2022/07/20

Greziara bidaia III - Viaje a Grecia III (Herp trip)

Apirilak 20 / 20 de abril

Goizean goiz ferrya hartu eta Milosera joan ginen. Bertara iritsi, kotxe berria alokatu eta zuzenean joan ginen irlako "erreginaren" bila. Miloseko sugegorriaren bila hain zuzen ere. Hasi eta berehala pare bat suge lehoinabar (Zamenis situla) aurkitu genituen. Eta hortik denbora gutxiera Mariok lehen Miloseko sugegorria (Macrovipera schweizeri) aurkitu zuen. Itzelezko espeziea! Metro gutxitara bigarren sugegorri bat zegoen. Hasiera paregabea izan genuen.

A primera hora de la mañana cogimos el ferry y fuimos a Milos. Llegamos, alquilamos otro coche y fuimos directamente a buscar a la “reina” de la isla. En busca de la víbora de Milos. Nada más empezar encontramos un par de culebras leopardinas (Zamenis situla). Y poco después Mario encontró la primera víbora de Milos (Macrovipera schweizeri). ¡Una especie espectacular! A pocos metros había ouna segunda víbora. Tuvimos un comienzo excepcional.

Bagoaz Milosera! / ¡Nos vamos a Milos!

Suge lehoinabarra / Culebra leopardina (Zamenis situla)

Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri)
Beste helburu bat beteta / Otro objetivo cumplido (📷 Baudilio Rebollo)
Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri). In situ

Miloseko sugegorriaren habitata / Hábitat de la víbora de Milos

Miloseko horma-sugandilak (Podarcis milensis) ikusi genituen gerora. Beste espezie endemiko bat da, inguruko irletan bakarrik bizi dena. Sugandila ez dira nire narrasti gogokoenak, baina espezie honen indibiduo arrak benetan ikusgarriak dira. Bestalde, Kotschyren dragoitxoak (Mediodactylus kotschyi) ere ugariak dira irlan eta dezente ikusi genituen, harrizko hormetan batez ere.

Después vimos lagartijas de Milos (Podarcis milensis). Es otra especie endémica que vive solo en Milos y en las islas vecinas. Las lagartijas no son mis reptiles favoritos, pero los machos de esta especie son realmente espectaculares. Por otra parte, las salamanquesas de Kotschy (Mediodactylus kotschyi) también son abundantes en la isla y vimos bastantes, sobre todo en los muros de piedra.

Miloseko horma-sugandila / Lagartija de Milos (Podarcis milensis)
Miloseko horma-sugandila / Lagartija de Milos (Podarcis milensis)
Miloseko horma-sugandila / Lagartija de Milos (Podarcis milensis)
Kotschyren dragoitxoa / Salamanquesa de Kotschy (Mediodactylus kotschyi)

Sugandilak erretratatzen genbizela, berriz ere Mariok hirugarren sugegorri bat aurkitu zuen.

Cuando fotografiábamos las lagartijas, de nuevo Mario, encontró una tercera víbora.

Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri)




Sugegorriaren argazki sesioa / Sesión de fotos de la víbora (📷 Baudilio Rebollo / David Dopereiro)
Habitataren argazkia / Foto de hábitat (📷 Baudilio Rebollo)

Gauean buelta txiki bat eman genuen ohitura gautarreko katu-sugeren (Telescopus fallax) bat topatzeko asmoz eta asmatu genuen.

Por la noche dimos una pequeña vuelta con la intención de buscar alguna serpiente gato (Telescopus fallax), de costumbres crepusculares y nocturnas, y acertamos.

Katu-sugea / Serpiente gato (Telescopus fallax)


Apirilak 21 / 21 de abril

Miloseko bigarren egunean, goizean goiz beste Miloseko sugegorri (Macrovipera schweizeri) bat aurkitu genuen txapa batzuen azpian. Ondoren irlaren mendebaldera mugitu ginen, sugegorriak beste habitat batean bilatzera. Izan ere, udaberrian errekastoetara hurbiltzen dira, edatera doazen txori migratzaileetaz elikatzeko, eta bertan aurkitu nahi genituen, portaera hori ikusteko asmoz. Errekasto apropos baten bila hasi ginen baina zoritxarrez urik gabe aurkitzen genituen guztiak.

El segundo día de Milos, a primera hora de la mañana encontramos otra víbora de Milos (Macrovipera schweizeri) bajo unas chapas. Después nos desplazamos hacia el oeste de la isla para buscar víboras en otro hábitat. En primavera se acercan a los arroyos para alimentarse de pájaros migrantes que se acercan al agua para beber, y queríamos encontrarlos allí, para ver ese comportamiento. Comenzamos a buscar un riachuelo adecuado, pero desgraciadamente todos los que nos encontrábamos estaban sin agua.

Txapak, narrastien gordeleku bikainak / Chapas, magníficos refugios para reptiles
Udaberria bere gorenean / Primavera en su esplendor
Errekastoak lehortuta / Riachuelos secos
Milos hego-mendebaldeko paisaia / Paisaje del suroeste de Milos
Koordinazioa ez da gure bertute onena... / La coordinación no es nuestra mejor virtud...

Baskalostean ur pixka bat mantentzen zuen errekasto bat aurkitu genuen. Emaririk gabekoa, putzu gutxi batzuk bakarrik zituena. Ba horietako putzu baten ertzeko harri batean geldi zegoen beste Miloseko sugegorri (Macrovipera schweizeri) bat.

Después de comer encontramos un arroyo que mantenía un poco de agua. Sin caudal, con unos pocos pozos. Allí había otra víbora de Milos (Macrovipera schweizeri), en una piedra de la orilla de uno de esos pozos.

Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri)


Horren ondoren, gure buruetan irudikatzen genuen moduko errekasto bat aurkitu genuen, ganorazko ur emaria eta putzuak zituena. Informaziorik gabe, egun osoa igaro genuen horrelako errekasto baten bila. Eta argi dago toki egokia zela, denbora gutxian 3 sugegorri gehiago ikusi genituen eta.

A continuación, encontramos un riachuelo en condiciones, como el que estábamos imaginándonos todos, con caudal de agua y pozos adecuados. Sin información, estuvimos todo el día buscando un riachuelo de estas características. Y está claro que era un buen lugar, porque en poco tiempo vimos 3 víboras más.

Errekastoa urarekin, Miloseko sugegorriaren habitat aproposa / Riachuelo con agua, hábitat idóneo de la víbora de Milos
Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri)


📷 David Dopereiro
      
Miloseko sugegorria / Víbora de Milos (Macrovipera schweizeri). In situ.

Errekasto berean berriki hildako antzandobi bat ere aurkitu genuen. Sugegorri baten hozkadarekin hildakoa izango ote zen planteatu genuen, baina inguruan behintzat ez genuen bat ere ez ikusi.

También encontramos en el mismo arroyo un alcaudón común recientemente muerto. Nos planteamos si su muerte fuese causado por la mordedura de una víbora, pero no vimos ninguna alrededor.

Antzandobi kaskagorria / Alcaudón común (Lanius senator)

Apirilak 22 / 22 de abril

Azken goiza gelditzen zitzaigun Milosen eta irlako narrasti espezie guztiak ikusteko suge gorbatadun europarra (Natrix natrix schweizeri) falta zitzaigun. Azpiespezie endemiko bat izanik gainera, aurkitzeko saiakera egin nahi genuen. Elias Tzoras-ek pasatako informazioari esker 3 ale ikusi genituen. Kuriosoa iruditu zitzaigun, hirurei buztan punta falta zitzaiela. Arratoiek janda agian? Ez zaigu besterik okurritzen...

Nos quedaba una última mañana en Milos y para ver todas las especies de reptiles de la isla nos faltaba la culebra de collar europea (Natrix natrix schweizeri). Siendo una subespecie endémica además, queríamos intentar encontrarla. Gracias a la información pasada por Elías Tzoras vimos 3 ejemplares. Nos pareció curioso que a las tres les faltase la punta de la cola. ¿Quizás comida por las ratas? No se nos ocurre otra cosa…

Suge gorbatadun europarra / Culebra de collar europea (Natrix natrix schweizeri)


Suge gorbatadun europarra / Culebra de collar europea (Natrix natrix schweizeri)


Suge gorbatadun europarra, indibiduo melanotikoa / Culebra de collar europea, ejemplar melanótico (Natrix natrix schweizeri)

Suge gorbatadunaren habitata / Hábitat de la culebra de collar (📷 Baudilio Rebollo)
Ur-igel europarra / Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)

Miloseko portuan, ferryaren zain / En el puerto de Milos, esperando al ferry

Eguerdirako ferrya hartzeko prest geunden berriro. Ferryan Atenasera, bertan gaba pasa eta hurrengo goizean etxerako bueltako hegazkina geneukan. Bidaiaren amaiera iritsi zen. Kotxez 3500 km egin ondoren, 57 anfibio eta narrasti espezieko zerrenda osatu genuen. Egia esan, gure aurreikuspen onenak gainditu genituen, eta nahiz eta hiru egunez eguraldi txarra izan, bidaiaren balorazio oso oso ona egin genuen. Beste behin ere taldeari eskerrak ematea tokatzen zait. Taldekide ezin hobeak izan dira! Eta eskerrak ematen hasita, berriz aipatu behar dut Elias Tzoraz, bere laguntza ezinbestekoa izan zaigulako. Milesker guztiagatik Elias!

Para el mediodía estábamos listos para volver a coger el ferry. En ferry hasta Atenas, donde pasamos la noche, y a la mañana siguiente teníamos el avión de vuelta a casa. Llegó el final del viaje. Después de recorrer 3500 km en coche, completamos una lista de 57 especies de anfibios y reptiles. La verdad es que superamos nuestras mejores expectativas, y a pesar del mal tiempo durante tres días, valoramos muy positivamente el viaje. Una vez más me toca agradecer al grupo. ¡Han sido compañeros brutales! Y ya que estamos de agradecimientos, tengo que volver a mencionar a Elias Tzoras, que su ayuda ha sido fundamental. ¡Gracias por todo Elias!

Amaitzeko, bidaian ikusitako anfibio eta narrasti espezieen zerrenda erakusten dizuet.

Para finalizar, os muestro el listado de las especies de anfibios y reptiles observadas durante el viaje.

Anfibioak / AnfibiosNarrastiak / Reptiles
1Lissotriton schmidtleri16Mauremys rivulata37Podarcis erhardii
2Lissotriton graecus17Emys orbicularis38Ablepharus kitaibelii
3Salamandra salamandra *18Trachemys scripta39Chalcides ocellatus
4Triturus ivanbureschi19Testudo graeca40Ophiomorus punctatissimus
5Triturus macedonicus20Testudo hermanni41Anguis cephallonica
6Bombina variegata21Testudo marginata42Anguis graeca
7Bufo bufo22Stelloagama stellio43Pseudopus apodus
8Bufotes viridis23Chamaeleo africanus44Xerotyphlops vermicularis
9Hyla arborea24Mediodactylus kotschyi45Dolichophis caspius
10Hyla orientalis25Hemidactylus turcicus46Elaphe quatuorlineata
11Pelophylax epeiroticus26Tarentola mauritanica47Elaphe sauromates
12Pelophylax ridibundus27Algyroides moreoticus48Hierophis gemonensis
13Pelophylax bedriagae28Hellenolacerta graeca49Platyceps najadum
14Rana dalmantina29Lacerta trilineata50Telescopus fallax
15Pelobates balcanicus *30Lacerta diplochondrodes51Zamenis situla
(* Larba / Larva)31Lacerta viridis52Natrix natrix
32Ophisops elegans53Natrix tessellata
33Podarcis peloponnesiacus54Malpolon insignitus
34Podarcis thais55Vipera ammodytes
35Podarcis ionicus56Macrovipera schweizeri
36Podarcis milensis57Montivipera xanthina

Hau izan da dena. Beste bat arte!

Esto ha sido todo. ¡Hasta otra!