2023/12/21

Kirol Federatuaren Urteko Sariak / Premios Anuales del Deporte Federado

Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatu dira eta pozik, Haritz Arrieta Odria eta nik jaso dugu mendiko saria. Morkaiko Mendizale Elkartearen esanetan, "Elgoibartarron artean naturaren ezagutza eta zaletasuna sustatzen egin duten lan guztiagatik" egokitu digute saria. Egia esan, barruak eskatzen digulako antolatzen edo gidatzen ditugu ekintza hauek, gure afizioaren parte delako eta naturaren inguruko dibulgazioaren beharra sentitzen dugulako ere, baina gezurra esango nuke, saria jasotzeak ilusiorik egin ez didala esango banu. Ilusio handiz jaso dugu. Eskerrik asko Morkaiko! Eskerrik asko ekintza hauek antolatzen laguntzen diguzuen guztiei ere! Eta nola ez, eskerrik asko zuri, Haritz!

Se han entregado los Premios Anuales del Deporte Federado de Elgoibar y contentos, Haritz Arrieta Odria y yo hemos recibido el premio de montaña. Según el grupo montañero Morkaiko, nos han concedido el premio "por todo el trabajo que han realizado fomentando el conocimiento y la afición por la naturaleza entre la gente local". En realidad, llevamos a cabo estas actividades porque nos sale desde dentro, porque forma parte de nuestra afición y porque sentimos la necesidad de la divulgación en torno a la naturaleza, pero mentiría si dijera que no me ha hecho ilusión recibir el premio. Lo hemos recibido con mucha ilusión.

📷 barren.eus