2013/04/28

Euskal Herriko narrastixen posterra

Banator beste behin ere narrastixekin bueltaka. Oinguan ordia, zerbaitx desberdina prestau dizuet, Euskal Herriko narrastixen posterra hain zuzen ere. Gure lurraldian ikusi daitxezkeen narrasti espezieen argazki eta izenak aurkitxuko ditxuzue bertan. Dortokak, muskerrak, sugandilak, sugiak...


Posterra tamaina haundixan ikusi edo deskargatzeko:
     - Jpg formatuan (13,51 MB):
            https://dl.dropboxusercontent.com/u/88154264/EHko_narrastiak.jpg
     - Pdf formatuan (46,68 MB):
           https://dl.dropboxusercontent.com/u/88154264/EHko_narrastiak.pdf

Zuen gustokua izatia espero dot. Ondo izan!

2013/03/17

Animalixen aztarnen atzetik

Animali konkretu batzuk ikustia oso zaila dan arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaliek beraien presentzian berri ematen digute. Martxuan 2xan, Euskadiko Biologuen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturakin batera ikastaro bat antolau zaban gai honen inguruan eta bertan izan nitzan ni. Arabako Astulez herritxik hasi eta Burgosekin muga itxen duten inguruko mendixetan zihar ibili ginan Felix Martinez de Lezea biologua gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztixa elurtuta zauanez, arrasto dexente ikusi genitxun eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkuan.

Sekula oinatzak identifikatzen saiatu bazerate, liburuetan oso politxak agertzen diala ikusiko zenuten, baina mendixan aldiz, gauzak ez diala hain errezak konturatuko zinaten. Elurretan zein lokatzetan, batzutan ez dia oinatzen formak oso ondo bereizten, baina elurrak badauka abantaila haundi bat. Izan ere, oinatz bakarra ikusi biharrean, arrasto guztixa ikusi dezakegu. Hau da, oinatz danak jarraixan ikusten dia, eta hau oso lagungarrixa izan daiteke animalixak identifikatzeko orduan. Adibidez, otsuan eta txakur haundi baten oinatzak oso berdinak dia, baina otsuan pausuak luziauak izan ohi dia eta beraz, oinatzen arteko distantzia handixagoa izan ohi da.

Segidan, irteeran ikusitxako oinatz batzuk ditxuzue ikusgai, azalpen batzuen laguntzaz.

Azerixan oinatza txakurranetik bereizteko marra imajinario luze bat in bihar da erdiko 2 behatzen atzian. Marra honek albuetako bi behatzak mozten baditxu txakurrana izango da ta ez baditxu mozten azerixana , beheko kasuan bezela (imajinazio pixkatekin...).

Azerixan oinatza (Vulpes vulpes)
Basurdian oinatza (Sus scrofa)
Orkatzan oinatza (Capreolus capreolus)
Azkonarran beheko oinatzak putzu batian zeuden, uran azpixan. Bereizteko oso errezak izaten dia, behatzak zabaleran kolokatzen dia ta, ta gehixenetan atzazkalak ere oso garbi markatzen dia. Beheko kasuan baliteke uran azpixan egotera atzakalen markak desagertu izana. Bigarrenian ordia, ondo ikusten dia atzazkalen markak.

Azkonarran oinatza (Meles meles)
Azkonarran oinatza (Meles meles)
Lepazurixan oinatza (Martes foina)
Muxarran kasuan, oinatz batzuk ondo bereizten ez badia ere, oinatzen segidak pista asko ematen dizkigu. Beheko bigarren argazkixan ikusten dan bezela, binaka aurkitzen dia oinatzak.

Muxarran oinatzak
Muxarran oinatzak
Hurrengo bi oinatzen artian, baliteke desberdintasun handirik ez egotia, baina beste behin ere, pausuak informazio ugari meaten digu. Urtxintxan kasuan, binaka ikusten ditxugu oinatzak eta hegaztixen kasuan aldiz banaka, eskuma ezkerra eskuma ezkerra...

Urtxintxan oinatzak (Sciurus vulgaris)
Hegazti baten oinatzak
Oinatzez gain, beste seinale ugarik ematen digu animalixen presentzian berri. Elikatzen dianian adibidez, pista dexente lagatzen ditxuzte.

Orkatzek zuhaixka txikixen puntak jan ohi ditxuzte. Argazkixan ikusten dan bezela, mozketa zuzen bat itxen dabe. Untxixan edo erbixan kasuan adibidez, mozketa ez da hain garbixa izaten.

Orkatzak jandako zuhaixka (Capreolus capreolus)
Segidan, urtxintxa batzuk karraskautako pinaburuen hondarrak ditxuzue.

Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Urtxintxak jandako pinaburuen hondarrak (Sciurus vulgaris)
Beheko kasuan, beste karraskariren batek jandako pinaburua daukazue. Jateko orduan eskuekin hartzen dabe sabelaren aurka eta pinaburuaren puntako albo bat jaten dute.

Karraskari batek jandako pinaburua
Hurrengo argazkixan, okil espezieren batek intsektu bila indako zuluak ikusi daitxezke.

Okilak indako zuluak
Beheko argazkixak okilan prezentzia baieztatzen digu. Itxen ditxuzten zulo guztixak baina, ez dia habi bezela erabiltzen. Habixaz gain, beste hainbat zulo in al ditxue, beraien lurraldia markatzeko asmoz.

Okilan zulua
Azkenik, ezer aipatu ez eta argazkirik erakutsi ez doten arren, esan biharra daukat kaken bidez ere identifikau daitxezkela inguruan bizi dian animalixak.

Besterik ez, ondo segi!!

2013/02/03

Itsasoko ornogabe batzuk

Aspaldi bloga eguneratu ez dotenez, gutxi bada ere, zeoze erakusteko ordua badala uste dot. Horregatik udaberrixan ateratako itsasoko ornogabe batzuen argazkixak erakutsiko dizkizuet. Ni enaiz batere itsasuan ibiltzekua ta beti esan izan dot nahixo dotela mendixa, baina egixa esan, itsasuan ere gauza politx pilia dao. Hemen animali kurioso batzuk.

Aszidiak.
Nudibrankioa. Cratena peregrina.
Nudibrankioa. Flabellina affinis.
Nudibrankioa. Hypselodoris fontandaui.
Nudibrankioa. Chromodoris luteorosea.
Nudibrankioa. Peltodoris atromaculata "Vaquita suiza".
Nudibrankioa. Dendrodoris limbata.
Itsas erbia. Aplysia punctata.
Zizare laua (planaria). Yungia aurantiaca.
Ekinodermoak.
Ofiura.
Itsas trikua.
Krustazeoa.
Krustazeoa.
Krustazeoa.
Eta hau!!?? jeje (Argazkia: Alfredo Garcia de Vinuesa).

2012/11/02

Liztor Asiatikua, erlien etorkizuna iluntzen

2005. urtian Txinatik Bordelera egurra ekarri zaban ontzi batian iritsi zian liztor Asiatikuak (Vespa velutina) Europara. Ordutik aurrera, zabaltzen juan zian eta badiaz urte batzuk gurera iritsi ziala. Eta ez zian ez intentzio onenekin etorri. Arrisku larrixan jartzen ai diaz erlien etorkizuna.

Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina)
Erliak harrapakinik errezenak dia liztor Asiatikuentzat, erlategixetan erle pila bat pilauta aurkitzen ditxuzte eta. Asiar liztorrak beraien artian komunikatzeko gai dia eta taldian ibiltzen dia erliak hiltzen. Gainera, erlategi berdinakin tematzen dia askotan. Horrez gain, beldurran ondorioz, erle asko ez dia erlategitik irtetzen eta bizirauteko bihar duten elikagai beste lortu ezinik gelditzen dia.

Eta zegatik daukaten horrelako inpaktu haundixa hemen eta Asian ez? Ba alde batetik, hemen ez ditxuztelako harrapari garrantzitsurik, eta bestetik, Asiako erliak liztorrei aurre in eta beraien burua defendatzeko gai dialako, hemenguak ez bezela.

Udazkena izanik, oin da habixak aurkitzeko sasoia. Izan ere, sasoi honetan eukitzen dabe habixek tamainarik haundixena eta hostuak jausten diazenez ere, errezau ikusten dia. Negua iristian erregina berrixak lur azpixan ezkutatzen dia eta gainontzeko guztixak hil itxen dia. Itxura danez, habi bakoitzetik 200 bat erregina berri ateratzen omen dia. Udaberrixan lur azpitxik atera eta habi txiki bat itxen dau bizirauten daban erregina bakoitzak eta kolonia berri bat eratzen dau.

Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina)
Kalian bizi geranak konturatzen ez bagera ere, arazua benetan da larrixa eta argi dao oin arte hartu dian neurrixak ez diala nahikuak. Neurri gogorragorik hartu ezian, arazua haunditxuz juango da eta gainera penintsula osuan zihar zabaltzen juango dia liztor Asiatikuak.

Liztor Asiatikuaz gain, ez pentsa ez daukagunik bertako liztor haundirik. Izan ere, tamaina bereko liztorrak ditxugu gurian, kuruminua edo liztortzarra (Vespa crabro) hain zuzen ere. Tamaina berdinekoak izan arren, nahiko erraz desberdintzen dia. Besteak beste, Asiatikuek hanka horixak ditxuzte eta abdomena beltza da gehixenbat, lerro hori fin bat eta 4. segmentu horixa izan ezik. Bestalde, hemenguek hanka beltzak ditxuzte eta abdomen askoz horixaua. Azken hauek ordia ez dia inundik inora hain kaltegarrixak. Noizian behin jaten dute erleren bat edo beste, baina ez dia sekula erlategi batekin tematzen.

Liztor Asiatikuen habixan argazkixak oin dala egun batzuk atera nitxuan eta dagoeneko kendu dute habixa bertatik. Liztorran gertuko argazkirik ezin izan naban lortu, habixa nahiko urrun gelditzen zan eta. Bestalde, lagun batzuen baserri inguruan (Elgoibarko Armueta Zaharren) bertako liztorren habi bat dao eta argazkixak gertutik atera ahal izateko lekuan gainera. Horrenbestez, bertako liztorran argazki batzuk ere erakutsiko dizkizuet jarraixan.

Bertako liztorran habixa (Vespa crabro)
Bertako liztorran habixa (Vespa crabro)
Bertako liztorrak (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Bertako liztorrak (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Amaitzeko, eskerrak Armueta Zahar baserrikuei, beraiengandik ikasi ditxutelako hemen azaldutako gauza asko.

2012/10/21

Euskal Herriko hegoaldeko narrastixak

Tamalez bukau da edo bukatziar dao aurtengo "narrasti sasoia" eta egixa esan, inoiz baino probetxu gutxiau atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbaitx.

Euskal Herriko iparraldia eta hegoaldia klima desberdinen eraginpian daudenez, trantsizio gunian alde bakoitzera, landare komunitate desberdinak eukitziaz gain, animali espezie banaketa bat ere aurkitzen da hainbat taldetan. Narrastixak dia horren adibide garbi bat, espezie batzuk iparraldian edo hegoaldian soilik aurkitzen diaz ta, klima atlantiarrari edo mediterraniarrari egokituak.

Beharbada, zuotako gehixenoi (ez denoi), iparraldeko espezieak ezagunauak suertauko zaizkizue. Horregatik, Euskal Herriko hegoaldian aurkitzen dian eta iparraldian ikusi ezin dian narrasti batzuen argazkixak erakustia pentsau dot.

Esan biharra daukat, badaudela salbuespen batzuk ere. Eskinko hiruhatza adibidez, Bizkaiko kostan ere aurkitzen da puntualki, eta dragoitxo arrunta (blogian sarrera zaharrau bat dao espezie honi dedikauta) puntu zehatz batian ere aurkitxu daiteke, azken hau gizakixan ekintzen ondorioz.

Hemen ba, espezie desberdinen argazkitxo batzuk:

Gardatxoa (Timon lepidus)
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus)
Eskinko bostatza (Chalcides bedriagai)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Eskailera-sugea (Rinechis scalaris)
Montpelierko sugea (Malpolon monspessulanus) (indibiduo gaztea)