2011/06/28

Suge gorbatadun melanikua

Bloga estrenau nabanian, suge gorbatadunari buruz aritxu nitzan. Aurreko astian, Armueta zahar baserrikuei esker, suge gorbatadun berezi bat ikusi ahal izan naban. Berezixa zala esaten dot, melanikua zalako. Hau da, beltza. Noizian behin indibiduo albinuak (txurixak) jaiotzen dian bezela, ba aurkakua ere gertau daiteke, pigmentazio beltzekuak izatia. Azken hauei deitzen zaie melanikuak. Ez da oso erreza izaten holako bitxoren bat topatzia, eta horregatik, atera nizkion argazki batzuk erakutziko dizkizuet. Ortuan azaldu zan sugia, baina inguruko belarretan eta haitz baten ere atera nizkion argazkixak.

Nahi bozue begiratu suge gorbatadun normalen argazkixak eta konparau hauekin. Nahiz eta gezurra emanten daban, espezie berekuak dia.







2011/06/21

Anbotoko Marin inguruak

Oin dala aste batzuk, Morkaiko mendi elkartiak antolauta, irteera bat in gendun Anbotoko inguruak hobeto ezagutzeko, eta batez ere, Marin koba bisitatzeko. Ibilbidian zihar leku eta bista politx askoz disfrutau ahal izan gendun eta bertan ateratako argazki batzuk erakustia pentsau dot. Mitologian eta energien inguruko kontu asko ere entzun eta ikusi genitxun. Nik paisaian inguruko argazkixak erakutziko dizkizuet.

Gorunzko bidian ateratako argazkixa.


Atxondoko Arrazola auzotik irten ginan, Anbotora eramaten daban bide zuzena hartuta. "Kilometro bertikala" lasterketia itxen dan bidia hain zuzen ere.



Muki-belarrak (Pinguicula grandiflora). Haragijaliak.














Bidian gora dexente in ostian, Anbotora dijuan bidetik desbiau in bihar izan ginan Marin koba bisitatzeko. Kurisidade bezela, bidian aurkitxutako landare haragijale baten argazkixak erakusten dizkizuet.

Muki-belarrak (Pinguicula grandiflora). Haragijaliak.
Marin kobara juteko, Gerriko koba deitzen dan kobazulotik sartu eta atzeko zulotik irten biharra dao.

Gerriko kobako sarrera.
Udalaitz, Gerriko koba barrutik aterata.
Kobazulua zeharkau ostian, Marin kobarainoko bidia nahiko arriskutsua da (labainkadarenbat euki eskero agur!!). Gu ondo lagunduta jun ginan, soka bati seguru lotuta. Bistak kristonak zian ta bitxo batzuk ere azaldu zian, jeje.

Sokari lotuta in genduan zatiko argazki bat. Urrutixan Udalaitz.
Horma-sugandila (Podarcis muralis).
Zati hau pasau ostian Marin koba aurrez aurre gelditzen da. Sarreran putzu txiki bat ere dao (Marin itxurrixa). Urte guztian zihar irtetzen da ura.

Marin kobako sarrera.
Marin koba.


















Marin koba.
Marin itxurrixa, kobazuloko sarreran.

















Kobazulotik irten ostian, sokian zihar atzera buelta, Gerriko koba pasau eta berriz ere Anbotoko bidian desbiau ginan lekura bueltau ginan, handik Anbotoko tontorreraino igotzeko. Zauan egualdixa aprobetxatzen, bertan bazkaldu genun.

Anbotoko bista. Anbotoko kresterixia, Alluitz, Untxillaitz, Mugarra...
Bazkalostian atzeko aldetik jeitsi ginan. Bidian Askilar begixan gelditxu ginan. Egixa esan ez nao ziur zela deitzen dan, danetik topau dotelako interneten. Espolón de Axkillar, ojo de Eskillar o Askilar, Bentaneta, Anbotoko bentanie... Paretian daon zulo haundi bat da. Bertatik goizian sokiakin pasautako zatixa ikusten da, ta baitxa hortik behera dauan amildegixa ere. Orduan konturatzen zera zeba dan hain arriskutsua, jeje.

Marin kobara sartzeko pasau biharreko bidia (belarrakin ikusten dana).

Zulotik Udalaitz ere ikusten da.
 Hemendik beheruntz, Zabalandira iritsi ginan.

Anboto, Zabalanditik aterata.
Izpizte, Zabalandi onduan gelditzen dan tontorra.
Zabalanditik, pagadi batian zihar pixkanaka Arrazolaranzko bidia hartu gendun. Anboto gure ezkerretara lagata, berriz ikusi ahal izan gendun, Marin kobara sartzeko pasautako bidia. Egixa esan, leku honetatik ikusitxa, dana baino gehixau inpaktatzen dau.

Eskuman Gerriko kobako irteera ikusten da, gero sokiari lotuta pasautako bidia ta gezixak Marin koba seinalatzen dau (aurreko paretak tapatzen dau).
Hemendik aparkalekura buelta ta etxera! Benetan merezi daban bueltia izan zan.

2011/05/15

Euskal Herriko anfibiuak

Orokorrian, anfibiuak ikusteko garai onena udaberrixa izanda, Euskal Herriko anfibio espezie desberdinak aurkeztia pentsau dot. Zuetako askok jakingo dozue, igelak, sapuak, arrabiuak... existitzen diazela baina seguraski ez dozue jakingo gure inguruan zenbat espezie desberdin ditxugun ta ezta  hoietako asko nolakuak diazen edo nola deitzen diazen ere.

Euskal Herrixan, 18 anfibio espezie desberdin ditxugu. Hoietatik 3 ez ditxut oindik sekula ikusi, baina gainontzeko 15ak ikusitxa ditxutenez, ta baitxa argazkixak aterata ere, espezie bakoitzeko argazki bana erakutziko dizuet.

Pelophylax perezi. Ur-igel arrunta. Rana común.
Rana temporaria. Baso-igel gorria. Rana bermeja.
Rana dalmatina. Baso-igel jauzkaria. Rana ágil.
Rana pyrenaica. Baso-igel piriniarra. Rana pirenaica.
Hyla arborea. Zuhaitz-igel arrunta. Ranita de San Antón.
Hyla meridionalis. Hegoaldeko zuhaitz-igela. Ranita meridional.
Pelodytes punctatus. Apo pikarta. Sapillo moteado.
Bufo bufo. Apo arrunta. Sapo común.
Epidalea calamita. Apo lasterkaria. Sapo corredor.
Alytes obstetricans. Txantxiku arrunta. Sapo partero común.
Lissotriton helveticus. Uhandre palmatua. Tritón palmeado.
Triturus marmoratus. Uhandre marmolairea. Tritón jaspeado.
Mesotriton alpestris. Gailurretako uhandrea. Tritón alpino.
Calotriton asper. Uhandre piriniarra. Tritón pirenaico.
Salamandra salamandra. Arrabio arrunta. Salamandra común.
Ta falta jatazen beste hirurak (interneten topau bihako ditxuzue argazkixak...):

Rana iberica. Baso igel iberiarra. Rana patilarga.
Discoglossus jeanneae. Hegoaldeko apo pintatua. Sapillo pintojo meridional.
Pelobates cultripes. Apo ezproiduna. Sapo de espuelas.

Ia hemendik aurrera mendixan baten batekin topo itxian identifikatzeko ta izenaz gogoratzeko gai zeraten!

2011/05/06

...ta txitatxuak

Ba azken aldiz idatzitxakuari jarraitzen, argazki bat jaso dotenez (eskerrik asko Maritxu), antzarren argazkixen ondoriua erakutziko dizuet. Aurrekuan, azken argazkixa ta gero hauxe idatzi naban: "Ia txitatxuak jaiotzen dian". Ba bueno, bidali berri diaben argazki honek erakusten du baietz, jeje.

Antzarrak, beraien kumiekin (Maritxu Egañak bialdutako argazkixa)

2011/03/18

Antzarran estalduria

Hurrengo argazkixetan antzar hankagorriskan (Anser anser) estalduria ikusten da. Antzar hauek baserrri inguruetan ikusten dianen oso antzekuak dia baina bi hauek basatixak dia. Hala ere, argazkixak atera nitxun lekuan, jendian presentziara oso ohitxuta daoz ta ez dia batere beldurtzen.

Gaur ez dizuet txapa handirik sartuko. Besterik gabe, momentua erakustia nahi nizuen.

Arra emia "kortejatzen" (Asuntua berotzen, jeje).
Alejop!!
Ta emia?? Ba bai, arran azpixan dao, ur azpixan.
Arrak emia lepotik nola heltzen daban ikusten da hemen.
Listo! Bukatu da asuntua. Ia txitatxuak jaiotzen dian!

2011/03/11

Pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa)

Aurreko astian, Mintxeta gainetik buelta bat eman naban ta prozesio honekin in naban topo. Batzuek igual ez dozue sekula olako momentu batekin topo in baina seguru danok ikusi ditxuzuela pinuetan masa txuri moduko batzuk. Masa hoiek, pinu-beldarranak izaten dia. Erderaz ezaguna dan, procesionaria del pino.

Tximeletak, udan ernaltzen diaz eta arrautzak pinuetan jartzen ditxue. Esan biharra dao, leku askotan plaga bat izaten diala. Beldarrak hilabete ingurura jaiotzen dia eta bertan sortzen ditxue habixak (masa txuri hoiek), negua bertan pasatzeko. 

Garai hauetan, lurrera jeisten hasten dia. Ikusteko kuriosua izaten da nola danak "fila indian" ibiltzen dian. Hortik datorkio "procesionaria" izena. Hemendik aurrera, pixkanaka lurrian lurperatzen jungo dia, hasieran krisalida bihurtzeko eta udan tximeleta bihurtzeko. 

Portzierto, ez ikutu beldarra, iliek irritau itxen dabe ta!