Orrialdiak

2017/07/11

Hontza ertaina (Asio otus)

Oin dala hilabete inguru, Zuhatzako irlan egon nintzan, eskolako ikasliekin, 3 egun pasatzen. 1. eguneko gaba heltzian, hontza ertainan (Asio otus) soinuak entzuten hasi nintzan. Egixa esan, ez nakan hontzak aurkitzeko esperantza handirik, baina nere sorpresarako, hontz dezente ikusi genitxun, lasai lasai, eta gutaz paso itxen, elkarren artian deika. Oso gertutik ikusteko aukera euki genduan, bai nik eta baitxa nerekin etorri zian beste bi irakasliek ere.

Sekula ikusi gabeko espezie bat izanda, eta Euskal Herrixan arrarua dala kotuan eukitxa, sorpresa haundixa izan zan neretzat, horren beste eta horren gertu ikustia. Kamara zaharrakin eta objetibo aproposa etxian lagata nenguan, baina hala ere argazki eta irudi dezente batzuk atera ahal izan nizkien.









Hurrengo gabian ere entzun genitxun eta animalixenganako interesa erakutsi zuten ikasle batzuk eraman nitxuan hontzak ikustera. Asko disfrutau zeben hontzak horren gertu ikusten, eta ni ere pozik, gazte jentiari naturarekiko miresmena transmititzen, jaja. 

Ikasliak, hontzak ikusten
Beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)

6 iruzkin:

  1. ¡Que guapos los búhos chicos Ander! Yo los tengo por mi zona también, pero son muy desconfiados y nunca he conseguido verlos tan bien, has tenido mucha suerte de que te dejaran hacerles esos fotones!

    ¡Saludos!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Buenas Luis! Sí, tuve mucha suerte, jeje. Hasta otra!

      Ezabatu
  2. Zoragarriak!
    Zorionak Ander!
    Ez da batere erraza horrelako aurkikuntza bat egitea. Gainera, primerako bideo eta argazkiak lortu dituzu. Zure post hau facebookeko txorizaleen talde batean partekatu dut; https://www.facebook.com/groups/BirdingPlaiaundi/
    Eskerrik asko.
    Bestalde, taldeko kide izaten gonbidatzen dizut. FB taldea, Euskal Herriko hegaztiei buruzko gaiez datza

    ErantzunEzabatu
  3. Zortea zortea bilatzen duenarentzako da! Ikusgarriak bideoa ta argazkiak, asko disfrutau det. Ez dakat ikusita txori mota hau.

    Eskerrik asko konpartitzearren Ander ta zorionak.

    ErantzunEzabatu