Orrialdiak

2010/11/14

Iepa!

Perfilian azaldu doten bezela, txikitatik gustau izan jataz animalixak, landariak... eta beti ibili izan naiz mendixan bueltaka, hauek ikusi naixan. Oin dala urte batzuk, kamara bat erosi naban eta azken urtietan, mendira irten naizen bakoitzeko, nerekin eruan dot, ikusitako gauzak erretratu baten gorde naixan. Noizian behin igo izan ditxut argazki batzuk web orrialde batzutara, baina bat baino geixau izan zerate nere blog propiua itxeko esaten ibili zeratenak. Eta nahiz eta oinarte ez dizuedan batere kasurik in, azkenian animau naiz eta hemen emaitza. Bueno, emaitza hemendik aurrera sortzen juango dana izango da, momentuz eskeletua bakarrik sortu dotelako. 

Sarreran jartzen daban bezela, hasiera baten, gordeta ditxuten argazki batzuk igotzen hasiko naiz, nahiz eta noizian behin atera berrixak ere jarriko ditxuten. Batzutan argazkixak soilik jarriko ditxut, beste batzutan azalpentxo txiki batzuk gehitxuko ditxut eta gogo gehixaokin nauanian ba txapada pixkat ere sartzia posible da, jeje. Espero dot azalpenetan hanka zartzerik ez egotia, baina jakin ni enaizela inundik inora ere aditu bat eta posible dala idazten doten zerbaitx gaizki egotia.

Esan biharrik ez dao, zuen komentarixo, iritzi, proposamen edo dana dalakuak oso gustora jasoko ditxutela. Ba besterik gabe, esandakua esanda, blogan aurkezpenakin amaitzen dot. Espero dot zuen gustokua izatia.

1 iruzkin:

  1. Iepa Ander! Eiñ dozu azkenian, guri oso ondo etorriko jaku, badakizu! Argazkixak ikusi, eta bertan konsultatzeko... guk ere kontaktu haundixa dakagu naturakin, eta kuriosidadia ez jaku falta.

    Desiatzen gaude argazkli gehixo eta beraien esplikaziua irakurtzeko,
    Ondo segi!

    HARITZ

    ErantzunEzabatu