Orrialdiak

2014/12/03

Gallotia intermedia - Tenerifeko narrastixak 2

Tenerifeko narrastixekin jarraitzen, irlako beste muskerran txanda da, "lagarto canario moteado", "lagarto gigante de Tenerife" edo "lagarto gigante de Teno" (Gallotia intermedia) muskerrana hain zuzen ere.

Gallotia intermedia
Musker hau 1996xan aurkitxu zuten lehen aldiz. Oin dala 18 urte bakarrik! Izan ere, Tenerifeko 2 eremu helezin txikitan bakarrik bizi da. Gizakixan ekintzen eta kanpoko espezieak sartzian ondorioz desagertzeko zorixan dau eta gelditzen dian indibiduo urriak itsaslabarretan bakarrik bizi dia. Gauzak horrela, oso zaila (ez esatiarren ezinezkua) da musker hau ikustia. Gainera, espeziea kontserbatzeko helburuakin, publikuantzat itxita daude itsaslabarretako hainbat eremu. 

Hala ere, gatibutasunian dauden indibiduo batzuk ikusteko aukera euki naban Jaime A. de Urioste Rodríguezi esker. Neotrópico fundazioko presidentia eta ikerkuntzako koordinadoria da Jaime. Espezie berri bat aurkitzen danian, espeziea identifikatzeko 4 indibiduo harrapatzen dia. Kasu honetan, Neotrópico fundaziua eta beste zientzialari batzuk izan zian espeziea deskribatzeko arduradunak. Eta oindikan bizirik daude 96xan harrapautako 4 indibiduetako 3. Hauetaz aparte, aurreko urtian harrapautako beste pare bat musker ere ditxuzte, gatibutasunian hazkuntza proiektu bat martxan jartzeko asmotan.

Ez da inundik inora berdina naturan solte edo gatibutasunian ikustia, baina dauan egoeran egonda, eta gatibutasunian ikustia ere oso jende gutxin esku daola jakinda, zortedun sentitzen naiz.

Beste behin ere eskerrak Neotrópico fundazioko Jaime A. de Urioste Rodríguezi. ¡Muchas gracias Jaime!

Gallotia intermedia

Gallotia intermedia
Amaitzeko, aurreko muskerran egoera larrixa ikusitxa, oin dala urte asko desagertu zan espezie bat aipatzia ere nahiko nuke. "Lagarto gigante" (Gallotia goliath) muskerra, Tenerifen eta agian Gomera irlan ere bizi izan zan. Arkeologia-aztarnategixetan aurkitxutako hainbat hezurrek, irlako aborigenek (guantxeek) jaten zitxuztela erakutsi dute. Espainolek Kanariar Uhartiak konkistau ondoren desagertu zian.

Beheko argazkixan daukazue musker honen arrasto garbi bat. Tenerifeko naturan eta gizakixan museuan ikusgai dauan momifikautako musker bat da.

Gallotia goliath

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina