2017/01/07

Anfibio eta narrasti bila Ciudad Realen II

Anfibiuen argazkixak erakutsi ostian, narrastixenak erakusten dizkizuet gaur. Tenperatura hotzen ondorioz, negua ez da inundik inora narrastixak aurkitzeko sasoirik onena. Leku askotan gordeta igarotzen debe negua, baina penintsulako hegoaldian, egun eguzkitsuetan behintzat aktibo ikusten dia. 

Guk 2 egun in genitxun hauen bila Ciudad Realen. Lehenenguan eguzkixak ondo berotzen zaban eta bitxo dexente ikusi genitxun. Bigarren egunian aldiz, ixa izoztuta topau genduan dana eta apenas ikusi genitxun sugandila eta dragoitxo batzuk. 

Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), gaztea


Culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis), heldua
 


Montpelirko sugea (Malpolon monspessulanus), gaztea
 


Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris). Berriki hilda.
Lurpeko sugea (Blanus cinereus)
 


Dragoitxo arruntak (Tarentola mauritanica)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
 


Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Gardatxoa (Timon lepidus)
 

Txaradi-sugandila (Psammodromus algirus)
 

Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
 


Laster arte!

(Ver traducción al castellano)

2017/01/05

Anfibio eta narrasti bila Ciudad Realen I

Gabonetako oporrak aprobetxatzen, furgonetia hartu eta Espainiako behe partian ibili naiz Aitor Montes Arrondokin batera, bi helburu nagusikin. Alde batetik, Ciudad Realen bizi dan Raúl León laguna bisitau eta bere inguruko narrasti eta anfibiuak ikustia nahi genun. Bestetik, Jaengo Andujar parke naturalera jutia nahi genun, iberiar katamotza bilatzeko asmuakin. Helburuak lortuta, eta gauza dexente ikusi ditxugunez, zatika erakutsiko dizkizuet.

Argazkixak erakusten hasi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiot Rauli, beragatik izango ez balitz, bitxuen laurdenak ere ez genitxulako ikusiko.

Talde-argazkixa. Ezkerretik eskumara, ni, Raúl eta Montes.
Sarrera honetan, Ciudad Realen ikusitxako anfibiuak erakutsiko dizkizuet. Euri pixka bat in izan balu, espezie gehixau azalduko zian, baina hala ere, oso gustora geratu gera ikusitxakuakin. Jarraixan ditxuzue ikusitxako espezieak.

Gallipato (Pleurodeles waltl)


Tritón pigmeo (Triturus pigmaeus), arra


Tritón pigmeo (Triturus pigmaeus), emea eta arra
Tritón pigmeo (Triturus pigmaeus), emea
Tritón pigmeo (Triturus pigmaeus), emea
 


Tritón ibérico (Lissotriton boscai), arra
 


Tritón ibérico (Lissotriton boscai), arra

Tritón ibérico (Lissotriton boscai), emea
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
 

Apo arrunta (Bufo spinosus)
 

Sapo partero ibérico (Alytes cisternasii)
 


Laster erakutsiko dizkizuet narrastixen argazkixak. Ondo izan!

(Traducción al castellano)

2016/11/23

Pirinioetako harriBITXOEN bila, bideo emanaldixa

Pixkat berandu nabilen arren, bixar emango dogun bideo emanaldi baten propagandia itxera nator. Morkaiko Mendizale Elkartiak urtero antolatzen daban mendi emanaldixen zikluan barruan ingo dogu.

Haritz Arrieta Odria, Aitor Montes Arrondo eta nik, udan indako irteera baten irudixak erakutsiko ditxugu, animali bila eta hauek erretratau eta grabatzen nola ibiltzen geran erakusteko. Eta umorerik ere ez da faltako. 

Bixar, azaruak 24an, izango da, 19:00etan, Elgoibarko Musika Eskolako Auditorixuan. Gonbidatuta zaozte! Animatu!!