Beste hainbat lekutan bezela, Elgoibarren ere badabil bisoi
amerikarra, Maltzagarako tartian hain zuzen ere. Nik aurreko astian ikusi banaban ere, aspalditik entzunda naukan
jendiak ikusitxa zakala. Seguraski, bisoia ikusi daban jendia poztu ingo zan
gure herriko ibaixan holako animali bat ikustiaz, baina zoritxarrez, kaltiak
ekartzen ditxuan animali arriskutsu baten aurrian gaude.
Bisoi amerikarra, izenak esaten daban bezela, amerikar
jatorrikua da, baina Europan, gatibutasunian hazten ditxuzte, beraien larruaz berokixak itxeko. Urrutira jun gabe, gure eskualdian bertan, Mutrikuko Olatz bailaran dao bisoi amerikarran haztegi bat. Noizian behin ihes itxen dute bisoiek haztegi hauetatik eta
gure mendixetako animali bat gehixau izatera pasatzen dia, populazio egonkor
batzuk sortzera iritsiz.
Aurrez esan bezela, espezie honen ondorixuak ez dia batere
onak. Arazuetako
bat bere harrapakinetan aurkitzen da, arrainak, hegaztixak, ugaztunak eta
ornogabe haundixak jaten ditxuztelako, baina kalterik nagusixena, bertako
bisoiarengan igarri dezakegu. Izan ere, badaukagu bertako bisoi bat, bisoi
europarra (Mustela lutreola), gaur egun egoera oso oso larrian dauana. Bisoi amerrikarra bisoi europarra baino haundixaua eta ugalkorraua danez, eta bixek txoko ekologiko bedina daukatenez, argi dao europarrak galtzeko guztiak ditxula. Ez daukat informazio zehatzik, baina azken urteotan ale bakar batzuk bakarrik ikusi
dia Euskal Herrixan. "Desagertzeko arriskuan" bezela katalogatuta dau.
Europa
mailan, fauna eta bioaniztasunian eragin haundixena sortzen daban espezie
inbaditzaile bezela izendatu zuten oin dala urte batzuk bisoi amerikarra, eta martxan daude
espeziea desagertarazteko edo kontrolatzeko hainbat programa.
Ahaztu aurretik, bi
espezieak desberdintzeko muturrari begiratu bihar diogu. Bisoi amerikarrak orban txuri txiki bat dauka, ahuan azpikaldian bakarrik, eta europarrak orban haundixaua dauka, ahuan goikaldia ere hartzen dio ta.
Hemen Maltzagara bidian ikusitxako bisoi amerikarran argazki gehixau.
Hala hurbildu zitzaizunerako ez da ez gizakirik ezagutu gabekua animalia hau... Bestalde, alde ona ere begiratu beharko zaio kontuari... Deba ibaiaren egoera hobetzen ari den seinale ere izan daiteke. Zorionak fotoengatik!
ErantzunEzabatuBa egixa esan, hasiera baten izutu eta urrundu bazan ere, metro erdira gerturatu jatan gero... Eta bai, gero eta bitxo gehixau ikusten dia errekan!
Ezabatu