Orrialdiak

2018/06/26

Udaberriko irteera gidatuak

Udara sartu berri, udaberrixan indako irteera gidatuen sarrera txiki bat itxia tokatzen jata. Beste urtebetez, narrasti eta anfibiuen mundu ezezaguna kaletar askongana zabaltzeko aukeria euki dot. Hezkuntza eta sentsibilizaziuak garrantzia haundixa daukate espezie gorrotatu hauekiko ideia okerrak aldatzeko lanian.

Aurtengo irteerak, Gipuzkoako Parketxe Sariak antolatuta edota Morkaiko Mendizale Elkartiak eta Aranzadi Zientzia Elkartiak elkarlanian antolautakuak izan dia. Horrez gain, euskalnaturak urtero antolatzen daban trabesian ere izan nintzan txarla bat ematen eta bide batez, eguneko mendi ibilaldixa beraiekin burutzen. Besterik gabe, irteeren argazki batzuk erakusten dizkizuet.

- Apirilak 13, anfibio gaua Elgoibarren (Morkaiko-Aranzadi), 40 pertsona. (Argazkiak: Haritz Arrieta)



Txantxiku arruntak (Alytes obstetricans)
Uhandre marmolairia (Triturus marmoratus)
- Apirilak 15, Euskalnaturako trabesia Nafarroa iparraldian, 30 gazte. (Argazkiak: Euskalnatura)


Musker berdia (Lacerta bilineata)
Zirauna (Anguis fragilis)
- Maiatzak 5, Pagoeta (Iturraran parketxia), 35 pertsona. (Argazkiak: Elena Gisasola)




- Maiatzak 19, Araotz (Morkaiko-Aranzadi), 45 pertsona. (Argazkiak: Morkaiko Mendizale Elkartia)



Schreiber muskerrak (Lacerta schreiberi) eta gardatxua (Timon lepidus)
- Maiatzak 20, Aralar (Lizarrustiko parketxia), 50 pertsona. (Argazkiak: Lizarrustiko parketxia)


Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), apo arruntak (Bufo spinosus), horma-sugandila (Podarcis muralis) eta musker berdia (Lacerta bilineata)
Uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) eta arrabioa larba (Salamandra salamandra)

- Maiatzak 27, Aiako Harria (Arditurriko parketxia), 40 pertsona. (Argazkiak: Arditurriko parketxia)


Suge gorbataduna (Natrix astreptophora)
- Ekainak 3, Aizkorri-Aratz (Arantzazuko parketxia), 30 pertsona. (Argazkiak: Haritz Arrieta)



Musker berdia (Lacerta bilineata)
Guztira 250 lagun baino gehixau izan dia irteera hauetara etorritakuak (lastima plazak betetzian ondorioz ezin etorrita geratu zeratenak). Hasieran esan bezela, baguaz pixkanaka animali hauen errealidadia zabaltzen (nahiz eta oindik asko dauan hobetzeko). Lan horretan, ezin ahaztu nik indako irteerez gain, Aranzadi Zientzia Elkartiak beste horren beste antolatzen ditxuala udaberri osuan zihar.

Irteera hauetan lagundu diazuen guztiei eskerrak ematia ere tokatzen jata. Haritz Arrieta, Iñaki Sanz, Aitzol Arriola, Iker Novoa, parketxietako gidariak... Eskerrik asko!

Amaitzeko, anfibio eta narrasti espezie danak babestutako espezieak diala euki bihar da kontuan, eta holako ekintzak burutzeko baimenak bihar diala azpimarratu nahiko nuke.

Hurrengora arte!

(Ver traducción al castellano)

2018/06/05

Musker espezie desberdinez gozatzen

Oin dala bi astebukaera, Euskal Herrixan aurkitxu daitezkeen 3 musker espezieak ikusteko aukera izan naban. Elgoibar inguruan, 3 espezieen artian arruntena musker berdia da eta sasoi honetan asko ikusten dia. Schreiber muskerrak ere badaude, baina hauek ikustia zailaua izaten da.

Oin dala bi aste, Haritz Arrietan argazki bat jaso naban, zeinetan musker berde ar bat eta schreiber eme bat agertzen zian, bixak alkarrekin. Argazki kuriosua.

Musker berde arra (Lacerta bilineata) ezkerrean eta schreiber musker emea (Lacerta schreiberi) eskuman (Arg.: Haritz Arrieta Odria) 
Batera egon omen zian pare bat egunez, baina ni jun orduko schreiber emia lekuz aldatuta eta beste schreiber ar batekin zauan. 

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), arra
Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), emia
Schreiber muskerrak (Lacerta schreiberi), arra eta emia

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), arra
Bitartian, handik 10 metrora, musker berde arrak bere lekuan bueltaka jarraitzen zaban.

Musker berdia (Lacerta bilineata), arra




Nere sorpresarako, beste schreiber ar bat azaldu zan musker berdian inguruan. Itxura danez, musker berdiantzat ezan gustoko konpainia eta behin eta berriz bialtzen zaban bere lekutik.

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), arra


Hurrengo argazkixan ikusten dia 2 arrak toki berdin-berdinian. 

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi) eta musker berdia (Lacerta bilineata)
Azkenian, musker berdiak guztiz kanporatu zaban schreiber muskerra eta azken hau toki berri baten bila lekualdatu bihar izan zan.

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), arra
Hurrengo egunian, narrastixak ezagutzeko irteera bat gidatu naban Oñatin, Araotz inguruan, eta hemen ere schreiber muskerrak ikusi genitxun. Eme bat lehenengo, eta bikote elegante bat gero.

Schreiber muskerrak (Lacerta schreiberi), arra eta emia
Eta gure sorpresarako, 3 gardatxo ere ikusi genitxun! Azken hauek, behaketa oso interesgarrixak izan zian, izan ere, urte bete lehenau ikusi zan lehen aldiz gardatxua Gipuzkoan, eta 4 ale besterik ezian ikusi. Etxetik horren gertu eta gainontzeko musker espezieekin habitata konpartitzen gardatxua ikustiak txokantia izaten jarraitzen du neretzat.

Gardatxua (Timon lepidus)
Astebukaera amaitzeko, igandian, Aralarren burututako irteera gidatuan musker berde batzuk ikusi genitxun. Bertan ikusitxako ar elegante baten argazkixa ere erakusten dizuet.

Musker berdia (Lacerta bilineata), arra
Ostiraletik iganderarte, inguruan dauzkagun 3 musker espeziez gozatzeko astebukaera izan zan.