de bandas (Scincopus fasciatus). Esta especie es muy escasa en estado salvaje y sólo se han visto unos pocos individuos. En cuanto anocheció empezamos a buscar y ¡encontramos enseguida el primero! En total encontramos 3 ejemplares. Gabri no se lo podía creer, estaba entusiasmado. Aparte de los escincos, vimos otras especies, entre ellas las primeras víboras gariba (Echis leucogaster) del viaje.


Scincus albifasciatus
Banda-eskinkoa / Escinco de bandas (Scincopus fasciatus)

Banda-eskinkoa / Escinco de bandas (Scincopus fasciatus)



Geco de Petrie (Stenodactylus petrii)

Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)


Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)


Tropiocolotes tripolitanus
Sclerophrys pentoni
Sclerophrys pentoni
Gure kanpalekua, Sidi eta Mohamed-ek prestatua / Nuestro campamento, obra de Sidi y Mohamed

Uztailak 26 / 26 de julio

Hurrengo eguna errepidean igaro genuen, ondorengo puntura bidean.

Pasamos el día siguiente en la carretera, de camino hacía el siguiente punto.


Bazkaltzera / A comer
Sabanako baranoa / Varano de sabana (Varanus exanthematicus)
Dumerilen sugandila / Lagartija de Duméril (Acanthodactylus dumerilii)
Psammophis afroccidentalis
Circaetus cinereus
Agama arrunta / Agama común (Agama agama)
Agama arrunta / Agama común (Agama agama)
Gaua erdibidean igaro behar genuen eta El Bir inguruan geratu ginen. Ez geneukan herpetoak bila aritzeko puntu aproposik, baina bertako herritar batzuei galdetu ondoren, erreka baten bazterrak arakatzen amaitu genuen. Besteak beste, 4 zerra-ezkatadun sugegorri (Echis leucogaster) ikusi genituen.

Teníamos que pasar la noche a medio camino y nos quedamos en la zona de El Bir. No teníamos un punto adecuado para buscar herpetos, pero después de preguntar a gente local, terminamos buscando por las orillas de un arroyo. Entre otras cosas, vimos 4 víboras gariba (Echis leucogaster).

Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)

Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)

Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)

Ptychadena schillukorum
Triku sabel zuria / Erizo de vientre blanco (Atelerix albiventris)

Sidiren esanetan eremu hori ez zen lotarako oso segurua eta kostatu zitzaigun arren, ostatu moduko bat aurkitu ahal izan genuen.

Según Sidi, esa zona no era muy segura para dormir y aunque nos costó, pudimos encontrar una especie de hostal.

Ostatu bila gaueko ordu txikitan / En busca de un hostal a las tantas de la noche

Leher eginda, norbait hostala zabaltzera etorri zain / Totalmente agotados, a la espera de que viniesen a abrir el hostal
Uztailak 27 / 27 de julio

Ostatua oso xumea zen baina kanpoko hormetan agamak zeuden eta barruan dragoitxoak. Dutxa edukitzea baino hobea da hori, jeje. Handik Guemourantz (Guidimaka hegoalderantz) abiatu ginen.

La posada era muy sencilla, pero en las paredes exteriores había agamas y dentro, gecos. Eso es mejor que tener ducha, jeje. Desde allí nos dirigimos hacia Guemou (sur de Guidimaka).

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)

Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)
Salamanquesa malinké (Tarentola parvicarinata)
Gaua igaro genuen herrixka / Poblado donde pasamos la noche
Bidaiko argazki onena (bideoa oraindik hobea da, jaja) / La mejor foto del viaje (el vídeo es aún mejor, jaja)

Selibaby
Boulengerren agama / Agama de Boulenger (Agama boulengeri)

Guemoura iritsi ginenean herriko sarreran geratu eta bertako buruzagiaren oniritzia jaso behar genuela esan zigun Sidik. Guemou gainontzeko puntuetatik aldenduta dagoen herrixka bat da, nahiko isolatuta, eta ez daude "turistak" ikustera ohituta. Mauritania hegoaldean orokorrean oso turista gutxi (edo ia ezer) ibiltzen badira, horrelako toki batean are eta gutxiago. Zertara joan ginen esan genienean eta mugikorrean sugeen argazkiak erakutsi geniezkienean barre egin zuten. Eskuzabalik hartu gintuzten eta herrixkako eskolara eraman gintuzten, bertan lo egiten utziko zigutelako.

Cuando llegamos a Guemou, Sidi nos dijo que debíamos parar en la entrada del poblado y recibir el visto bueno del jefe. Guemou es un poblado alejado del resto de puntos, bastante aislado, y no están acostumbrados a ver "turistas". Si en general en el sur de Mauritania hay muy pocos turistas (o casi nada), en un lugar como éste aún menos. Cuando les dijimos a qué habíamos ido y les mostramos fotos de serpientes en el móvil se rieron. Nos recibieron generosamente y nos llevaron a la escuela de la aldea, donde nos dejarían dormir.

Herrixkako buruzagia ezagutzen / Conociendo al jefe de la aldea



Eskolako gela bat / Un aula de la escuela
Salamanquesa malinké (Tarentola parvicarinata)

Gauzak eskolan utzi ondoren, buelta txiki bat eman genuen inguruan. Hurrengo argazkietan agertzen diren animaliez gain, Trachylepis perrotetii espezieko pare bat eskinko ikusi genituen, baina ezin izan genuen argazkirik atera. Bietako bat indibiduo ar izugarri koloretsu bat zen.

Después de dejar las cosas en el colegio, dimos una pequeña vuelta por la zona. Además de los animales que aparecen en las siguientes fotografías, vimos un par de eslizones de la especie Trachylepis perrotetii, pero no pudimos fotografiarlos. Uno de los dos era un individuo macho muy colorido.

Agama arrunta / Agama común (Agama agama)
Azulito carirrojo (Uraeginthus bengalus)
Zorri-zozo mokohoria / Picabueyes piquigualdo (Buphagus africanus)

Toco piquirrojo occidental (Tockus kempi)
Arabazozo buztanluzea / Estornino colilargo (Lamprotornis caudatus)
Arabazozo buztanluzea / Estornino colilargo (Lamprotornis caudatus)
Elanio urdina / Elanio común (Elanus caeruleus)
Avefría coletuda (Vanellus tectus)
Agama arrunta / Agama común (Agama agama)
Ingurua ezagutzen / Conociendo el entorno

Gauean herrixka ondoko basora joan ginen. Mauritania osoko hegoalderen dagoen puntua zen, eta sabana estiloko baso bat izanik, bidaiko beste eremuekin alderatuta habitat oso desberdina zen. Ilusio handia geneukan gau hartan, espezie desberdinak aurkitzeko aukera izango genuela uste genuelako. Hasieran ez genuen gauza handirik ikusi egia esan. Anfibio interesgarri batzuk bai, Pyxicephalus edulis adibidez, baina sugeen aldetik, zerra-ezkatadun sugegorriak (Echis leucogaster) bakarrik. Sugegorri hauek interesgarriak dira oso, baina horrenbeste ikusi ondoren, beste batzuk ikusi nahi genituen. Gau hartan beste 6 ikusi genituen.

Por la noche fuimos al bosque próximo a la aldea. Era el punto más meridional de toda Mauritania, y tratándose de un bosque estilo sabana, era un hábitat muy diferente al resto de las zonas del viaje. Teníamos mucha ilusión puesta en aquella noche, porque pensábamos que íbamos a tener la oportunidad de encontrar especies diferentes. A decir verdad, al principio no vimos gran cosa. Algunos anfibios interesantes sí, como por ejemplo Pyxicephalus edulis, pero por parte de serpientes, sólo víboras gariba (Echis leucogaster). Estas víboras son muy interesantes, pero después de haber visto tantas, queríamos ver otras especies. Esa noche vimos 6 víboras garibas más.


Igel lasterkari senegaldarra / Rana corredora de Senegal (Kassina senegalensis)
Pyxicephalus edulis
 Sclerophrys pentoni
Ptychadena trinodis
Zerra-ezkatadun sugegorria / Víbora gariba (Echis leucogaster)

Erdi etsita, espero baino gauza gutxiago ikusi ondoren, herrixkarantz bueltatzen hasi ginen, baina bapatean sorpresa handi batekin egin genuen topo. Mauritaniarako lehendabiziko aipua izango zen suge espezie bat aurkitu genuen! Prosymna greigerti collaris. Ona! 

Medio resignados, después de haber visto menos cosas de las esperadas, empezamos a volver hacia la aldea, pero de pronto nos encontramos con una gran sorpresa. ¡Descubrimos una especie de serpiente que sería la primera cita para Mauritania! Prosymna greigerti collaris. ¡Buena!

Prosymna greigerti collaris. Mauritaniako 1. aipua / 1ª cita para Mauritania



Triku txiki bat / Un pequeño erizo
       
Hoplobatrachus occipitalis

Uztailak 28 / 28 de julio

Azkenean eskolako arkupean egin genuen lo, barruan bero gehiegi egiten zuen eta / Al final dormimos en el pórtico de la escuela, ya que dentro hacía demasiado calor

Gure asmoa Guemoun bi gau igarotzea zen, baina zoritxarrez, eguraldi iragarpenak euria aurreikusten zuen, eta euria hasten bazen ezingo ginen herrixka hartatik hainbat egunetan atera. Beraz, gauza guztiak azkar batean jaso eta ahalik eta azkarren egin behar izan genuen ospa handik. Momentu batean ataskatuta geratu ginen, baina zorionez garaiz atera eta euria hasi aurretik eremu arriskutsutik atera ginen. Edarra lasaitua hartu zuena Mohamedek errepide sendoa zapaltzean, jaja.

Nuestra intención era pasar dos noches en Guemou, pero por desgracia, la previsión meteorológica preveía lluvia, y si comenzaba a llover no podríamos salir de aquella aldea durante unos cuantos días. Así que tuvimos que recoger todas las cosas rápidamente y salir de allí lo antes posible. Hubo un momento en que nos quedamos atascados, pero afortunadamente salimos a tiempo y conseguimos salir de la zona peligrosa antes de que empezara a llover. Vaya alivio fue para Mohamed pisar una carretera sólida, jaja.


Lokatza berriz ere amesgaizto / El barro volvía a ser nuestra pesadilla
Apoa bai gustora lokatzetan / El sapo sí que estaba a gusto en el fango (Hoplobatrachus occipitalis)
Obispo anaranjado (Euplectes franciscanus)
Estornino orejiazul (Lamprotornis chalybaeus)
Viuda colicinta (Vidua macroura)
Karraka abisiniarra / Carraca abisinia (Coracias abyssinicus)


Marco termitategi handi baten aurrean / Marco delante de un gran termitero


Selibaby
Gauean beste toki inprobisatu batean egin behar izan genuen lo, oraingoan Kankossa inguruan. Bitxo bila ibili ginen arren, ez genuen apenas ezer ikusi. Apo, agama eta dragoitxo batzuk. Ikusi nuen interesgarriena Ictonyx generoko mustelido bat izan zen. Pare parean izan nuen niri begira, bere gordelekuaren sarreran.

Por la noche tuvimos que dormir en otro lugar improvisado, esta vez en la zona de Kankossa. Aunque anduvimos buscando bichos, apenas vimos nada. Algunos sapos, agamas y gecos. Lo más interesante que vi fue un mustélido del género Ictonyx. Lo tuve en frente mirándome, en la entrada de su refugio.

Dromedarioak. Edarra sustoa eman zidatena zuhaixken atzean aurkitu nituenean / Dromedarios. Menudo susto me dieron cuando los encontré detrás del arbusto (Camelus dromedarius)
Tarentola hoggarensis

Bidaiko beste zatia bigarren sarrera batean erakutsiko dizuet. Laster arte!

Os mostraré la otra parte del viaje en una segunda entrada. ¡Hasta pronto!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina