2016/08/01

Alpetar kakalardo adarluzea (Rosalia alpina)

Gaur intsektu berezi bat erakusten dizuet, bere kolorazio bitxixagatik bereizten dana. Ez da inundik inora arrunta, baina zorionez, Elgoibarko txoko baten behintzat urtero azaltzen da aleren bat. Haritz Arrieta Odria eta Arkaitz Irureta Arrieta dia horren testigu eta aurten ere beraien tokia jasota erretratau dot hurrengo alpetar kakalardua. Mertzi pareja!


Alpetar kakalardo adarluzia (Rosalia alpina)




Beste bat arte!

(Traducción al castellano)

2016/07/24

Oñatiko narrastixen ikastaroko argazkixak

Uztail hasieran, Oñatiko natur eskola eta Aranzadi zientzia elkartian elkarlanian, Oñatiko narrastixen ikastarua antolatu zan, eta Egoitz Alkorta Miranda eta ni ibili ginan "irakasle" lanetan. Natur eskolan elkartu ginan, teoria pixkatekin hasteko. Azalpen teorikuen ostian, Aranzadiko kolekzioko hildako indibiduak erakutsi genizkien, eta gero, ikasitxakua praktikan jartzera jun ginan mendira.

Azalpen teorikuak ematen
Narrastixak bilatzeko eguraldi oso eskasa zauan (tenperatura bajuak eta eurixa noiz behinka), baina hau kontuan hartuta, nahiko ondo jun zan eguna. Jendia oso gogotsu etorri zan eta lan bikaina in zeben bitxo bila! Horma sugandila (Podarcis muralis) eta sugandila arre (Podarcis liolepis) dexente, ziraunak (Anguis fragilis), iparraldeko suge leun (Coronella austriaca) bat eta hiru hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) ikusi genitxun. Anfibio batzuk ere azaldu zian. Apo arrunta (Bufo spinosus), txantxikua (Alytes obstetricans), baso-igel gorrixa (Rana temporaria) eta uhandre palmatua (Lissotriton helveticus).

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)
Sugandilak identifikatzen



Zirauna (Anguis fragilis)

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)


Apo arruntak (Bufo spinosus)

Iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca)

Sugandilan arrautzak

Uhandre palmatuan (Lissotriton helveticus) larbak
Taldeko argazkixa
Talde jatorra animau zan eta Egoitz eta ni ere gustora ibili ginan, giro onian. Amaitzeko, eskerrik asko Julen eta Maiderri ateratako argazkixengatik. 

Ikusi arte!

(Traducción al castellano)

2016/06/24

Egun pasa Lizarra inguruan

Oinguan egun pasa bateko argazki batzuk erakutsiko dizkizuet. Aitor Montes Arrondo, Ibai Zubizarreta Pagaldai eta ni, Lizarra inguruan ibili ginan bueltaka, narrasti ta anfibio bila. Hemen ditxuzue ikusitxako espezie batzuk.

Txantxiku arruntak (Alytes obstetricans)


Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Uhandre marmolairearen (Triturus marmoratus) larba
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)

Gorbatadun sugia (Natrix astreptophora)




Eskailera suge (Rhinechis scalaris) gaztia




Eskinko hiruatza (Chalcides striatus)


Espezie hauez gain, zirauna (Anguis fragilis), horma sugandila (Podarcis muralis), sugandila arrea (Podarcis liolepis) eta uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) ere ikusi genitxun. Eta ihes in zigun beste suge bat ere, seguruenez hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica).

Beste bat arte!

(Traducción al castellano)

2016/06/21

Arratsalde pasa Badaian

Oin dala gutxi atsalde pasa jun nitzan Badaia mendilerrora, Aitor Montes Arrondokin batera. Han ikusitxako bitxo batzuen argazkixak erakusten dizkizuet.

Gardatxoa (Timon lepidus)


Gardatxo (Timon lepidus) kumea

Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)


Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)


Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Apo arrunta (Bufo spinosus)
Apo arrunt (Bufo spinosus) gaztea
Hauez gain, zirauna (Anguis fragilis), ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) eta horma sugandila (Podarcis muralis) ere ikusi genitxun.

Narrasti eta anfibiuez gain, ornogabe kurioso eta ikusgarri bat ere topau genduan, likosiduen familiako armiarma haundi bat.

Likosidoen familiako armiarma


Gaurkoz besterik ez. Ondo segi!

(Traducción al castellano)