2018/02/26

Marokora bidaia 2017 - 1. eguna

Aurreko urteko aste santutako oporretan Marokon egon nintzan, urte bete lenau indako antzeko bidaia errepikatzen. Badakit ixa urtebete pasau dala, baina berandu bada ere, merezi dau erakustiak.

8 egunez gelditxu gabe ibili ginan, narrasti eta anfibio espezie desberdinak ikusteko asmuakin. Marokon badaude iberiar penintsulan aurkitxu ditzakegun hainbat espezie, baina gehixenak guztiz desberdinak dia, batzuk oso ikusgarrixak gainera! Egixa esan, Marokok engantxau itxen dau!

Aurreko urtian hegoalderuntz jeitsi ginan pixkanaka, Saharara iritsi arte (bidaien atalian ditxuzue orduko publikaziuak). Oinguan aldiz, ekialderuntz jun ginan, Argeliako mugararte hain zuzen ere. Horrela, espezie berri asko ikusteko aukera eukiko genduan.

Oinguan 5 pertsonako taldia jun ginan. Galiziatik Rafael Vazquez eta Ana Vidal, Ciudad Realetik Raúl León, Madriletik Gabri Martinez eta Euskal Herritik ni. Bitxuetan kriston makinak eta pertsona bezela haundixak! Gozada bat bidai hau beraiekin itxia.

Espedizio taldia ferrixan: Ana Vidal, Raúl León, Rafael Vazquez, Gabri Martinez eta ni
Goizegi ailau ginan Algecirasera eta ferrixa hartzeko pare bat ordu falta jakuzenez, aurreko urtetik ezagutzen genduan ondoko menditxo batera jun ginan, bitxo bila hasteko asmuakin. Ezin denboria alperrik galdu, jaja. Aurreko urtian ondo irten jakun asuntua, eta oinguan ere ezin kejau!

Culebra de cogulla occidental (Macroprotodon brevis brevis)

Mariposa tigre (Danaus chrysippus)
Apo pikart iberiarra - sapillo moteado ibérico (Pelodytes ibericus)
Apo pikart iberiarra - sapillo moteado ibérico (Pelodytes ibericus)
Gardatxoa - lagarto ocelado (Timon lepidus)

Gardatxoa - lagarto ocelado (Timon lepidus)

Suge biperakara - culebra viperina (Natrix maura)
Handik ferrixa hartu eta Afrikara! Haize bolada potentiak ziala medio, dexente tardau genduan itsasartia pasatzen eta gabaz heldu ginan Marokora. Zuzenian Rif ingurura jun ginan eta bidian Marokoko lehen bitxuak ikusten hasi ginan.

Hegoaldeko zuhaitz-igela - ranita meridional (Hyla meridionalis)
Sapo moruno (Sclerophrys mauritanica)
Sapo moruno (Sclerophrys mauritanica)
Sapo moruno (Sclerophrys mauritanica)
Sapo moruno (Sclerophrys mauritanica)
Apoarmatu korrontezalea - galapago leproso (Mauremys leprosa)
Apoarmatu korrontezalea - galapago leproso (Mauremys leprosa)
Sapo moruno (Sclerophrys mauritanica) eta apoarmatu korrontezalea - galapago leproso (Mauremys leprosa)
Rana verde norteafricana (Pelophylax saharica)
Apo arrunt iberiarra - sapo común ibérico (Bufo spinosus)
Dragoitxo arrunta - salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
Sapillo pintojo marroquí (Discoglossus scovazzi)
Salamandra norteafricana (Salamandra algira)
Txaradi-sugandila - lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
Nekatuta baina pozik bukatu genduan lehen eguna. Martxan zauan gure abentura!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina