2014/12/04

Tarentola delalandii - Tenerifeko narrastixak 3

Erakutsiko dizuedan Tenerifeko 3. narrasti hau "perenquén común", "perenquén de Delalande" edo "perenquén de Tenerife" (tarentola delalandii) deitzen da eta iberiar penintsulan bizi dan dragoitxo arruntan oso antzekua dan arren, Tenerife eta La Palma irletako endemismo bat da. Irla hauetako lurralde osuan zihar aurkitzen da, "laurisilva" basoetan eta 2300 m-tik gora izan ezik.

Egunez ere ikusten dia baina gehixenbat gabaz irtetzen dia. Nere osaban etxeko paretetan hauetako 10 bat egoten zian gauero eta ezan batere zaila argazki on bat lortzia. Hemen ditxuzue argazki batzuk.















Oinan azpikaldian detailia
Gaztiak

2014/12/03

Gallotia intermedia - Tenerifeko narrastixak 2

Tenerifeko narrastixekin jarraitzen, irlako beste muskerran txanda da, "lagarto canario moteado", "lagarto gigante de Tenerife" edo "lagarto gigante de Teno" (Gallotia intermedia) muskerrana hain zuzen ere.

Gallotia intermedia
Musker hau 1996xan aurkitxu zuten lehen aldiz. Oin dala 18 urte bakarrik! Izan ere, Tenerifeko 2 eremu helezin txikitan bakarrik bizi da. Gizakixan ekintzen eta kanpoko espezieak sartzian ondorioz desagertzeko zorixan dau eta gelditzen dian indibiduo urriak itsaslabarretan bakarrik bizi dia. Gauzak horrela, oso zaila (ez esatiarren ezinezkua) da musker hau ikustia. Gainera, espeziea kontserbatzeko helburuakin, publikuantzat itxita daude itsaslabarretako hainbat eremu. 

Hala ere, gatibutasunian dauden indibiduo batzuk ikusteko aukera euki naban Jaime A. de Urioste Rodríguezi esker. Neotrópico fundazioko presidentia eta ikerkuntzako koordinadoria da Jaime. Espezie berri bat aurkitzen danian, espeziea identifikatzeko 4 indibiduo harrapatzen dia. Kasu honetan, Neotrópico fundaziua eta beste zientzialari batzuk izan zian espeziea deskribatzeko arduradunak. Eta oindikan bizirik daude 96xan harrapautako 4 indibiduetako 3. Hauetaz aparte, aurreko urtian harrapautako beste pare bat musker ere ditxuzte, gatibutasunian hazkuntza proiektu bat martxan jartzeko asmotan.

Ez da inundik inora berdina naturan solte edo gatibutasunian ikustia, baina dauan egoeran egonda, eta gatibutasunian ikustia ere oso jende gutxin esku daola jakinda, zortedun sentitzen naiz.

Beste behin ere eskerrak Neotrópico fundazioko Jaime A. de Urioste Rodríguezi. ¡Muchas gracias Jaime!

Gallotia intermedia

Gallotia intermedia
Amaitzeko, aurreko muskerran egoera larrixa ikusitxa, oin dala urte asko desagertu zan espezie bat aipatzia ere nahiko nuke. "Lagarto gigante" (Gallotia goliath) muskerra, Tenerifen eta agian Gomera irlan ere bizi izan zan. Arkeologia-aztarnategixetan aurkitxutako hainbat hezurrek, irlako aborigenek (guantxeek) jaten zitxuztela erakutsi dute. Espainolek Kanariar Uhartiak konkistau ondoren desagertu zian.

Beheko argazkixan daukazue musker honen arrasto garbi bat. Tenerifeko naturan eta gizakixan museuan ikusgai dauan momifikautako musker bat da.

Gallotia goliath

2014/12/02

Gallotia galloti - Tenerifeko narrastixak 1

Azaro hasieran Tenerifen egon nitzan astebete inguru eta hainbat bitxo ikusteko aukera euki naban. Argazki dexente atera nitxuan eta danak batera erakutsi biharrian, sarrera desberdinetan jarriko ditxut. Narrastixen kasuan, 4 espezie lehortar bakarrik daude eta espezie bakoitzeko sarrera bat preparau dot. Kasu hauetan, espezie hauek Euskal Herrixan ez egotera, ez daukabe euskerazko izenik eta horregatik, erderazko izenak aipatuko ditxut, izen zientifikuakin batera.

Narrastixen lehen sarrera hau, irlan zihar gehixen ikusten dan narrastixari dedikauko diot, "lagarto tizón" (Gallotia galloti) deitzen dan muskerrari. Tamaina ertaineko musker hau, Tenerifen eta La Palman bakarrik bizi da. Oso oso ugarixa da eta nere osaban etxe inguruak musker hauetaz jositxa zeuden. Zoritxarrez egualdi txarra (edo ez hain ona) euki naban orokorrian (Kanariasera jun ta eguraldi txarra tokau bihar...) baina eguzki izpi batzuk irtetzen zian bakoitzeko leku guztietatik irtetzen zian muskerrak. Etxetik kalera errepidian behera ere, 5 metro bakoitzeko musker bat egoten zan asfalto gainian. Eta zelaiko harrixak jasotzen, 3tik baten musker gazte bat irtetzen zan.

Argazkixetan ikusten dan bezela, kolorazio desberdin askotakuak daoz. Arrak haundixauak izaten dia eta proportziuan burua ere haundixaua dakabe. Kolorazio aldetik, orokorrian emiak marroitxuauak dia eta arrak beltz edo urdinauak. Gaztiak ere marroiak izaten dia.

Interneteko leku askotan 3 subespezie daudela irakurri daiteke baina bertako aditu batek bi subespezie berdinak diala esan zian. Ezin diala desberdintzat hartu. Beraz bi subespezie izango zian, iparraldekua eta hegoaldekua.

Jarraixan irlako leku desberdinetan ateratako argazkixak erakusten dizkizuet.























2014/11/25

Martin arrantzalia (Alcedo atthis)

Askontzako hegaztirik politxenetako bat izango da martin arrantzalia. Bere kolore bizixekin behintzat ezin esan txori deigarri bat ez danik. Zorionez, gure erreken uren kalitatia asko hobetu da azken urtietan, bertako bizia ugarituz. Horren ondorioz, martin arrantzaliak ere ugaritxu dia eta Elgoibarren behintzat, nahiko hegazti arrunta izatera pasau da. Askotan herrixan bertan ere ikusi daiteke arrantzan.

Normalian urrutira edo hegan pasatzen ikusten dia, baina aurreko batian nahiko gertu euki naban bat. Arrantzan zebilen lasai asko eta argazki batzuk atera ahal izan nizkion. Pare bat bidixo grabatzeko aukera ere izan naban. Nere parian egon zan bitartian, zapaburu bat, pare bat arrain eta hainbat ornogabe txiki harrapau zitxuan.

Kasu honetan martin arrantzale ar bat da. Emiek orban gorri-marroiska bat izaten dute mokuan bekaldian. Honi argazkixak ateratzen nenbilen bitartian emia ere handik bueltaka zebilen, beti ere nigandik urruti.

   



Martin arrantzalia zapaburu batekin







Hemen arrain batekin



Beste bat arte, agur!