2017/07/05

Astebukaera pasa Nafarroa hegoaldian

Ezer publikau gabe denbora dezente egon ostian, hainbat gauza pilatu zaizkit zuei erakusteko. Pixkanaka jun bihako naiz udaberrixan ikusitxako gauzak erakusten, eta hasteko, aurreko astebukaeran ateratako argazki batzuk jarriko dizkizuet.

Nafarroa hegoaldian ibili nintzan astebukaera pasa, Aitor Montes Arrondo eta Haritz Arrieta Odriakin batera. Idazten luzatu gabe, bertan ateratako argazki batzuk erakusten dizkizuet.

Suge biperakara (Natrix maura)

Suge biperakara (Natrix maura)
Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)

Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Suge biperakara (Natrix maura)
Gardatxoa (Timon lepidus)
Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris)

Bardeetan aurrez egonda ez geundenez, bertatik zeharkalditxo bat itxia ere pentsatu genduan, ur-puntu desberdinetan geldialditxo azkar batzuk inez. 

Bardeetako urmael txiki bat
Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis)

Suge biperakara (Natrix maura)
Erakutsitako anfibio eta narrasti espeziez gain, txaradi-sugandila (Psammodromus algirus), sugandila arrea (Podarcis liolepis), apo arrunta (Bufo spinosus) eta apo lasterkariaren (Epidalea calamita) larbak ere ikusi genitxun. Ziztu bizian gorde zan Montpelierko suge bat (Malpolon monspessulanus) ere ikusi zaban Haritzek. Beste behin ere Montpelierko sugiakin kale…

Hegaztixak behatzeko aukera ere izan genduan, nahiz eta ez dauzkadan hauen argazki askorik erakusteko. Harrapari dexente ikusi genitxun, baina dudarik gabe, urretxori (Oriolus oriolus) ar bat izan zan ilusio gehixen in ziguna.

Erle-txoria (Merops apiaster)
Erle-txoria (Merops apiaster)
Lertxun gorria (Ardea purpurea)
Ehunzango kurioso hau ere erakusten dizuet, ikusten dozuen bezela, hamarnaka kume txiki babesten daola.

Ehunzangoa (Scolopendra cingulata)
Bukatzeko, taldeko argazkixa. Formatu tipikua aldatuz, selfi bat gardatxo batekin! jajaja.

Taldeko argazkixa: Ezkerretik eskumara, ni, Haritz Arrieta Odria eta Aitor Montes Arrondo, gardatxo baten konpainian
Laster arte!

2017/05/04

Anfibio eta narrastixak ezagutzeko ibilaldixak Gipuzkoako Natura Parkietan 2017

Azken urtietan in doten bezela, aurten ere Gipuzkoako Natura Parkietan izango naiz bertako narrasti eta anfibiuak erakusten. Beti bezela, adin guztixetako jendiantzat zuzendutako irteerak izango dia, ibilaldi motz eta errezak, mundu ezezagun honetara pixkatxo bat gerturatzeko helburuakin.

Ia egualdixak errespetatzen gaitxun eta bitxo interesgarrixak aurkitzen ditxugun!


Animatzen bazerate bertan ikusiko gera!

2017/04/01

Arrabio gaua

Arrabio arrunta espezie arrunta da gure mendixetan, baina bere ohitxura gautarren ondorioz, ez dia asko ikusten. Hala ere, baldintza egokiko gau batian leku apropos batera jun ezkero, ehundaka arrabio ikusi daitezke metro gutxitan.

Atzo, beste bi lagun naturzaliekin (Aitor Montes eta Haritz Arrieta) Cantábrico dokumental estrenau berrixa ikustetik etxera bueltan gatozela, gau on hoietako bat izan ahal zala pentsauta, afaldu eta bueltatxo bat ematera jun ginan mendira. Ez genbizen oker. Fitxauta geneukan leku batera iritsi eta arrabioz jositxa zauan. Kotxiakin poliki eta kontuz ibili bihar ez zapaltzeko! 

Danak espezie eta subespezie berdinekuak izanda ere (Salamandra salamandra fastuosa) patroi desberdin pilia ditxue. Bata bestetik oso desberdinak. Hurrengo argazkixetan 32 idibiduo desberdin ditxuzue. Ordu bete eskasian ateratako argazkixak dia, bata bestian jarraixan, eta beste hain beste laga genitxun erretratau gabe.









Arrabiuez gain, beste anfibio dexente ikusi genitxun. Hemen argazki batzuk.

Apo arrunta (Sapo spinosus)
Apo arrunta (Sapo spinosus)
Apo arrunta (Sapo spinosus)
Baso-igel gorrixa (Rana temporaria)
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)
Uhandre marmolarixa (Triturus marmoratus)
Beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)

2017/03/16

"Pirinioetako harriBITXOEN bila", berriz ikusteko aukera

Aurreko udan, Haritz Arrieta, Aitor Montes eta ni, Pirineotan ibili ginan, animali bila, gure saltsan. Animalixak erretratau edo grabatziaz gain, elkarri grabatzia ere okurritxu jakun eta irudi guztiekin bideo emanaldi bat sortu genduan. Azaruan Elgoibarren erakutsi genduan Morkaiko Mendizale Elkartiak antolautako mendi emanaldi zikluan eta bertaratutakuak nahiko gustura geratu omen zian.

Oinguan Seguran botako dogu bideo emanaldixa. Hurrengo asteazkenian (matxoak 22xan) izango da, 19:00etan Segurako Kultur Etxian.

Bitxuen bila eta hauek erretratatzen nola ibiltzen geran ikusi nahi badozue, oin daukazue aukera! Eta bide batez, Pirineotako espezie interesgarri batzuen irudixak ere ikusiko ditxuzue. Umorerik ere ez da faltako gainera!!


Animatzen bazerate bertan ikusiko gera! Ondo izan!

2017/03/05

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina)

Otsailan erdialdian, Orduña (Bizkaia) ingurura jun nitzan Aitor Montesekin batera, baso-igel jauzkarixan bila.

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina)
Aspalditik nauan espezie hau ikusi gabe eta horren gertu eukitxa, bazan ordua saiakera berri bat itxekua. Guretzat, espezie berezixa da, izan ere, nahiko mugatua da bere banaketa eremua, eta oindik eta mugatuaua berau topatzeko sasoia. Aralditik kanpo, oso oso zaila izaten da baten bat aurkitzia, eta araldixak aste eskas batzuk besterik ez ditxu irauten. Hori gutxi balitz, araldiko aste hauen barruan ere, baldintza oneko egunetan bakarrik ikusi daitxezke. Beraz, laburbilduz, urtian egun konkretu batzuk besterik ez daoz, baso-igel jauzkarixa topatzeko aproposak. Topatzeko epe motz honek eta banaketa eremu mugatuak, balio berezixa ematen dio espezie honi.

Banaketa eremuari dagokionez, aurrez esan bezela, nahiko mugatua da. Europan eremu zabala daukan arren, iberiar penintsulako banaketa eremu osua, Euskal Herriko txoko bakan batzuetara mugatzen da.

Baso-igel jauzkarixan Hego Euskal Herriko banaketa eremua (datuak SIARE-tik aterata). Iberiar penintsula osoko banaketa eremua, zati honetara mugatzen da.
Karreria nerekin ikasitxako lagun batek, Oier Virizuelak, Orduña inguruko potzu batzuen jarraipena itxen dau eta berakin elkartu ginan bertan, baso-igel jauzkarixa ikusteko asmuekin. Guk ez genduan ingurua ezagutzen eta berari esker ezagutu genitxun igela ikusteko lekurik onenak.

Printzipioz, sasoi onian jun ginan gu, aurreko egunetan potzuak igelez beteta egon ziala jakinda. Hala ere, ez jakun egun ona tokau, eta bisitautako potzuetan ez zauan inungo aktibidaderik. Potzuak arrautza errutiez beteta baina igelik ez apenas. Hau suerte txarra! Azkenian, leku desberdinak bisitau ostian, 4 igel-jauzkari ikusi genitxun. Aurreko egunetan ehun igeletik gora ibili ziala kontuan izanda, pena pixkatekin geratu ginan, baina gutxi batzuk ikustia lortu genduan behintzat.


Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia


Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), ar gaztia

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), emia arrautzez beteta

Baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina), zauritxuta
Heldu gutxi ikusi genitxun arren, argi zauan aurreko egunetan juerga asko euki zebela. Putzuak errutez jositxa zeuden.

Baso-igel jauzkarixa ugaltzen dan potzuetako bat
Baso-igel jauzkarixan errutiak

Antzeko igel bat

Seguruenez, igel hau askotan ikusi dabala pentsatzen egongo da zuetako norbaitx. Ba kontuz, ez nahastu gure artian oso arrunta dan baso-igel gorrixakin. Oso antzekuak dia bi espezieak. Beheko taulan, bixen arteko desberdintasun nabarixenak jartzen dizkizuet. Hala ere, euki kontuan baldintza orokorrak diala eta batzuetan ez diala guztiz betetzen, bixen arteko bereizketa oindik eta gehixo konplikatzen.


Baso-igel jauzkarixa
(Rana dalmatina)
Baso-igel gorrixa
(Rana temporaria)
Burua
Zorrotza
Motzaua eta boribilaua
Tinpanua
Haundixa (begixan antzekua) eta begitik oso gertu
Txikixaua, begitik urrutixau
Eztarrixa
Txurixa
Orban arriekin
Sabela
Txuri kolorekua, orbanik gabe eta albuak limoi kolorekuak
Krema kolorekua, orbanez beteta
Atzeko hankak
Oso luziak
Motzak
Errutiak
Landaretzara lotuta
Landaretzara lotu gabe

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina) eta baso-igel gorrixa (Rana temporaria)
Baso-igel jauzkari bila jun ginan arren, beste anfibio batzuk ere ikusi genitxun. Txantxiku arrunta, uhandre palmatuak eta baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixak.

Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)

Baso-igel gorrixan zapaburu jaio berrixa (Rana temporaria)
Zoritxarrez, notizia txar batetaz ere jabetu ginan egun hartan. Gaixotasun larri baten eraginez hildako igel dexente topau genitxun. Beste sarrera baten kotauko dizkizuet gai honen nundik norakuak.

Ordurarte, ondo izan!

2017/02/20

Mendia eta Zientzia, hitzaldi zikluak

Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartiak hitzaldi ziklo berri bat antolau dau. Mendixa eta zientzia uztartzen, 3 egun desberdinetarako egitaraua prestau debe, egun bakoitza bi hitzaldi motzekin osatuz. 

Oinguan ere, herritarron presentzia nabarixa izango da, 4 hizlari elgoibartar egongo gera eta. Ni ere tartian egongo naiz, katamotzan inguruko kontuak kontatzen. Egun berdinian, Ion Garin eta Egoitz Alkortak Ziraba proiektuan berri emango digute. Aukera paregabia izango da, Elgoibarren martxan jarri nahi dogun Sargoateko proiektuan bezelako adibide praktiko bat ezagutzeko.

Hemen egitaraua:


1. Fauna: ur putzuetako animalietatik Katamotzaren bila (Otsailak 22)
• Ziraba proiektua: herritarrak naturara gerturatzeko egitasmoa (Ion Garin eta Egoitz Alkorta)

morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak ziraba
• Katamotz iberiarraren bila (Ander Izagirre)

morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak katamotza a izagirre













2. Ura: gaziarretatik lurrazpiko uretara (Martxoak 2)
• Kriosfera, izotzaren egoera munduan (Eñaut Izagirre)

morkaiko zientzia elgoibar enautizagirre
• Lurpeko ura, altxor ezkutua (Inma Mugerza)

morkaiko elgoibar zientzia inmamugertza ura















3. Kobazuloak: espeleologia Italian eta saguzar bila Bulgariara (Martxoak 8)
• Kobazuloak, iluntasuneko ikerketa baten istorioa (Martin Arriolabengoa)

 morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak martin
Animatu!
• Saguzarren gorotz pilaketak: Europako iraganeko naturaren liburutegiak (Antton Alberdi eta Eñaut Izagirre)

morkaiko zientzia elgoibar saguzar kk koban1

2017/02/14

"Blogetan! Blog izarren bila" lehiaketa

Gaurkuan, natura alde batera utzita, lehiketa baten berri ematera nator. Azkue fundaziuak, Argian laguntzakin, blogen lehiaketa bat antolau dau, euskeriak interneten gero eta presentzia haundixaua eukitzeko helburuakin. Eta horretarako, interneten euskeraz idazten daben pertsonak saritxu edo baliuan jarri nahi ditxue.

Lehiaketa hau antolatzen dan 2. aldixa da eta oinguan nik ere hartzen dot parte, zientzia eta teknologia kategorixan. Laguna daukaten Arkaitz Iruretak (Piruk) ere hartzen dau parte, eta beste lagun baten gurasuek ere bai (Izakun Estibaritz eta Jose Inazio Izagirrek), bi blog hauek aisialdia kategorixan. Irabazliak epaimahaikidien eta publikuan artian aukeratzen dianez, zuek ere dakazue bozkatzeko aukera.


Eta nere bloga edo aipatutako beste 2 blogetako bat gustau ezkero, segidan ditxuzue bozkatzeko lotura zuzenak, jejeje.

Euskeriak sarian daukan garrantzian aldekuak bazerate, bota begirada bat lehiaketan dauden blogeri eta animau gehixen gustatzen jatzuena bozkatzera!

Ondo segi!