2021/03/29

Sugandila italiarra Euskal Herrian - Lagartija italiana en Euskal Herria

Narrasti espezie berri bat azaldu zaigu Euskal Herrian: sugandila italiarra (Podarcis sicula). Zoritxarrez ordea, espezie kanpotarra da, gaitasun inbaditzailea duena gainera, hau da, bertako espezieak ordezkatu ditzazkena. Bi populazio aurkitu dira, Bilboko Etxebarria Parkean bat eta Getariako Arratoian bestea. Bilboko kasuan gainera, indibiduo gazteak ere aurkitu dira, eta horrek espeziea ugaltzen ari dela pentsarazi dezake. 

Tenemos una nueva especie de reptil en Euskal Herria: la lagartija italiana (Podarcis sicula). Por desgracia, se trata de una especie alóctona con capacidad invasora, es decir, capaz de sustituir a las especies autóctonas. Se han localizado dos poblaciones, una en el Parque Etxebarria de Bilbao y otra en el Ratón de Getaria. En el caso de Bilbao, además, se han encontrado individuos  juveniles, lo que nos hace pensar que la especie puede estar reproduciéndose.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)
Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Aurrez ere Iberiar Penintsulako beste hainbat tokitan sartutakoa da espezie hau. Nojan (Kantabrian) eta Almerian orain dela urte dezente (2000. urtearen aurretik), eta berrikiago, Lisboan, Alfaron (Errioxan), Sant Celonin (Katalunian), eta Madrilen. Baita Menorca eta Mallorcan ere.

Se trata de una especie introducida anteriormente en otros puntos de la Península Ibérica. Hace bastantes años (antes del año 2000) en Noja (Cantabria) y Almería, y más recientemente en Lisboa, Alfaro (La Rioja), Sant Celony (Cataluña) y Madrid. También en Menorca y Mallorca.

Ezin da sartzapenaren jatorria ziurtatu, baina horrelako kasu gehienak, egurra edo landare apaingarriak (olibondoak esaterako) inportatzetik datoz, normalean itsasoz egiten direnak. Proba genetikoak egin dira, nongoak izan daitezkeen ikertzeko eta emaitzen arabera, Bilbokoak Italia ipar-erdialdekoak omen dira jatorriz eta Getariakoak aldiz, Toscanakoak. Honek esan nahi du, hemengo 2 sartzapenak modu bananduan gertatu direla.

No se puede certificar el origen de la introducción, pero la mayoría de estos casos provienen de la importación de madera o plantas ornamentales (como olivos), generalmente por vía marítima. Se han realizado pruebas genéticas, para investigar sobre su posible procedencia y según los resultados, las de Bilbao son originarias del centro-norte de Italia, y las de Getaria, de la Toscana. Esto quiere decir que estas dos introducciones se han dado de forma independiente.

Jarraian, Getariako populazioko argazki batzuk erakusten dizkizuet.

A continuación, os muestro algunas fotos sacadas en Getaria.

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)




Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Sugandila italiarra - Lagartija italiana (Podarcis sicula)

Getariako Arratoia - Ratón de Getaria (Gipuzkoa)

Sugandila italiarra aurkitzen den habitata - Hábitat donde se encuentra la lagartija italiana

Goian aipatu dudan bezala, espezie inbaditzailea da, eta kasu honetan horma-sugandila (Podarcis muralis) zein liolepis sugandila (Podarcis liolepis) dira sugandila italiarra sartu dan eremuetan bizi diren bertako espezieak. Ea arazoa konpontzeko garaiz gabiltzan.

Como he mencionado anteriormente, se trata de una especie invasora, y en este caso, las lagartijas autóctonas que habitan los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana son la lagartija roquera (Podarcis muralis) y la lagartija parda (Podarcis liolepis). A ver si estamos a tiempo de arreglar el problema.

Sugandila italiarra sartu den eremuetan bizi diren espezie autoktonoak: horma-sugandila (Podarcis muralis) eta liolepis sugandila (Podarcis liolepis), arrak / Especies autóctonas que habitan en los lugares donde se ha introducido la lagartija italiana: lagartija roquera (Podarcis muralis) y lagartija parda (Podarcis liolepis), machos.

Getarian grabatutako irudiekin egindako bideo motz bat ere erakusten dizuet.

Os muestro también un breve vídeo realizado con imágenes grabadas en Getaria.



Bukatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta CIBIOko kideen arteko elkarlanean, honi buruz berriki atera dugun argitalpena erakusten dizuet. Bertan, informazio zabalagoa daukazue. Argitalpen osoaren esteka.

Por último, os enseño la reciente nota que hemos publicado sobre este tema, en colaboración entre miembros de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y CIBIO. Tenéis ahí información más detallada. Enlace de la publicación completa.

Publikatu dugun argitalpenaren lehen orria / Primera página de la nota que hemos publicado (www.herpetologica.es)

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat