2014/11/25

Martin arrantzalia (Alcedo atthis)

Askontzako hegaztirik politxenetako bat izango da martin arrantzalia. Bere kolore bizixekin behintzat ezin esan txori deigarri bat ez danik. Zorionez, gure erreken uren kalitatia asko hobetu da azken urtietan, bertako bizia ugarituz. Horren ondorioz, martin arrantzaliak ere ugaritxu dia eta Elgoibarren behintzat, nahiko hegazti arrunta izatera pasau da. Askotan herrixan bertan ere ikusi daiteke arrantzan.

Normalian urrutira edo hegan pasatzen ikusten dia, baina aurreko batian nahiko gertu euki naban bat. Arrantzan zebilen lasai asko eta argazki batzuk atera ahal izan nizkion. Pare bat bidixo grabatzeko aukera ere izan naban. Nere parian egon zan bitartian, zapaburu bat, pare bat arrain eta hainbat ornogabe txiki harrapau zitxuan.

Kasu honetan martin arrantzale ar bat da. Emiek orban gorri-marroiska bat izaten dute mokuan bekaldian. Honi argazkixak ateratzen nenbilen bitartian emia ere handik bueltaka zebilen, beti ere nigandik urruti.

   



Martin arrantzalia zapaburu batekin







Hemen arrain batekin



Beste bat arte, agur!

2014/10/22

Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Aurten suge gorbatadun dexente ikusteko aukera izan dot eta hoietako batzuen argazkixekin nator gaur. Agazkixetan ikusten dan bezela, gaztiek lepoko hori-txuriska bat daukate eta hortik dator bere izena (gaztelaniaz culebra de collar). Hazten dianian ordia, desagertu itxen zaie lepoko hori eta horregatik, espezie desberdinak diala ematen dau.

Ez da pozoitsua eta kuriosuak dia ihes itxeko aukerarik ez dakanian defenditzeko erakusten ditxuan portaerak. Batzutan, burua zapaltzen du, hiruki forma hartuz, gorputza puzten dau eta zarata altu bat ateratzen du, suge arriskutsuauan irudixa emanez. Beste batzutan, usain oso txarrekua dan likido bat askatzen dau. Hala ere, defentsa modu kuriosuena hildakuana itxia da. Buruz gora jartzen dia eta ahua zabaldu eta mingaina albo batera ateratzen dabe, hilda egongo bazian bezela. Tanatosi izenaz ezagutzen da portaera hau. Beheko azken argazkixak ikusi eskero, erdi-hilda daon sugia dala pentsauko dozue, baina gezurra ematen badau ere, bizi-bizirik dao eta esan bezela, planta hutsak besterik ez dia. Hau bai aktoria!

Suge gorbatadun heldua
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz
Ezkerrian indibiduo heldua, lepoko gabe eta eskuman gaztia, lepoko horixakin.

Suge gorbatadun gaztia
Suge gorbatadun gaztia
Hildakuana itxen
Hildakuana itxen
Zuzen jarri eskero ere segitxuan hasten da burua okertzen
Indibiduo gazte-gaztia. Beheko argazkixetan ikusten da bere tamaina txikixa.


Hemen sakatuz, aspaldi erakutsitako espezie honen beste indibiduo gazte batzuen argazki batzuk ditxuzue, eta hemen, espezie honen indibiduo melaniko bat. 

Beste bat arte, agur!!

2014/10/16

Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)

Sugiak aurkitzia ez da lan erreza izaten eta aurten ez dot eskulapiuekin suerte askorik euki. Batzutan, gutxien espero dozunian agertzen dia ta ez bila juten zeranian. Argazkixetako eskulapio honekin kasualidadez in genduan topo, afalostian paseo bat ematen. Etxetik oso gertu gaozen behintzat, kamarian bila jun ahal izateko, jeje.












Beste bat arte!

2014/09/23

Kamaleoia (Chamaeleo chamaeleon)

Kamaleoian argazki batzuk erakusten dizkizuet gaur. Portugal eta Espania hegoaldeko kostaldian aurkitxu daiteke animalia kurioso hau. Nik, Huelvan topau naban beheko kamaleoi hau.








2014/08/13

Bisoi amerikarra Elgoibarren

Beste hainbat lekutan bezela, Elgoibarren ere badabil bisoi amerikarra, Maltzagarako tartian hain zuzen ere. Nik aurreko astian ikusi banaban ere, aspalditik entzunda naukan jendiak ikusitxa zakala. Seguraski, bisoia ikusi daban jendia poztu ingo zan gure herriko ibaixan holako animali bat ikustiaz, baina zoritxarrez, kaltiak ekartzen ditxuan animali arriskutsu baten aurrian gaude.


Bisoi amerikarra, izenak esaten daban bezela, amerikar jatorrikua da, baina Europan, gatibutasunian hazten ditxuzte, beraien larruaz berokixak itxeko. Urrutira jun gabe, gure eskualdian bertan, Mutrikuko Olatz bailaran dao bisoi amerikarran haztegi bat. Noizian behin ihes itxen dute bisoiek haztegi hauetatik eta gure mendixetako animali bat gehixau izatera pasatzen dia, populazio egonkor batzuk sortzera iritsiz.

Aurrez esan bezela, espezie honen ondorixuak ez dia batere onak. Arazuetako bat bere harrapakinetan aurkitzen da, arrainak, hegaztixak, ugaztunak eta ornogabe haundixak jaten ditxuztelako, baina kalterik nagusixena, bertako bisoiarengan igarri dezakegu. Izan ere, badaukagu bertako bisoi bat, bisoi europarra (Mustela lutreola), gaur egun egoera oso oso larrian dauana. Bisoi amerrikarra bisoi europarra baino haundixaua eta ugalkorraua danez, eta bixek txoko ekologiko bedina daukatenez, argi dao europarrak galtzeko guztiak ditxula. Ez daukat informazio zehatzik, baina azken urteotan ale bakar batzuk bakarrik ikusi dia Euskal Herrixan. "Desagertzeko arriskuan" bezela katalogatuta dau.

Europa mailan, fauna eta bioaniztasunian eragin haundixena sortzen daban espezie inbaditzaile bezela izendatu zuten oin dala urte batzuk bisoi amerikarra, eta martxan daude espeziea desagertarazteko edo kontrolatzeko hainbat programa.

Ahaztu aurretik, bi espezieak desberdintzeko muturrari begiratu bihar diogu. Bisoi amerikarrak orban txuri txiki bat dauka, ahuan azpikaldian bakarrik, eta europarrak orban haundixaua dauka, ahuan goikaldia ere hartzen dio ta.

Hemen Maltzagara bidian ikusitxako bisoi amerikarran argazki gehixau.