Tamalez bukau da edo bukatziar dao aurtengo "narrasti sasoia" eta egixa esan, inoiz baino probetxu gutxiau atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbaitx.
Euskal Herriko iparraldia eta hegoaldia klima desberdinen eraginpian daudenez, trantsizio gunian alde bakoitzera, landare komunitate desberdinak eukitziaz gain, animali espezie banaketa bat ere aurkitzen da hainbat taldetan. Narrastixak dia horren adibide garbi bat, espezie batzuk iparraldian edo hegoaldian soilik aurkitzen diaz ta, klima atlantiarrari edo mediterraniarrari egokituak.
Beharbada, zuotako gehixenoi (ez denoi), iparraldeko espezieak ezagunauak suertauko zaizkizue. Horregatik, Euskal Herriko hegoaldian aurkitzen dian eta iparraldian ikusi ezin dian narrasti batzuen argazkixak erakustia pentsau dot.
Esan biharra daukat, badaudela salbuespen batzuk ere. Eskinko hiruhatza adibidez, Bizkaiko kostan ere aurkitzen da puntualki, eta dragoitxo arrunta (blogian sarrera zaharrau bat dao espezie honi dedikauta) puntu zehatz batian ere aurkitxu daiteke, azken hau gizakixan ekintzen ondorioz.
Hemen ba, espezie desberdinen argazkitxo batzuk:
|
Gardatxoa (Timon lepidus) |
|
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus) |
|
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica) |
|
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus) |
|
Eskinko bostatza (Chalcides bedriagai) |
|
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa) |
|
Eskailera-sugea (Rinechis scalaris) |
|
Montpelierko sugea (Malpolon monspessulanus) (indibiduo gaztea) |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina