Orrialdiak

2021/07/16

#Sugebizi, sugeak zaintzen - #Sugebizi, protegiendo las serpientes

Uztailaren 16a sugeen nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, #sugebizi egitasmoaren emaitzak erakusten dizkizuet. 

Aprovechando que el 16 de julio es el día internacional de las serpientes, os muestro los resultados del proyecto #sugebizi.

#Sugebizi Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia eta komunikazio sailek elkarlanean aurrera eraman duten egitasmoa izan da. Sugeen inguruko sentsibilizazioa handitzeko, eta bide batez, sugeei buruzko informazioa jasotzeko ekimena izan da, batez ere Twitter sare sozialaren bidez bideratu dena. Egitasmoak hiru hilabete eta erdi iraun ditu eta jendearen parte hartzea ikaragarria izan da. Euskal Herriko 170 pertsonek bidali dituzte beraien behaketak eta guztira 334 aipu jaso dira. Itzela! 

#Sugebizi ha sido un proyecto conjunto de los departamentos de herpetología y comunicación de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Se trata de una iniciativa para sensibilizar sobre las serpientes y, de paso, recoger información sobre ellas, especialmente a través de la red social Twitter. El proyecto ha durado tres meses y medio y la participación de la gente ha sido increíble. Han enviado sus observaciones 170 personas de Euskal Herria y se han recibido un total de 334 citas. ¡Impresionante!

Proiektuaren emaitzen azken laburpena erakusten dizuet jarraian:

A continuación os presento el resumen final de los resultados del proyecto:


Aurrerantzean ere badakizue, suge bat ikusiz gero lasai utzi eta gozatu behaketaz! Ondo izan!

Ya lo sabéis, ¡si veis una serpiente, dejadla tranquila y disfrutar de la observación! ¡Saludos!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina