2015/03/15

Txorixak etxeko balkoian

Txori txikixak gertutik erretratatzia ez da batere erreza izaten, baina badaude hegaztixak hurbiltzeko hainbat modu. Hoietako bat, janarixakin erakartzia da. Negu sasoian gainera, ez da erreza izaten naturan elikagaixa topatzia eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dabe janari eskaintza. 

Nik probia in dot aurten, etxeko balkoian janleku bat jarritxa, eta negu guztian zihar, egunero euki dot hainbat txorin bisitia. Egixa esan, ez dia espezie desberdin asko etortzen, lekua ez da ta aproposena. Landa eremuan espezi eta ale dexente gehixau gerturatzen dia, eta beraz, janlekua baserri edo ortu batian jarri ezkero, askoz txori gehixau erakarriko ditxugu. Hala ere, ikusiko dozuen bezela, herriko balkoi batera ere gerturatzen dia hainbat espezie.

Udaberrixakin batera, txorixek elikagai gehixau topatzen dabe naturan eta janlekuek bisita gutxiau eukitzen dabe. Horregatik, janlekua jartzeko garai onena udazken amaiera edo negu partia izaten dia.

Bestalde, norbaitx janleku bat jartzera animatzen bada, jakin modu errespetagarri baten in biharra daola. Janari egokixa jarri bihar da (janari gazirik ez adibidez), ez da komeni hainbat egunez janarixa ematen ibili eta kolpian janaririk gabe lagatzia... Honi buruzko informaziua sobran daukazue interneten.

Denda espezializatuetan mota guztietako janlekuak saltzen ditxuzte. Nere kasuan, nik in naban janleku propio bat, balkoietan jartzen dian lorontzi eta okumen zati batekin. Okumenian makila bat sartuta eta bertan janari pixka bat jarritxa, txorixei gertuko argazki bat ateratzeko aukera daukat, janlekua agertu gabe, mendixan ateratako argazki baten antza hartzeko. Pareko teilatuan gris koloriak ez dauka naturako kolore berde edo marroi batekin zerikusi handirik, baina sikiera disimulatzen da zeoze.

Jarraixan ditxuzue janlekuan argazki batzuk.

Janlekuan hasierako itxura

2. bertsio baten, okumena moztu bihar izan nion, haize bolada gogorrekin esperimentua ez apurtzeko.

Buztangorri iluna, makilan jarritako gantzaz elikatzen
Argazki politxauak lortzeko asmotan, makila txukunau bat jarri nion. Eta makilan atzekaldian, puntatik gertu arrakala bat in nion, gantza bertan sartu eta argazkixan ez ikusteko. 

Makila aldatuta, gantza gordetzeko zulua ezkutuan daukala
Buztangorri iluna, gantzaz elikatzen
Txolarria
Txolarria eta buztangorrixa, bixak batera janlekuan
Kaskabeltzak, bata gantza eta bestia kakahuetia jaten
Bukatzeko, argazkixak ateratzeko daukaten muntai sinplia erakusten dizuet. Izara zahar bati objetibua sartzeko zulo bat in eta goitxik behera txintxilikatzia nahikua da, atzian ezkutauta txorixak ez izutzeko.


Janlekuan argazkixak erakutsita, txorixei ateratako argazki eta bidixo batzuk erakutsiko dizkizuet hurrenguan.

Ondo izan!

2015/02/26

Apo pikarta (Pelodytes punctatus)

Euskal Herriko beste anfibio baten argazkixak erakusten dizkizuet gaur. Gure lurralde barruan, Araba eta Nafarroako hegoaldian bakarrik aurkitzen da eta ez da beste anfibio batzuk bezain ugarixa. Ikusteko ere, ez da errez topatzen dan hoietakua. Orokorrian, gabaz egoten dia aktibo, eta egunez harri azpixan edota beraiek indako lurreko zuluetan ezkutatzen dia. Argazkixetako apo pikarta Irunberrin topau genduan, harri baten azpixan.








Beste bat arte!

2015/02/09

Txantxangorrixa (Erithacus rubecula)

Aurrekuan, Altzola Beraseta baserri inguruan ibili nitzan Haritzekin batera, txori txikixen argazki eta irudixak lortu nahixan. Hainbat txori ikusi genitxun, tartian txantxangorri hau.















Beste bat arte!

2015/01/18

Ziraba proiektuko lehen urtia

Ziraba proiektua, anfibiuak eta narrastixen inguruko proiektu bat da, Hernaniko hainbat elkartek, Aranzadiko herpetologia departamentuakin batera aurrera daramatena. Martxan hasi zanetik urtebete pasauta, emaitza oso positibuak erakutsi ditxu eta hori adierazi dute proiektuko arduradunek.

Jarraixan, proiektuan barruan sortutako putzu batzuen bilakaeria erakusteko prestau duten bidixua daukazue. 


Hemen Urumeako kronikan argitarautako notizia

Hemen urtian zihar publikau ditxuzten espezieen fitxak

Ziraba proiektuko facebooka

Zoriontzekua da itxen dabizen lana! Ondo egongo zan Elgoibarren ere antzeko zerbaitx itxia!

2014/12/18

Tenerifeko beste animalia batzuk

Aurreko sarreretan Tenerifen ikusitxako narrastixak erakusti nizkizuen. Baina narrastixez gain, beste animali asko ere ikusi nitxuan eta hoietako batzuen argazkixak erakusten dizkizuet jarraixan.

Kalderoi tropikala (Globicephala macrorhynchus)
Gabai arrea (Calonectris diomedea)

"La Tahonilla" fauna basatixan errekuperazio zentrua bisitatzen geundela, gabai arre gazte bat iritsi zan. Baina ezaukan inungo osasun arazorik eta berehala askatu zuten.

Gabai arre gaztia (Calonectris diomedea)
Harri-iraularia (Arenaria interpres)
Kaio iluna, neguko lumajiakin (Larus fuscus)
Kaio ilun gaztia, neguko lumajiakin (Larus fuscus)
Mendiko etxe batian itxen naban lo eta gauetan hontz ertaina (Asio otus canariensis) entzuten genduan. Argazkirik ez daukatenez, "La Tahonilla" errekuperazio zentruan ateratako bat erakusten dizuet.

Hontz ertaina (Asio otus canariensis)
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto)
Antzandobi handi ipartarra (Lanius excubitor)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs tintillon)
Buztanikara horixa (Motacilla cinerea)
Amilotx urdina (Parus caeruleus teneriffae)
Amilotx urdina (Parus caeruleus teneriffae)
Kanariua (Serinus canaria)
Txio kanariarra (Phylloscopus collybita canariensis)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Ugaztun eta hegaztixez gain, ornogabe batzuk ere erakusten dizkizuet. 

Liztor armiarma (Argiope trifasciata)
"Araña orbitela de las chumberas" (Cyrtophora citricola)
Bukatzeko, Tenerifeko endemismo kurioso bat, karakolan eta barian tarteko animalia bat.

Plutonia lamarckii