2015/04/26

Kaskabeltz haundixa (Parus major)

Balkoiko janlekura etorritxako txorixekin jarraitxuz, kaskabeltz haundixari tokatzen jako gaur. Hemen neguan zihar lortutako argazki eta bidixo batzuk.














Beste bat arte!

2015/04/21

Eraztundutako paparrurdinan jatorrixa

Hile hasieran, paparrurdin batzuen argazkixak erakutsi nizkizuen, tartian eraztundutako paparrurdin bat. Ba itxura danez, Nantes (Frantzia) inguruan eraztundu zuten 2011n. 


Ondorengo hau publikau du Asier Aldalurrek Iñurritzako biotopoko blogian:
Beste hegazti ugariren artean eraztundutako Paparurdina Iñurritzan
Udaberri eta udazkenero bezala Iñurritza bezalako hezeguneak leku paregabeak suertatzen dira Papar urdina (Luscinia svecica) ikusi eta bere edertasunaz gozatzeko, hegazti hau Iñurritzan kumatze ez den arren bere migrazioetarako itsas inguruko hezeguneak behar beharrezkoak ditu, berton sortzen diren xomorro edo intsektuez elikatzen delako. Paparurdin hauek azpiespezie ezberdinetan bereizten dira eta beraien artean besteak beste biometriagatik eta papar aldean izaten duten kolore urdin, naranja edo zurien tamaño ezberdinegatik bereizten dira, eta baita ere batzuek  Portugal eta Bretaña arteko kosta jarraituaz migratzen duten bezala beste batzuk penintsula iberiarrean barrena zuzen zuzen goitik behera zeharkatzen dutelako.

Goiko argazkian ikusten den Paparurdin hau martxo bukaera aldean Iñurritzan zebilen, argazkia Ander Izagirrek atera zion eta berau frantziako Nantes inguruko Sain- Malo De Guersac-en 2011 garren urtean eraztundua izan zen, horregatik pentsatzen da Bretaña inguruan bizi den Namnetun azpiespeziekoa izango dela. Iberiar penintsulatik Cyanecula eta Namnetun azpiespeziekoak pasatzen dira eta Namnetun azpiezpeziekoa Nanteseko paparurdin izenez ere ezagutzen da eta horregatik diot Iñurritzan ikusitakoa azken azpiespezie hontakoa izango dela. baiñan ezin da segurutzat eman zeren badira Cyanecula azpiespezieko banaka batzuk inguru hortan kumatzen dutenak.

Sarrera osorik hemen.

Eskerrik asko Aitzol, Asier eta eraztunan atzetik ibili zeraten gainontzekuei. 

Ondo izan!

2015/04/12

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Oin dala gutxi, etxeko balkoian jarri naban txorixentzako janlekuan argazki batzuk erakutsi nizkizuen, janlekuen inguruko azalpen batzuekin batera. Horri lotuta, janlekuan lortutako argazki eta bidixo batzuk erakustiari ekingo diot gaur, buztangorri ilunakin hasitxa. 















Ondo izan!

2015/04/05

Paparrurdina (Luscinia svecica)

Udaberri hasieriakin batera, hegazti pasia euki dogu azken astiotan. Hainbat txori pasau dia guretik, hegoaldetik iparralderako bidian. Sasoi egokixa izaten da urteko gainontzeko egunetan ikusi ezin dian hegazti batzuk ikusteko, eta horren adibide, gaurkuan erakusten dizuedan paparrurdina (Luscinia svecica). Aspalditik naukan txori hau ikusteko kuriosidadia eta uste baino ale gehixau ikusi genitxun Zarauzko Iñurritza biotopuan.






Eraztundutako paparrurdina




Hurrengo urtian gehixau! Agur!

2015/03/15

Txorixak etxeko balkoian

Txori txikixak gertutik erretratatzia ez da batere erreza izaten, baina badaude hegaztixak hurbiltzeko hainbat modu. Hoietako bat, janarixakin erakartzia da. Negu sasoian gainera, ez da erreza izaten naturan elikagaixa topatzia eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dabe janari eskaintza. 

Nik probia in dot aurten, etxeko balkoian janleku bat jarritxa, eta negu guztian zihar, egunero euki dot hainbat txorin bisitia. Egixa esan, ez dia espezie desberdin asko etortzen, lekua ez da ta aproposena. Landa eremuan espezi eta ale dexente gehixau gerturatzen dia, eta beraz, janlekua baserri edo ortu batian jarri ezkero, askoz txori gehixau erakarriko ditxugu. Hala ere, ikusiko dozuen bezela, herriko balkoi batera ere gerturatzen dia hainbat espezie.

Udaberrixakin batera, txorixek elikagai gehixau topatzen dabe naturan eta janlekuek bisita gutxiau eukitzen dabe. Horregatik, janlekua jartzeko garai onena udazken amaiera edo negu partia izaten dia.

Bestalde, norbaitx janleku bat jartzera animatzen bada, jakin modu errespetagarri baten in biharra daola. Janari egokixa jarri bihar da (janari gazirik ez adibidez), ez da komeni hainbat egunez janarixa ematen ibili eta kolpian janaririk gabe lagatzia... Honi buruzko informaziua sobran daukazue interneten.

Denda espezializatuetan mota guztietako janlekuak saltzen ditxuzte. Nere kasuan, nik in naban janleku propio bat, balkoietan jartzen dian lorontzi eta okumen zati batekin. Okumenian makila bat sartuta eta bertan janari pixka bat jarritxa, txorixei gertuko argazki bat ateratzeko aukera daukat, janlekua agertu gabe, mendixan ateratako argazki baten antza hartzeko. Pareko teilatuan gris koloriak ez dauka naturako kolore berde edo marroi batekin zerikusi handirik, baina sikiera disimulatzen da zeoze.

Jarraixan ditxuzue janlekuan argazki batzuk.

Janlekuan hasierako itxura

2. bertsio baten, okumena moztu bihar izan nion, haize bolada gogorrekin esperimentua ez apurtzeko.

Buztangorri iluna, makilan jarritako gantzaz elikatzen
Argazki politxauak lortzeko asmotan, makila txukunau bat jarri nion. Eta makilan atzekaldian, puntatik gertu arrakala bat in nion, gantza bertan sartu eta argazkixan ez ikusteko. 

Makila aldatuta, gantza gordetzeko zulua ezkutuan daukala
Buztangorri iluna, gantzaz elikatzen
Txolarria
Txolarria eta buztangorrixa, bixak batera janlekuan
Kaskabeltzak, bata gantza eta bestia kakahuetia jaten
Bukatzeko, argazkixak ateratzeko daukaten muntai sinplia erakusten dizuet. Izara zahar bati objetibua sartzeko zulo bat in eta goitxik behera txintxilikatzia nahikua da, atzian ezkutauta txorixak ez izutzeko.


Janlekuan argazkixak erakutsita, txorixei ateratako argazki eta bidixo batzuk erakutsiko dizkizuet hurrenguan.

Ondo izan!

2015/02/26

Apo pikarta (Pelodytes punctatus)

Euskal Herriko beste anfibio baten argazkixak erakusten dizkizuet gaur. Gure lurralde barruan, Araba eta Nafarroako hegoaldian bakarrik aurkitzen da eta ez da beste anfibio batzuk bezain ugarixa. Ikusteko ere, ez da errez topatzen dan hoietakua. Orokorrian, gabaz egoten dia aktibo, eta egunez harri azpixan edota beraiek indako lurreko zuluetan ezkutatzen dia. Argazkixetako apo pikarta Irunberrin topau genduan, harri baten azpixan.








Beste bat arte!