2022/01/10

Sugegorriak 2021 - Víboras 2021

Sugeak dira narrastien eta anfibioen artetik gehien erakartzen nautenak, eta hauen artean, sugegorriak gero eta interesgarriagoak iruditzen zaizkit. Kolorazio eta patroi aldetik dagoen aniztasuna ikaragarria da gainera. Urtea hasi berri gaudela, aurreko urtean zehar ikusitako sugegorri batzuk erakusteko aprobetxatuko dut. Arrazoi desberdinak medio, sugegorri dezente ikusteko aukera izan nuen 2021ean. Pandemiaren erruz, bidaiekin zorte txarra euki dut beste urtebetez ere, atzerrirako prest nauzkan bidaiak azken orduan bertan behera geratuz, baina askotan esan dudan bezala, eskerrak etxean ere badauzkagun altxor handiak. Hurrengo argazkiak Euskal Herrian zein Espainiako puntu batzuetan ateratakoak dira. Besterik gabe, gozatu sugegorri bilduma honetaz. Ea merezi duten errespetuaz jabetzeko balio duen.

Entre todos los herpetos son las serpientes las que más me atraen, y entre ellas, las víboras me parecen cada vez más interesantes. Además, la diversidad de colores y patrones es enorme. Recién comenzado el año, aprovecharé para mostrar algunas víboras que he visto durante el año pasado. Por diferentes motivos, pude ver bastantes víboras en 2021. Por culpa de la pandemia, he vuelto a tener mala suerte con los viajes, cancelando a última hora mis viajes al extranjero, pero como he dicho muchas veces, menos mal que tenemos grandes tesoros en casa. Las siguientes fotos han sido tomadas tanto en el País Vasco como en algunos puntos de España. Simplemente, disfrutar de esta colección de víboras. A ver si sirve para tomar conciencia del respeto que se merecen.

Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan ditugun 3 sugegorri espezieak / Las 3 especies de víboras que tenemos en el País Vasco y en la Península Ibérica

Sugegorri kantauriarra / Víbora cantábrica (Vipera seoanei)

Urteko lehena otsailaren 16an / Primera del año el 16 de febrero. Gipuzkoa.
Gipuzkoa
Araba
Araba
Araba

Gipuzkoa
Burgos
Burgos
Burgos
Burgos

Burgos
Burgos
Burgos
Gipuzkoa
Araba

Araba
Araba
Araba
Araba
Araba
Gipuzkoa

Asturias
Asturias

Asturias
Asturias

Galizia
Galizia
Galizia
Galizia
Galizia
Gipuzkoa

Araba
Araba
Araba

Araba
Araba
Araba
Araba

Araba


Araba
Araba

Aspis sugegorria / Víbora aspid (Vipera aspis)

Araba

Araba

Huesca
Egoera oso txarrean zegoen sugegorria / Víbora en muy mal estado. Araba
Araba

Araba
Araba

Araba

Lataste sugegorria / Víbora hocicuda (Vípera latastei)

Burgos
Burgos

Zaragoza
Burgos
Zaragoza


Zaragoza



Zaragoza

Amaitzeko aspis sugegorriaren eta lataste sugegorriaren arteko hibrido posibleak / Para finalizar posibles híbridos entre víbora aspid y víbora hocicuda.

Burgos

Burgos
Burgos

Sugegorri hauetako asko beste pertsona batzuen konpainian ikusi ahal izan ditut. Eskerrik asko momentu horiek nirekin partekatu dituzuen guztioi! Ea nola joaten den hasi berri dugun 2022a. Urte berri on!

Muchas de estas víboras las he visto en compañía de otras personas. ¡Gracias a todos los que habéis compartido conmigo esos momentos! A ver cómo va el 2022. ¡Feliz año nuevo!

2021/10/03

Eltxo inbaditzaile berria - Nuevo mosquito invasor

Narrasti eta anfibioen ingurukoak erakusteko ohitura daukadan arren, oraingoan eltxoen kontuekin natorkizue. Bai, eltxoak. Izan ere, eltxo espezie inbaditzaile berri bat daukagu gure artean.

Aunque tengo la costumbre de mostrar entradas sobre reptiles y anfibios, esta vez vengo con mosquitos. Sí, mosquitos. Y es que tenemos una nueva especie invasora de mosquito con nosotros.

Aurreko udan hasi zen dena. Lagun batek, Haritzek, eltxo baten argazki bat bidali zidan, ortuan aurkitu zuela eta ea tigre eltxoa izan zitekeen galdezka. Ideia handirik ez neukan nik, baina Bartzelonan ikasi nuen garaian tigre eltxo batzuk ikusita nituen, eta Haritzek bidalitakoak antza zuen arren, ez zitzaidan guztiz berdina iruditu. Kuriositatez galdezka hasi ginen, eta ate desberdinak jo ondoren, Zaragozako ikertzaile batzuk izan ziren espeziea identifikatzeko gai izan zirenak. Aedes japonicus eltxoa zen, ordura arte Euskal Herrian ikusi gabea.

Todo empezó el verano pasado. Un amigo, Haritz, me envió una foto de un mosquito que encontró en la huerta y me preguntó si podía ser un mosquito tigre. Yo no tenía mucha idea, pero en la época en que estudié en Barcelona había visto algunos mosquitos tigre, y aunque eran parecidos a los de Haritz, no me parecían exactamente iguales. Empezamos a preguntar, y tras hacer varias consultas, fueron varios investigadores zaragozanos los que lograron identificar la especie. Se trataba de Aedes japonicus, un mosquito que hasta entonces no se había visto en el País Vasco.

Aedes japonicus eltxoa - Mosquito Aedes japonicus

Asia ekialdeko espeziea jatorriz, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan aurkitu izan da eltxo hau. Gertuago, Iberiar Penintsulan, Asturiasen (2018an) eta Kantabrian (2019an) bakarrik izan da zitatua. Eltxoak ikertzen dituen ikerlarientzat datu oso interesgarria zen Euskal Herrian ere aurkitu izana, eta gurekin kontaktuan jarri ondoren, hona etorri ziren laginak hartu eta azterketa sakonago bat egitera. Bitartean, Haritz eta nire artean indibiduo gehiago aurkitu genituen. Helduak, zein larbak ere. Guri egindako bisitaren ostean, hemen jasotako aleak aztertu eta inguruko beste herri batzuetako datu batzuk jaso ondoren, artikulu zientifiko bat atera dute ikertzaileek, hemengo zein Kantabriako datuak bateratuz. 

Especie originaria del este de Asia, ha sido encontrada en varios países centroeuropeos. Más cerca, en la Península Ibérica, se ha citado solo en Asturias (en 2018) y en Cantabria (en 2019). Para los investigadores expertos en mosquitos era un dato muy interesante encontrarlos también en el País Vasco, y tras contactar con nosotros, vinieron aquí para tomar muestras y realizar un análisis más exhaustivo. Mientras tanto, entre Haritz y yo encontramos más individuos. Adultos y larvas tambíen. Tras la visita, y después de analizar los ejemplares recogidos aquí y recopilar algunos datos de otras localidades cercanas, los investigadores han publicado un artículo científico unificando los datos tanto de aquí como de Cantabria.

Aedes japonicusaren zitak EAEn - Citas de Aedes japonicus en la Comunidad Autónoma Vasca (Iturria / Fuente: Eritja, R., Delacour-Estrella, S., Ruiz-Arrondo, I. et al. At the tip of an iceberg: citizen science and active surveillance collaborating to broaden the known distribution of Aedes japonicus in Spain. Parasites Vectors 14, 375 (2021). https://doi.org/10.1186/s13071-021-04874-4)

Amaitzeko, eltxo hau aztertzeak gure osasunerako garrantzia badaukala ere esan beharra dago, gaixotasunen transmisioa dela eta. Hala ere, orain arte egindako ikerketen arabera behintzat, arrisku baxuko eltxoa dela dirudi.

Por último, hay que señalar que el estudio de este mosquito tiene también importancia para nuestra salud, debido a la transmisión de enfermedades. Sin embargo, las investigaciones realizadas hasta el momento apuntan a que se trata de un mosquito de bajo riesgo.

Jarraian, Elgoibarren aurkitutako ale batzuen argazki gehiago erakusten dizkizuet.

A continuación les presento más fotografías de algunos ejemplares encontrados en Elgoibar.






Aedes japonicus eltxoaren larba - Larva de Aedes japonicus

Aedes japonicus eltxoaren pupa eta larba - Pupa y larva de Aedes japonicus
Aedes japonicus eltxoaren pupa - Pupa de Aedes japonicus

Aztertzeko jasotako laginak - Muestras recogidas para el análisis

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue publikatu berri den artikulu zientifikoa.

Si queréis más información, aquí tenéis el artículo científico que acaba de publicarse.

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

2021/07/16

#Sugebizi, sugeak zaintzen - #Sugebizi, protegiendo las serpientes

Uztailaren 16a sugeen nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, #sugebizi egitasmoaren emaitzak erakusten dizkizuet. 

Aprovechando que el 16 de julio es el día internacional de las serpientes, os muestro los resultados del proyecto #sugebizi.

#Sugebizi Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia eta komunikazio sailek elkarlanean aurrera eraman duten egitasmoa izan da. Sugeen inguruko sentsibilizazioa handitzeko, eta bide batez, sugeei buruzko informazioa jasotzeko ekimena izan da, batez ere Twitter sare sozialaren bidez bideratu dena. Egitasmoak hiru hilabete eta erdi iraun ditu eta jendearen parte hartzea ikaragarria izan da. Euskal Herriko 170 pertsonek bidali dituzte beraien behaketak eta guztira 334 aipu jaso dira. Itzela! 

#Sugebizi ha sido un proyecto conjunto de los departamentos de herpetología y comunicación de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Se trata de una iniciativa para sensibilizar sobre las serpientes y, de paso, recoger información sobre ellas, especialmente a través de la red social Twitter. El proyecto ha durado tres meses y medio y la participación de la gente ha sido increíble. Han enviado sus observaciones 170 personas de Euskal Herria y se han recibido un total de 334 citas. ¡Impresionante!

Proiektuaren emaitzen azken laburpena erakusten dizuet jarraian:

A continuación os presento el resumen final de los resultados del proyecto:


Aurrerantzean ere badakizue, suge bat ikusiz gero lasai utzi eta gozatu behaketaz! Ondo izan!

Ya lo sabéis, ¡si veis una serpiente, dejadla tranquila y disfrutar de la observación! ¡Saludos!

2021/03/29

Sugandila italiarra Euskal Herrian - Lagartija italiana en Euskal Herria

Narrasti espezie berri bat azaldu zaigu Euskal Herrian: sugandila italiarra (Podarcis sicula). Zoritxarrez ordea, espezie kanpotarra da, gaitasun inbaditzailea duena gainera, hau da, bertako espezieak ordezkatu ditzazkena. Bi populazio aurkitu dira, Bilboko Etxebarria Parkean bat eta Getariako Arratoian bestea. Bilboko kasuan gainera, indibiduo gazteak ere aurkitu dira, eta horrek espeziea ugaltzen ari dela pentsarazi dezake. 

Tenemos una nueva especie de reptil en Euskal Herria: la lagartija italiana (Podarcis sicula). Por desgracia, se trata de una especie alóctona con capacidad invasora, es decir, capaz de sustituir a las especies autóctonas. Se han localizado dos poblaciones, una en el Parque Etxebarria de Bilbao y otra en el Ratón de Getaria. En el caso de Bilbao, además, se han encontrado individuos  juveniles, lo que nos hace pensar que la especie puede estar reproduciéndose.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Aurrez ere Iberiar Penintsulako beste hainbat tokitan sartutakoa da espezie hau. Nojan (Kantabrian) eta Almerian orain dela urte dezente (2000. urtearen aurretik), eta berrikiago, Lisboan, Alfaron (Errioxan), Sant Celonin (Katalunian), eta Madrilen. Baita Menorca eta Mallorcan ere.

Se trata de una especie introducida anteriormente en otros puntos de la Península Ibérica. Hace bastantes años (antes del año 2000) en Noja (Cantabria) y Almería, y más recientemente en Lisboa, Alfaro (La Rioja), Sant Celony (Cataluña) y Madrid. También en Menorca y Mallorca.

Ezin da sartzapenaren jatorria ziurtatu, baina horrelako kasu gehienak, egurra edo landare apaingarriak (olibondoak esaterako) inportatzetik datoz, normalean itsasoz egiten direnak. Proba genetikoak egin dira, nongoak izan daitezkeen ikertzeko eta emaitzen arabera, Bilbokoak Italia ipar-erdialdekoak omen dira jatorriz eta Getariakoak aldiz, Toscanakoak. Honek esan nahi du, hemengo 2 sartzapenak modu bananduan gertatu direla.

No se puede certificar el origen de la introducción, pero la mayoría de estos casos provienen de la importación de madera o plantas ornamentales (como olivos), generalmente por vía marítima. Se han realizado pruebas genéticas, para investigar sobre su posible procedencia y según los resultados, las de Bilbao son originarias del centro-norte de Italia, y las de Getaria, de la Toscana. Esto quiere decir que estas dos introducciones se han dado de forma independiente.

Jarraian, Getariako populazioko argazki batzuk erakusten dizkizuet.

A continuación, os muestro algunas fotos sacadas en Getaria.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)




Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Getariako Arratoia - Ratón de Getaria (Gipuzkoa)

Sugandila italiarra aurkitzen den habitata - Hábitat donde se encuentra la lagartija italiana

Goian aipatu dudan bezala, espezie inbaditzailea da, eta kasu honetan horma-sugandila (Podarcis muralis) zein liolepis sugandila (Podarcis liolepis) dira sugandila italiarra sartu dan eremuetan bizi diren bertako espezieak. Ea arazoa konpontzeko garaiz gabiltzan.

Como he mencionado anteriormente, se trata de una especie invasora, y en este caso, las lagartijas autóctonas que habitan los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana son la lagartija roquera (Podarcis muralis) y la lagartija parda (Podarcis liolepis). A ver si estamos a tiempo de arreglar el problema.

Sugandila italiarra sartu den eremuetan bizi diren espezie autoktonoak: horma-sugandila (Podarcis muralis) eta liolepis sugandila (Podarcis liolepis), arrak / Especies autóctonas que habitan en los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana: lagartija roquera (Podarcis muralis) y lagartija parda (Podarcis liolepis), machos.

Getarian grabatutako irudiekin egindako bideo motz bat ere erakusten dizuet.

Os muestro también un breve vídeo realizado con imágenes grabadas en Getaria.



Bukatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta CIBIOko kideen arteko elkarlanean, honi buruz berriki atera dugun argitalpena erakusten dizuet. Bertan, informazio zabalagoa daukazue. Argitalpen osoaren esteka.

Por último, os enseño la reciente nota que hemos publicado sobre este tema, en colaboración entre miembros de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y CIBIO. Tenéis ahí información más detallada. Enlace de la publicación completa.

Publikatu dugun argitalpenaren lehen orria / Primera página de la nota que hemos publicado (www.herpetologica.es)

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

2021/03/11

UEUko elkarrizketa

Apirilian ikastaro berri bat gidatuko dot Iñaki Mezquitakin batera. Ikastarua Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du eta beraiek in diguten elkarrizketa erakutsi nahi dizuet gaur. Besterik gabe, jarraian daukazue elakrrizketa.

Ander Izagirre: “Ikusten ez ditugun izaki bizidun mordoaz inguratuta gaude”

ueu365 | 2021-03-05

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak” izeneko ikastaroa ere izango da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Mezquita Aranburu eta Ander Izagirre Egaña izango dira gidari lana egingo dutenak. Izagirrek dioen legez, “mendira irten aurretik beharrezkoa da oinarri teoriko minimo bat izatea” eta, beraz, ikastaro teoriko-praktikoa izango da. 

Ezagutzen al dugu nahikoa gure ingurua?
Iñaki Mezquita: Erantzuna erraza da: ez. Naturan zentzumenak erne dituzula murgilduz gero ia egunero dago zerbait harritzen zaituena, berria dena, liluragarria. Gainera, ingurua aldakorra da; batzuetan gizakion eraginez, beste batzuetan gertakizun naturalen ondorioz (uholdeak, luiziak, espezie berrien sarrera, klima-aldaketa…), eta zaila da ezagutza sakon bat izatea epe luzera begira.

Ander Izagirre: Orokorrean ezetz esango nuke nik ere. Tontorrak edota tontorretara doazen bideak agian bai, baina bidetik harago dagoena edo bidea inguratzen duen bizitzari buruz, gehiengoak gauza gutxi dakiela esango nuke. Nire arloari dagokionez adibidez, mendira igotzean edota bidegorri batean paseatzean, ez gara ondo ondotik pasa dugun suge edo musker batez jabetu ere egiten. Ikusten ez ditugun izaki bizidun mordoaz inguratuta gaude.

Eta ezagutzen ez duguna ez dugu zaintzen?
I. M: Jakina. Ezagutu gabe ezin da maite, eta maite ez duzuna ezin duzu zaindu. Hirukote hori funtsezkoa da. Gauzak ondo ez doazenean, inguruaren zaintzaz ari naiz, hirukote hori hirukotea ez delako izaten da. Borondate ona, gogoa, ez dira nahikoa neurri zuzentzaileak eta babes eraginkor bat ezartzeko garaian.

A. I: Hala da bai. Anfibioak esaterako, talde oso zaurgarriak dira eta mundu mailan talderik mehatxatuenetarikoak dira. Gurean ere baditugu babes berezia behar duten espezieak; eta, espezie bat babesteko orduan, gizarteak guk uste duguna baino pisu handiagoa dauka. Eta esan beharrik ez dago, ezagutzen ez dugun zerbaiti ez diogula jaramonik egingo. Dibulgazioak beraz, garrantzia handia dauka.

Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastien bila ibiliko zarete ikastaroan. Zergatik horiek? Zer dute berezi?
I.M: Nire kasuan, bizitza osoan erakarri nauten animaliak izan direlako. Telebistako lehoi, elefante eta tigreetatik intsektu horiek behatzera pasa nintzelako, argazkiak egin nahi nizkielako. Zer duten berezi? Ni, bere edertasunez aparte, bere bizimoduak eta bizi-ziklo harrigarriak txunditzen naute.

A.I: Nire kasuan, anfibioak eta narrastiak dira interes handiena pizten didaten izaki bizidunak eta talde horietan espezializatu naizela esan daiteke. Bestalde, animalia ezezagunak dira. Ugaztun, hegazti edota beste animalia talde batzuk entzunagoak dira, eta gertukoagoak eta maitekorragoak ere egiten zaizkigu. Anfibioekin eta narrastiekin aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen zaigu, belaunaldiz belaunaldi transmititu zaizkigun mito eta kondaira faltsuen ondorioz batez ere. Apoak gorroto ditugu eta sugeei beldurra diegu. Baina benetan merezi al dute gorroto, mespretxu eta beldur hori? Guk argi dugu ezetz. Animalia hauen errealitatea gizarteak uste duenaren oso bestelakoa da. Era berean, arrazoi berdinagatik, talde hauetan erreparatzen duen jende gutxi dago, eta horrenbestez beste talde batzuekin alderatuz informazio gutxiago dago. Euskal Herriko espezieen presentzia-mapak begiratuta adibidez, anfibio eta narrastietan hutsune batzuk daudela ikusten da. Ezezagunak diren beste adibide garbi bat da.

Zer dira odonatuak?
I.M: Bi erantzun daude, niretzat. Bata: intsektu holometaboloak dira, Odonata ordenakoak. Eta bestea, animalia ikusgarri batzuk, hegalari apartak, kolorez jantzitako ehiztari zoragarri batzuk.

Irteerez gain, azalpen teorikoak ere izango dira. Zer da landuko duzuena?
I.M: Azalpen teorikoak izango dira, bai. Nahiz eta, seguruenik, bertaratutakoek animalia horien inguruan makina bat gauza jakingo dituzten. Nire ekarpen nagusiena landa-lanean dudan esperientzia eskaintzea izan daiteke. Batez ere, irudiak eta portaerak erregistratzeko garaian. Hori transmititzen saiatuko naiz. Bestalde, identifikazio garaian ere hainbat aholku eta jarraibide ematen ere saiatuko naiz.

A.I: Bai, mendira irten aurretik beharrezkoa da oinarri teoriko minimo bat izatea. Hasteko, aldez aurretik jakin behar dugu zer bilatu nahi dugun, nola bilatu behar den eta noiz bilatzea komeni den. Bestalde, babestuta dauden espezieak direla kontuan izan behar dugu, eta animalia hauen behaketa modu etiko batean egiteko argibideak argi izan behar ditugu. Kontserbazioa beste edozeren gainetik dago. Espezieak nola identifikatu ere ikasi behar dute eta modu orokor batean, animalia hauek erretratatzeko aipu batzuk ere emango ditugu.

Nork parte hartu lezake?
I.M: Jakin-mina duen edonork. Nik txikitatik sentitu dut jakin-min hori eta ondo baino hobeto dakit zer espero den begiak zabaldu eta norbaiten esperientzia jasotzera zoazenean. Ni ez naiz zientzialaria, ni argazkilari naturazale bat naiz, batzuetan zientzian sartzen dena, baina ia nahi gabe.

Zein da azken helburua?
I.M: Behatzaile-trebeziak hobetzerako bideak erraztea, bide horretan laguntza eskaintzea.

A.I: Helburu asko dituen ikastaro bat dela esango nuke. Narrasti eta anfibioak gehiago ezagutzeko balio dezake, baina, batez ere, non, noiz eta nola bilatu behar diren. Ez dira erraz ikusten diren animaliak, baina beraien ohiturak ezagututa, erraztasun gehiagorekin aurkituko ditugu. Hori bai, lehen esan bezala, ezagutza hori kontserbaziora bideratutakoa izan behar da. Ezagutu, babesteko.

Elkarrizketaren iturria: unibertsitatea.net

Beste bat arte,