Orrialdiak

2012/11/02

Liztor Asiatikua, erlien etorkizuna iluntzen

2005. urtian Txinatik Bordelera egurra ekarri zaban ontzi batian iritsi zian liztor Asiatikuak (Vespa velutina) Europara. Ordutik aurrera, zabaltzen juan zian eta badiaz urte batzuk gurera iritsi ziala. Eta ez zian ez intentzio onenekin etorri. Arrisku larrixan jartzen ai diaz erlien etorkizuna.

Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina)
Erliak harrapakinik errezenak dia liztor Asiatikuentzat, erlategixetan erle pila bat pilauta aurkitzen ditxuzte eta. Asiar liztorrak beraien artian komunikatzeko gai dia eta taldian ibiltzen dia erliak hiltzen. Gainera, erlategi berdinakin tematzen dia askotan. Horrez gain, beldurran ondorioz, erle asko ez dia erlategitik irtetzen eta bizirauteko bihar duten elikagai beste lortu ezinik gelditzen dia.

Eta zegatik daukaten horrelako inpaktu haundixa hemen eta Asian ez? Ba alde batetik, hemen ez ditxuztelako harrapari garrantzitsurik, eta bestetik, Asiako erliak liztorrei aurre in eta beraien burua defendatzeko gai dialako, hemenguak ez bezela.

Udazkena izanik, oin da habixak aurkitzeko sasoia. Izan ere, sasoi honetan eukitzen dabe habixek tamainarik haundixena eta hostuak jausten diazenez ere, errezau ikusten dia. Negua iristian erregina berrixak lur azpixan ezkutatzen dia eta gainontzeko guztixak hil itxen dia. Itxura danez, habi bakoitzetik 200 bat erregina berri ateratzen omen dia. Udaberrixan lur azpitxik atera eta habi txiki bat itxen dau bizirauten daban erregina bakoitzak eta kolonia berri bat eratzen dau.

Liztor Asiatikuan habixa (Vespa velutina)
Kalian bizi geranak konturatzen ez bagera ere, arazua benetan da larrixa eta argi dao oin arte hartu dian neurrixak ez diala nahikuak. Neurri gogorragorik hartu ezian, arazua haunditxuz juango da eta gainera penintsula osuan zihar zabaltzen juango dia liztor Asiatikuak.

Liztor Asiatikuaz gain, ez pentsa ez daukagunik bertako liztor haundirik. Izan ere, tamaina bereko liztorrak ditxugu gurian, kuruminua edo liztortzarra (Vespa crabro) hain zuzen ere. Tamaina berdinekoak izan arren, nahiko erraz desberdintzen dia. Besteak beste, Asiatikuek hanka horixak ditxuzte eta abdomena beltza da gehixenbat, lerro hori fin bat eta 4. segmentu horixa izan ezik. Bestalde, hemenguek hanka beltzak ditxuzte eta abdomen askoz horixaua. Azken hauek ordia ez dia inundik inora hain kaltegarrixak. Noizian behin jaten dute erleren bat edo beste, baina ez dia sekula erlategi batekin tematzen.

Liztor Asiatikuen habixan argazkixak oin dala egun batzuk atera nitxuan eta dagoeneko kendu dute habixa bertatik. Liztorran gertuko argazkirik ezin izan naban lortu, habixa nahiko urrun gelditzen zan eta. Bestalde, lagun batzuen baserri inguruan (Elgoibarko Armueta Zaharren) bertako liztorren habi bat dao eta argazkixak gertutik atera ahal izateko lekuan gainera. Horrenbestez, bertako liztorran argazki batzuk ere erakutsiko dizkizuet jarraixan.

Bertako liztorran habixa (Vespa crabro)
Bertako liztorran habixa (Vespa crabro)
Bertako liztorrak (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Bertako liztorrak (Vespa crabro)
Bertako liztorra (Vespa crabro)
Amaitzeko, eskerrak Armueta Zahar baserrikuei, beraiengandik ikasi ditxutelako hemen azaldutako gauza asko.

2012/10/21

Euskal Herriko hegoaldeko narrastixak

Tamalez bukau da edo bukatziar dao aurtengo "narrasti sasoia" eta egixa esan, inoiz baino probetxu gutxiau atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbaitx.

Euskal Herriko iparraldia eta hegoaldia klima desberdinen eraginpian daudenez, trantsizio gunian alde bakoitzera, landare komunitate desberdinak eukitziaz gain, animali espezie banaketa bat ere aurkitzen da hainbat taldetan. Narrastixak dia horren adibide garbi bat, espezie batzuk iparraldian edo hegoaldian soilik aurkitzen diaz ta, klima atlantiarrari edo mediterraniarrari egokituak.

Beharbada, zuotako gehixenoi (ez denoi), iparraldeko espezieak ezagunauak suertauko zaizkizue. Horregatik, Euskal Herriko hegoaldian aurkitzen dian eta iparraldian ikusi ezin dian narrasti batzuen argazkixak erakustia pentsau dot.

Esan biharra daukat, badaudela salbuespen batzuk ere. Eskinko hiruhatza adibidez, Bizkaiko kostan ere aurkitzen da puntualki, eta dragoitxo arrunta (blogian sarrera zaharrau bat dao espezie honi dedikauta) puntu zehatz batian ere aurkitxu daiteke, azken hau gizakixan ekintzen ondorioz.

Hemen ba, espezie desberdinen argazkitxo batzuk:

Gardatxoa (Timon lepidus)
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus)
Eskinko bostatza (Chalcides bedriagai)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Eskailera-sugea (Rinechis scalaris)
Montpelierko sugea (Malpolon monspessulanus) (indibiduo gaztea)

2012/05/03

Apo ezproiduna (Pelobates cultripes)

Oin dala denbora dexente, Euskal Herriko anfibiuen argazkixak erakutsi nizkizuen eta lista osua osatzeko 3 espezie falta zitzaizkiten. Hoietako bat, apo ezproiduna hain zuzen ere, oin dala gutxi ikusi ahal izan dot, eta argazkitxo batzuk erakutsiko dizkizuet. Hori bai, argazkixak erakustera mugauko naiz eta pare bat detaile bakarrik komentauko ditxut. 

Esan biharra daukat, Euskal Herrixan, hegoaldian bakarrik aurkitzen dala espezie hau eta ez dala batere errez ikusten. Beste leku batzutan ordea, errezaua suertatzen da. Nik erakusten dizkizueten argazkixak adibidez, Gironan ateratakuak dia eta toki berdinian 6 indibiduo ikusi ahal izan genitxun.






Espezie honek duen kuriosidade bat, lur azpixan hondoratzeko gaitasuna da. Atzeko hankan ditxuan ezproietaz baliatzen diaz (horregatik dauka izen hori) eta benetan kuriosua da nola ezkutatzen dian ikustia. Guk bat ikusi genun lur azpixan desagertzen, baina tamalez argazkixa ateratzeko azkarregi ezkutau zan.

Ezproia
Zapaburuei dagokionez, zuhaitz-igelen zapaburuen nahiko antzerakoak dia ta tamainaz oso oso handixak izatera iritsi ahal diaz. Behian erakusten doten argazkikua ez da batere haundixa baina ez gendun besterik ikusi...

Apo ezproidunaren zapaburua

2012/04/28

Euskalnatura berrixa martxan da

Gaur webgune interesgarri baten berri ematera nator. Batzuek ezagutuko zenuten lehendik ere euskalnatura.net web orrialdia. Oin dala 5 bat urte inguru, biologiako ikasle talde batek Eukal Herriko naturan inguruko euskarazko web orrialde bat sortu zuan. Informazio zabala ematiaz gain, irteerak, erakusketak, natur astiak... antolatzen zitxuzten. Argazki galeria interesante bat ere zeukaten, egunetik egunera kanpoko jendiak bidalitxako argazkixekin berritzen zana.

Gaur egun, jende gehixauk osatzen dau taldia eta indarberritxurik dator. Web orrialdia berritziaz gain, UEUko Natur Zientzien saila gidatzera animau dia gainera gaztiak.

Orrialde berrixa berrikuntzez jositxa dator. Hoien artian blogen atala, eta hemendik aurrera, blog hau erabiltziaz gain, nik ere eukiko dot bertan zer esan.

Esandakuak esanda, euskalnatura.net orrialdia bisitatzera animatzen zaitxuztet eta taldiak antolatzen ditxuan irteeretan, ikastaruetan... parte hartzera. Aspalditxik ezagutzen ditxut nik eta egixa esan, oso jende jatorra da eta primeran pasatzen da irteeretan! Animau benetan, merezi dau!

euskalnatura.net

2012/03/09

Lehen narrastixak. Hasi dia irtetzen!

Narrasti zaliontzat negua oso luze jun ohi da eta lehen narrastixak noiz irtengo dian zain egoten gera. Sugandila batzuk neguko egun beruetan ere ikusi ohi dia, baina hori baino gehixau ikusteko, orokorrian udaberrixan zain egon biharra dau.

Nere kasuan, Bartzelonan nauanez, aurtengo denboraldixa aurrerau in zait eta jada ikusi ditxugu suge bat edo beste. Aurreko astian baina, bisitan jun nitzan Euskal Herrira ta bertan ere, narrasti batzuk esnatzen hasi diala frogatu ahal izan naban, kanpokaldian ikusitxako hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) bati esker. Hala ere, aurreko asteko tenperatura altuen ondorioz izango zan eta oindik pixkat itxoin biharko dogu mendira narrasti bila jun ahal izateko.

Honela aurkitxu naban hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), bide bazterrian hilda, lehortzen hasitxa.
Zoritxarrez baina, ikusitxako sugia hilda zauan. Zapatuan aurkitxu naban Atxondon, bide bazterreko lur gainian, lehortzen hasitxa. Agian negua bihar bezela igarotzeko gai izan ez zala pentsau naban hasiera batian, baina gerora okela ikusten zitzaon zati bat ikusi nion eta norbaitxek makilkadaren bat eman ote zion ere pentsau naban, nahiz eta ez zaban ematen oso kolpe haundixa. Egixa esan, auskalo! Beharbada zuetako norbaitxek izango dau azalpen fidagarriren bat, nik behintzat, afizionatu umil bat naizen partetik ezin ezer ziurtau.

Argazki honetan ondo igartzen da okelia eta bizkarrezurra ikusten zaizkion zatixa.
Besterik gabe, narrastizaliontzako garai oparuak laster hasiko diala aipatzeko idatzi dot, nahiz eta hori erakusteko, tamalez hildako suge bat erabili bihar izan dudan. Ia aurtenguan ere hamaika suge, musker etab. ikusten ditxugun!