Oinarte artxiboko argazkixak erabili ditxut baina gaur argazki freskuekin nator. Oin dala aste batzuk, Larraskandako potzuko argazki batzuk bidali zizkiaten (eskerrik asko Haritz eta Naiara). Potzua baso-igel gorriz (Rana temporaria) bete beteta zauan. Kriston espektakulua! Izan ere, igel hau garai honetan hasten da ugaltzen eta leku aproposetan ehundaka igel elkartzen dia. Ba igandian, potzuari begirada bat ematera jun nitzan ta aurreko espektakuluan ondorixuakin in naban topo. Potzua ehundaka errutez beteta zauan. Zenbat arrautza!Beheko argazkixan ikusi daiteke, "bola" bakoitza arrautza txikiz osatuta daola. Punto beltz bakoitza zapaburu baten bihurtuko da.
Igelak ere oindik dexente ikusten zian. Posible da oindik batzuk arrautzak jartzeko eotia. Asko potzu barruan zeuden baina beste asko potzuan ertzeko harkaitzen pitzaduretan pilauta zeuden, elkar aplastatzen gainera.
Hainbeste igelen artian, baja batzuk ere ikusi nitxuan. Baitxa uretatik kanpo gelditxu dian arrautzak eta bereaz, aurrera aterako ez dianak.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina