Orrialdiak

2016/06/08

Anfibio, narrasti eta odonatuen ikastaroko argazki batzuk

Azken sarreran, Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako anfibio, narrasti eta odonatuen ikastaro baten berri eman nizuen. Ikastarua pasata, argazki batzuk erakusteko eta ikusitako espezieen berri emateko aprobetxauko dot. Ikastarora, gazte kuadrila majua animau zan eta oso ondo jun zala esango nuke.

Alde batetik, azalpen teorikuak eman genitxun, espezieak bereizten ikasteko.

Egoitz Alkorta Miranda, anfibiuak identifikatzeko azalpenak ematen
Ni (Ander Izagirre Egaña), narrastixak identifikatzeko azalpenak ematen
Iñaki Mezquita Aranburuk eman zitxun odonatuak identifikatzeko azalpenak. Argazkixan Iñaki, beste irteera baten (Arg.: Jesus Azkue)
Bestetik, espezieak aurrez aurre ikusteko, bi irteera burutu genitxun. Gabez, anfibio bila jun ginan eta espezie interesgarrixak azaldu zian, hoien artian uhandre alpetarra! Egunez indako irteeran ere ikusi genitxun beste anfibio batzuk, baina narrasti eta odonatuak zian gure helburu. Narrasti aldetik ere ondo jun zan kontua, nahiz eta ikusitxako 5 sugiek ziztu bizian in zuten ospa, danok ikusteko aukerarik eman gabe. Odonatuekin berriz, zorte txarra euki genun, oso gutxi ikusi genitxun eta.

Argazki kamera gauez bakarrik erabili naban eta hortaz, anfibio batzuen argazkixak bakarrik ditxut erakusteko.

Uhandre alpetar (Ichthyosaura alpestris) arra

Uhandre alpetar (Ichthyosaura alpestris) emiak
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)
Uhandre palmatuan (Lissotriton helveticus) larba
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Arrabio arruntan (Salamandra salamandra) larba
Baso-igel gorria (Rana temporaria). Hankan parte falta zaio.
Baso-igel gorria (Rana temporaria)
Anfibio hauez gain, txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) eta apo arrunta (Bufo spinosus) ere ikusi genitxun.

Narrasti aldetik, horma-sugandila (Podarcis muralis), sugandila arrea (Podarcis liolepis), sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara), musker berdea (Lacerta bilineata) eta suge gorbataduna (Natrix astreptophora) ikusi genitxun. Sugegorri bat izan ahal zana ere ezkutau zan sastraka artian baina ezin ziurtau sugegorrixa zanik.

Musker berdia (Lacerta bilineata)
Guretzat plazer bat izan zan animali ezezagun hauek ezagutzeko gogoz zauan gazte kuadrila jator horri irakastia. Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiot Aranzadiko Ion Garin-Barriori, ikastaruan parte izatera gonbidatziagatik.

Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina