2019/03/06

Kroazia / Eslovenia (+ Frantzia / Italia) 2018 (III)

Aurreko sarreretan bezela, udako oporren argazkixekin jarraitzen dot, kasu honetan Kroaziako argazki gehixokin.

Paklenica Parke Nazionala (Kroazia)

Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata)
Dalmaziako algiroidesa - Algiroides de Dalmacia (Algyroides nigropunctatus)

Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)

Plitvice Aintziretako Parke Nazionala (Kroazia)

Aintzira eta ur-jauzi ikusgarrixak ditxuan toki oso politxa da Plitvice. Bisitari mordua eukitzen ditxu egunero eta egixa esan faena bat da holako paraje eder bat horren masifikauta ikustia. Hala ere tokixak pena merezi dabala uste dot. Aintziren inguruko bueltak ematen suge dexente ikusi genitxun. 7 teseladun suge (Natrix tessellata) eta suge gorbatadun europar bat (Natrix natrix).

Plitvice Aintziretako Parke Nazionala (Kroazia)
Teseladun sugea - Culebra teselada (Natrix tessellata)
Teseladun sugea - Culebra teselada (Natrix tessellata)
Teseladun sugea - Culebra teselada (Natrix tessellata), uretan igerixan
Teseladun sugea - Culebra teselada (Natrix tessellata), jan berri
Teseladun sugea - Culebra teselada (Natrix tessellata)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis), gaztia
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Ekialdeko musker berdea - Lagarto verde oriental (Lacerta viridis)
Aurreko argazkiaren making-ofa
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Lutxo arrunta - Lucio europeo (Esox lucius)
Urtxintxa arrunta - Ardilla roja (Sciurus vulgaris)
Krk (Kroazia)

Krk irla (Kroazia)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)
Ur-igel europarrak - Ranas verdes europeas (Pelophylax ridibundus)
Puntudun uhandrea - Tritón punteado (Lissotriton vulgaris), gaztea
Puntudun uhandrea - Tritón punteado (Lissotriton vulgaris), larba
Ur-igel europarran (Pelophylax ridibundus) eta puntudun uhandrean (Lissotriton vulgaris) habitata
Floridako apoarmatuak - Galápagos de Florida (Trachemys scripta elegans eta Trachemys scripta scripta), espezie exotikoak, arduragabe batzuek askatuak
Floridako apoarmatuak zeuden putzua, anfibio espezie desberdinen berezko habitat naturala
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Instria (Kroazia)

Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Instriako kobazulo turistiko baten proteo (Proteus anguinus) gehixo ikusteko aukera euki genduan. Ez dauka norberan kabuz aurkitziak bezain beste meritu eta balio, baina bueno.

Proteoa - Proteo (Proteus anguinus)
Baredine kobazuloa (Kroazia), proteuan habitata
Hemendik Esloveniara jun ginan. Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet bertako argazkixak. Laster arte!

2019/02/25

Kroazia / Eslovenia (+ Frantzia / Italia) 2018 (II)

Udako oporrekin jarraitxuz, 2. zatixakin natorkizue gaur.

Italia gurutzatu eta Venezia ikusi ondoren, Kroazia hegoalderuntz jun ginan, bertako zonalde ezagunenetako batzuk ezagutzeko asmotan, eta pixkanaka espezie berrixak agertzen hasi zian.

Split (Kroazia)

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis siculus), gaztea
Beltxarga arrunta - Cisne vulgar (Cygnus olor)
Spliten, dragoitxo arrosa bat (Hemidactylus turcicus) ere ikusi genduan hirixan bertan, baina azkar gorde zan eta argazki gabe geratu nitzan.

Dubrovnik (Kroazia)

Hegoalderago Dubrovnik bisitatzia tokatzen zan. Egixa esan, alde zahar oso berezi eta politxa dauka, dudarik gabe bisitatziak merezi dabana, baina ni bertako harresixan ikusi daitezkeen sugandila kurioso batzuekin entretenitxu nitzan gehixen, jaja.

Bestalde, malkar sorbeltzen (Tachymarptis melba) iluntzeko espektakulua ere pasada bat izaten da. Buru gainetik gertu-gertu pasatzen dia kriston eskandaluakin.

Dubrovnik (Kroazia)
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Mutur puntazorrozdun sugandilak - Lagartijas de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala), arra eta emea
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)

Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Ondo fijatuz gero, Dubrovnikeko harresixan ikusi daitezke sugandila kurioso hauek
Marisorgina - Mantis (Ameles decolor)
Triku arrunta - Erizo común (Erinaceus europaeus)
Vjetrenica (Bosnia)

Dubrovniketik iparralderuntz igotzen, Bosniara desbideratu ginan pixka bat, mugatik gertu zauan kobazulo bat ikusteko. Inguru hauetan (Bosnia, Kroazia, Eslovenia eta Italiako mugan) proteo izeneko (Proteus anguinus) anfibio espezie oso berezi bat aurkitzen da, kobazuluetan bizi dana, eta leku hau aprobetxau genduan kobazulua bisitatziaz gain proteua ikusteko.

Proteoa - Proteo (Proteus anguinus)
Korcula (Kroazia)

Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Mutur puntazorrozdun sugandila - Lagartija de hocico puntiagudo (Dalmatolacerta oxycephala)
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis)
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis)
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis), gaztea
Narrastixak aurkitzeko habitat aproposa
Eskorpioia
Ilundu aurreko orduak izaten zian paseotxo bat emateko momentu aproposenak
Cetina ibaia (Kroazia)

Oporretan abenturazko kirol desberdinak itxia ere gustatzen jaku eta bidai honetan rafting eta arroila-jeitsiera in genitxun. Abenturaz disfrutatziaz gain, bitxo desberdinak ikusteko aukeria ere ematen dabe gainera. Arroila-jeitsiera Cetina ibaixan in genduan eta ur-igel europarra (Pelophylax ridibundus), apo arrunt europarra (Bufo bufo) eta sugandila adriatikua (Podarcis melisellensis) ikusi nitxuan. Gure gidarixak teseladun sugian (Natrix tessellata) argazki bat ere erakutsi zigun baina guk ez genduan ikusi.

Arroila-jeitsierako salto bat, Cetina ibaian (Kroazia)
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Krka Parke Nazionala (Kroazia)

Hurrengo egunian Krka Parke Nazionaleko paraje ederrak ikustera jun ginan, baina eguraldi oso oso eskasa tokau zitzaigun. Demaseko euri-zaparrada bota zaban eta ezin izan genduan ixa ezer disfrutau.

Apo arrunt europarra (Bufo bufo), gaztia
Krka Parke Nazionaleko narrasti espezieen kartela
Euri-zaparradak utzitako panorama, ura nonahi
Bainatzeko baimendutako eremua, euri-zaparrakin ere tentagarrixa batzuetzat
Parajiak oso politxak zian arren, goitxik behera busti ginan eta furgonetara retirau bihar izan ginan, pena haundixakin. Bazkalostian guztiz aldatu zan egualdixa eta parkeko beste eremu batera mugitxu ginan. Bidian sorpresa haundi bat eman zigun errepide ertzian aurkitxu genduan Hermann dortokak (Testudo hermanni). 

Hermann dortoka - Tortuga mediterránea (Testudo hermanni)
Krka Parke Nazionaleko beste eremu bat, ez horren turistikua
Euri-zaparradan osteko eguzki giruari esker, narrastixak kanpora irtetzera animau zian eta paseo txiki bat ematen espezie interesgarri batzuk ikusi genitxun. Ikusgarrixena jarraixan daukazuen lau marradun sugia (Elaphe quatuorlineata) izan zan. Argazkixan burua besterik ez zaio ikusten, ikusi orduko zuluan sartzen hasi zalako, baina hasieran gorputz erdi zaukan kanpuan eta demaseko bitxua zala ikusten zan, 2 metro ingurukua agian. Pena osorik ikusi ez eta ganorazko argazki bat lortu ez izana.

Lau marradun sugea - Culebra de cuatro rayas (Elaphe quatuorlineata)
Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata)
Balkanetako muskerra - Lagarto de los Balcanes (Lacerta trilineata)
Sugandila adriatikoa - Lagartija adriática (Podarcis melisellensis), gaztea
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula), gaztia
Ur-igel europarra - Rana verde europea (Pelophylax ridibundus)
Gaba pasatzeko kostaldera hurbildu ginan eta ilunsenti politx bat euki genduan.

Ilunsentixa Kroazian
Ilunsenti politxan ostian, zerura begira jarraitzia tokatzen zan, ilargi-eklipsiaz disfrutatzeko.

Ilargi-eklipsea
Ilargi-eklipsia eta ondorengo momentuak
Hurrengo sarreran jarraitxukot Kroaziako argazki gehixaokin. Ordurarte!