Maroko eta Saharako iparraldian ibili gera, bertako anfibio eta narrastixak ezagutzen, eta gaurtik aurrera, bertan ikusitxako animalixen argazkixak erakusten juango naiz.
Abentura ikaragarrixa izan da! Garai honetan tenperatura bajutxuak euki ditxugu eta sugien aktibidadia nahiko eskasa izan danez, suge ikusgarri asko ikusi gabe geratu gera. Baina hala ere oso pozik geratu gera ikusitako anfibio eta narrasti espezie guztiekin! Gainera, horrela badaukagu bueltatzeko eskusia!
Euki doten konpaniakin ere ezin gustorau ibili naiz. Rafael Vazquez Graña, Emilio Ramírez Oviedo eta Raúl León Vigara (penintsulako punta batekua bakoitza) izan dia nere bidai-lagunak. Anfibio eta narrasti munduan makina batzuk eta pertsona bezela beste hain beste!
Hurrengo argazkixetan ikusiko ditxuzuen bitxo gehixenak bere habitatian topautakuak dia, baina beste asko uharka eta urasketatik erreskatatuak izan dia.
Portzierto, ikusitxako espezie gehixenak Euskal Herrixan ez ditxugunez, ez daukate euskerazko izenik. Beraz, gaztelaniazko izenak jarriko ditxut, izen zientifikuakin batera.
Marokora pasau aurretik hasi ginan anfibio eta narrasti bila. Ferryra azkarregi iritsi ginan eta zain egon biharrian, Agecirasen bertan, errepide ondoko zelai bat arakatzen hasi ginan. Nahi gabe kriston lekua topau genduan eta 2 orduan espezie pila bat azaldu zian. Hurrengo argazkixak bertan ateratakuak dia eta horrez gain, ur-igel arrunta (Pelophylax perezi), "gallipato" (Pleurodeles waltl), txaradi sugandila (Psammodromus algirus), "lagartija andaluza" (Podarcis vaucheri), eskinko hiruatza (Chalcides striatus) eta eskinko bostatza (Chalcides bedriagai) ere ikusi genitxun.
|
Culebra de cogulla occidental (Macroprotodon brevis ibericus) |
|
Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis) |
|
Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica) |
|
Salamanquesa rosada (Hemidactylus turcicus) |
|
Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi) |
|
Sapillo moteado ibérico (Pelodytes ibericus) |
|
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus) |
Marokora ailau gabe eta ya pozik, momentu baten ikusitxako bitxo guztiekin! Oin bai, baguaz Afrikara!
|
Afrika! |
Marokora ailegau, papeleo kontuak eta kontrolak pasau eta zuzenian abiatu ginan gure hurrengo helmugara. Maamorako basora jun ginan, artelatz-baso ikaragarri batera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina