2020/08/28

Galizia eta inguruak - Galicia y alrededores (Herp trip)

Ekaina amaieran 5 eguneko bidaia txiki bat in naban Galizia aldera, Julen Santa Cristinakin batera. Lagun haundixak ditxut Galizian ta banakixan hango paraje eta bitxuak oso ondo erakutsiko zizkigutela.

A finales de junio hice un pequeño viaje de 5 días a Galicia, junto a Julen Santa Cristina. Tengo grandes amigos en Galicia y sabía que nos iban a enseñar muy bien sus parajes y sus bichos.

Egondako zonaldeak / Zonas visitadas: 1. Asturias; 2. Coruña; 3. Lugo; 4. Pontevedra; 5. Ourense; 6. Zamora.
Ekainak 23 / 23 de junio

Euskal Herritik eguerdi partian irtenda, lehen geldialdixa Asturiasen in genduan. Patroi bereziko sugegorrixak ikusi nahi genitxun baina bero gehixegikin aurkitxu ginan eta putzu bateko anfibiuekin konformau bihar izan ginan. Iluntziar zauala, tenperaturak jeistian, suge leun bat ere ikusi genduan.

Saliendo del País Vasco al mediodía, hicimos la primera parada en Asturias. Queríamos ver víboras con patrón especial pero nos encontramos con demasiado calor y tuvimos que conformarnos con los anfibios encontrados en una charca. A punto de anochecer, al bajar las temperaturas, vimos también una culebra lisa.

Txantxiku arrunta - Sapo partero común (Alytes obstetricans)
Uhandre palmatua - Tritón palmeado (Lissotriton helveticus)
Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)

Ekainak 24 / 24 de junio

Hurrengo goizian, berriz ere bero asko in zaban arren, zorte gehixo euki geduan eta bi sugegorri ikusi genitxun. Patroi berezikuak zian bixak, baina batez ere bat, oso oso politxa. Tartian anfibio batzuk eta mendi-sugandila eder batzuk ere ikusi genitxun.

A la mañana siguiente, aunque volvió a hacer mucho calor, tuvimos más suerte y vimos dos víboras. Ambas eran de un patrón especial, pero sobre todo una, muy bonita. También vimos algunos anfibios y lagartijas serranas.

Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)


Uhandre alpetarra - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
Uhandre palmatua - Tritón palmeado (Lissotriton helveticus)
Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)
Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)

Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)
 Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)

Mendi-sugandila, gaztea - Lagartija serrana, juvenil (Iberolacerta monticola)
Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)



Asturiasetik Galiziara jun ginan. Han, Coruñako herrixka baten, gure zain geneuzkan Rafael Vazquez, David Dopereiro eta Ismael Espasandín galiziarrak. Iluntzian iritsi ginan eta denborarik galdu gabe, segitxuan jarri ginan bitxo bila. Anfibio dezente (narrastiren bat ere) ikusi genitxun gaba hartan.

De Asturias fuimos a Galicia. Allí, en una aldea de A Coruña, nos esperaban los gallegos Rafael Vázquez, David Dopereiro e Ismael Espasandín. Llegamos al anochecer y sin perder el tiempo, nos pusimos enseguida a buscar bichos. Vimos bastantes anfibios (incluso algún reptil) en aquella noche.

Bocage sugandila - Lagartija de bocagei (Podarcis bocagei)
Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)
Uhandre iberiarra - Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Galizian egonda ezin ginan arrabio buztanluziak ikusi gabe geratu. Hainbat ikusi genitxun Rafak ezagutzen zaban toki apropos baten. Heldu, gazte zein larbak.

Estando en Galicia no podíamos quedarnos sin ver las salamandras rabilargas. Vimos unas cuantas en un sitio que conocía Rafa. Adultos, juveniles y larvas.

Arrabio buztanluzea - Salamandra rabilarga (Chioglossa lusitanica)
Arrabio buztanluzeak, heldua eta larbak - Salamandras rabilargas, adulta y larvas (Chioglossa lusitanica)

Baso-igel galaikoa - Rana galaica (Rana parvipalmata)
Baso-igel galaikoa - Rana galaica (Rana parvipalmata)
Gaba amaitzeko, pare bat efektu tranpa bisitau genitxun eta baso-igel galaiko gazte mordo bat, arrabio batzuk eta uhandre marmolaire bat atera genitxun.

Para terminar la noche visitamos un par de efectos trampa, y sacamos un montón de juveniles de rana galaica, unas salamandras y un tritón jaspeado.

Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra gallaica)
Arrabio arrunta, gazteak - Salamandra común, juveniles (Salamandra salamandra gallaica)

Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)
Ekainak 25 / 25 de junio

Hurrengo egunian Lugora mugitxu ginan eta espezie gehixo ikusten jun ginan.

Al día siguiente nos desplazamos a Lugo y fuimos viendo más especies.

Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)

Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)

Tanatosia egiten, hilda egotearen itxurak egiten - Haciendo la tanatosis, simulando estar muerto
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)

Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)

Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra gallaica)
Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra bernardezi)
Arrabio buztanluzea - Salamandra rabilarga (Chioglossa lusitanica)
Baso-igel galaikoa - Rana galaica (Rana parvipalmata)
Baso-igel iberiarra - Rana patilarga (Rana iberica)
Baso-igel iberiarra - Rana patilarga (Rana iberica)
Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)
Uhandre iberiarra - Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)


Zirauna, oso iluna - Lución, muy oscuro (Anguis fragilis)
Apo arrunt iberiarra - Sapo común ibérico (Bufo spinosus)
Ekainak 26 / 26 de junio

Lugotik Pontevedrara jun ginan eta han Miguel Purasekin elkartu ginan. Bere inguruko tokixak erakutsi nahi zizkigun eta egun politxa irten zan.

Desde Lugo fuimos a Pontevedra y allí nos juntamos con Miguel Puras. Quería enseñarnos diferentes lugares de su entorno y salió un bonito día.

Schreiber muskerra - Lagarto verdinegro (Lacerta schreiberi)
Suge gorbatadun iberiarra, gaztea - Culebra de collar mediterránea, juvenil (Natrix astreptophora)

Bocage sugandila - Lagartija de bocagei (Podarcis bocagei)
Schreiber muskerrak - Lagartos verdinegros (Lacerta schreiberi)

Eskinko hiruhatza - Eslizón tridáctilo (Chalcides striatus)
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi)
Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Schreiber muskerra - Lagarto verdinegro (Lacerta schreiberi)
Espezie dezente ikusten ari ginan, baina sugegorriren bat ikustia ere nahi genduan. Aukerak amaitzen ari zianian azaldu zan bat eta denbora gutxira beste bi gehixo.

Estábamos viendo bastantes especies, pero queríamos ver también alguna víbora. Apareció una cuando se estaban acabando las oportunidades y otras dos más al poco tiempo.

Sugegorri kantauriarra, gaztea - Víbora cantábrica, juvenil (Vipera seoanei)


Sugegorri kantauriarra, gaztea - Víbora cantábrica, juvenil (Vipera seoanei)
Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)


Eguneko beste puntazo bat Fernado Martínez Freiríakin egotia izan zan. Fernandok sugegorrixak ikertzen itxen dau lan eta erreferentzia haundi bat da penintsula eta Europa mailan. Plazer bat izan zan, lana nola itxen daban ikustia: sugegorrixen parametro desberdinak neurtu, pozoia atera... Oso interesantia!

Otro puntazo del día fue estar con Fernado Martínez Freiría. Fernando trabaja en la investigación de víboras y es una gran referencia a nivel peninsular y europeo. Fue un placer ver cómo trabaja: medir diferentes parámetros de las víboras, sacar el veneno... ¡Muy interesante!

Sugegorriaren pozoiaren laginak hartzen - Obtención de muestras de veneno de víbora
Gabian, Pontevedra hiriko arrabio buztanluze batzuk ikusi ostian, Miguelek ezagutzen zaban efektu tranpa haundi bat ikustera jun ginan. Bitxoz jositxa zauan eta danetik atera genduan. Hala ere sorpresarik haundixena sugegorri batekin hartu genduan. Hotz dezentekin eta euripian, geldi-geldi zauan, zulo handi hartatik ezin atera.

A la noche, tras ver unas salamandras rabilargas de la ciudad de Pontevedra, fuimos a ver un gran efecto trampa que conocía Miguel. Estaba lleno de bichos y sacamos de todo. Sin embargo, la mayor sorpresa nos la dio una víbora. Con bastante frío y bajo la lluvia, estaba inmóvil, incapaz de salir de aquel gran agujero.

Arrabio buztanluzea - Salamandra rabilarga (Chioglossa lusitanica)

Tranpa efektutik ateratako bitxo batzuk - Algunos de los ejemplares que sacamos del efecto trampa (Salamandra salamandra, Triturus marmoratus, Lissotriton boscai, Rana parvipalmata, Bufo spinosus)

Tranpa efektutik ateratako sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica rescatada del efecto trampa (Vipera seoanei)
Eurixakin, errepidian ere anfibio dezente zeuden.

Con la lluvia, también había bastantes anfibios en la carretera.

Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)
Txntxiku arrunta - Sapo partero común (Alytes obstetricans)
Apo arrunt iberiarra - Sapo común ibérico (Bufo spinosus)
Ekainak 27 / 27 de junio

Pontevedratik Ourensera mugitxu ginan, klima lehorreko zonaldera. Klima desberdineko eremu batera aldatuta, espezie berrixak aurkitzeko aukera eukiko genduan. Egun horretan, Miguelekin batera, Rafa eta David ere animau zian berriz, eta beraiei esker bitxo mordo bat ikusi genitxun.

De Pontevedra nos dezplazamos a Ourense, a un zona de clima seco. Movernos a una zona con un clima diferente nos permitiría ver nuevas especies. Ese día, junto a Miguel, volvieron a animarse Rafa y David, y vimos un montón de bichos gracias a ellos.

Eskinko iberiarrak eta lurpeko sugiak ikusteko egun oso ona tokau zitzaigun, eta espezie bakoitzeko hainbat indibiduo ikusi genitxun.

Nos tocó un día muy bueno para ver eslizones ibéricos y culebrillas ciegas, y vimos unos cuantos individuos de cada especie.

Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)
Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)

Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus)

Lurpeko sugea, gaztea - Culebrilla ciega, juvenil (Blanus cinereus)
Lurpeko suge leuzistiko bat ere topau genduan. Leuzismua mutazio genetiko batek eragindako melanina falta da. Albinismuan antzekua da, baina kasu honetan melanina falta gorputz osokua izan gabe. Hau da, indibiduo txurixa da, baina pigmentaziodun parte batzuekin, begixak esaterako.

También encontramos una culebrilla ciega leucística. El leucismo es la falta de melanina causada por una mutación genética. Es similar al albinismo, pero en este caso la falta de melanina no se da en todo el cuerpo. Es decir, es un individuo blanco, pero con partes pigmentadas, como por ejemplo los ojos.

Lurpeko sugea, leuzistikoa - Culebrilla ciega, leucística (Blanus cinereus)

Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus)
Sugandila lusitaniarra - Lagartija lusitana (Podarcis guadarramae)
Eskinko hiruhatza - Eslizón tridáctilo (Chalcides striatus)

Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
Txaradi-sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
Txaradi-sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
Montpelierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
(📷 Rafael Vazquez)
Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)
Uhandre iberiarra - Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
El trío calaveras: Miguel, David eta Rafa.
Gabaz azken buelta bat eman ostian, Galiziako lagunetaz agurtu ginan.

Tras dar una última vuelta por la noche, nos despedimos de los amigos gallegos.

Ekainak 28 / 28 de junio

Etxerako bueltan, azken eguna aprobetxatzeko, geldialdi txiki bat in genduan Zamoran. Ordura arte Julenek eta nik sekula ikusi gabe geneukan sugandila bat ikustia nahi genduan: sugandila leondarra. Sugandila honetaz gain, beste bitxo batzuk ere ikusi genitxun.

De vuelta a casa, para aprovechar el último día, hicimos una pequeña parada en Zamora. Queríamos ver una lagartija que hasta entonces no habíamos visto nunca Julen y yo: la lagartija leonesa. Además de esta lagartija, pudimos ver otros bichos.

Sugandila leondarra - Lagartija leonesa (Iberolacerta galani)

Sugandila leondarra - Lagartija leonesa (Iberolacerta galani)

Sugandila leondarra, bere habitatean - Lagartija leonesa, en su hábitat (Iberolacerta galani)
Sugandila leondarra - Lagartija leonesa (Iberolacerta galani)
Sugandila leondarra - Lagartija leonesa (Iberolacerta galani)
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus)
Gardatxoa, gaztea - Lagarto ocelado, juvenil (Timon lepidus)
Suge biperakarak - Culebras viperinas (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Sugandila lusitaniarra - Lagartija lusitana (Podarcis guadarramae)

Sugandila lusitaniarra - Lagartija lusitana (Podarcis guadarramae)

Zamoratik etxera bueltatzia tokatzen zan. Bidaian balorazio oso positibua in genduan. Bitxo aldetik dezente ikusi genduan, eta horrez gain, oso oso ondo pasau genduan galiziarrekin. Bidai oso politxa irten zan, batez ere galiziarrei esker. Eskerrik asko!

Desde Zamora tocaba volver a casa. Hicimos una valoración muy positiva del viaje. Vimos bastantes bichos, y además, lo pasamos muy muy bien con los gallegos. Salió un viaje muy bueno, sobre todo gracias a los gallegos. ¡Muchísimas gracias!

Talde argazkia / Foto de grupo: ni (Ander Izagirre), David Dopereiro, Julen Santa Cristina, Rafa Vazquez eta Miguel Puras.
Amaitzeko, hauxe da ikusitako espezieen zerrenda:

Para terminar, esta es la lista de especies vistas:

  1. Arrabio buztanluzea - Salamandra rabilarga (Chioglossa lusitanica)
  2. Arrabio arrunta - Salamandra común (Salamandra salamandra)
  3. Uhandre alpetarra - Tritón alpino (Ichthyosaura alpestris)
  4. Uhandre iberiarra - Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
  5. Uhandre palmatua - Tritón palmeado (Lissotriton helveticus)
  6. Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)
  7. Txantxiku arrunta - Sapo partero común (Alytes obstetricans)
  8. Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi)
  9. Apo arrunt iberiarra - Sapo común ibérico (Bufo spinosus)
  10. Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
  11. Zuhaitz-igel iberiarra - Ranita de San Antón ibérica (Hyla molleri) (kantua- canto)
  12. Baso-igel iberiarra - Rana patilarga (Rana iberica)
  13. Baso-igel galaikoa - Rana galaica (Rana parvipalmata)
  14. Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)

  15. Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus)
  16. Zirauna - Lución (Anguis fragilis)
  17. Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
  18. Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)
  19. Eskinko hiruhatza - Eslizón tridáctilo (Chalcides striatus)
  20. Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus)
  21. Schreiber muskerra - Lagarto verdinegro (Lacerta schreiberi)
  22. Mendi-sugandila - Lagartija serrana (Iberolacerta monticola)
  23. Sugandila leondarra - Lagartija leonesa (Iberolacerta galani)
  24. Bocage sugandila - Lagartija de bocagei (Podarcis bocagei)
  25. Sugandila lusitaniarra - Lagartija lusitana (Podarcis guadarramae)
  26. Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
  27. Txaradi-sugandila - Lagartija colilarga (Psamodrommus algirus)
  28. Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea (Coronella austriaca)
  29. Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
  30. Suge gorbatadun iberiarra - Culebra de collar mediterránea (Natrix astreptophora)
  31. Montpelierko sugea - Culebra bastarda (Malpolon monspessulanus)
  32. Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)
  * Floridako apoarmatua - Galápago de florida (Trachemys scripta)

Hurrengora arte! ¡Hasta otra!