Orrialdiak

2010/12/14

Baso-igel gorrixan errute masibua

Oinarte artxiboko argazkixak erabili ditxut baina gaur argazki freskuekin nator. Oin dala aste batzuk, Larraskandako potzuko argazki batzuk bidali zizkiaten (eskerrik asko Haritz eta Naiara). Potzua baso-igel gorriz (Rana temporaria) bete beteta zauan. Kriston espektakulua! Izan ere, igel hau garai honetan hasten da ugaltzen eta leku aproposetan ehundaka igel elkartzen dia. Ba igandian, potzuari begirada bat ematera jun nitzan ta aurreko espektakuluan ondorixuakin in naban topo. Potzua ehundaka errutez beteta zauan. Zenbat arrautza!

Argazkixetara begiratzen badozue, bola bakoitza errute bat da. Eskubaloiko baloi baten tamainakuak edo izaten dia. Kuriosidadia nakan hauetako errute bakoitzian zenbat arrautza egongo ote dian eta oin bertan irakurri dot, 700-4500 arrautza egon al diala. Atera kalkuluak eta imajinau potzuan zenbat arrautza egongo dian guztira! Zenbat zapaburu!!! Hala ere ez pentzau zapaburu danak ailauko dianik heldu izatera. Ehuneko txiki batek bakarrik biziraungo dau.


Beheko argazkixan ikusi daiteke, "bola" bakoitza arrautza txikiz osatuta daola. Punto beltz bakoitza zapaburu baten bihurtuko da.


Igelak ere oindik dexente ikusten zian. Posible da oindik batzuk arrautzak jartzeko eotia. Asko potzu barruan zeuden baina beste asko potzuan ertzeko harkaitzen pitzaduretan pilauta zeuden, elkar aplastatzen gainera.


 

Hainbeste igelen artian, baja batzuk ere ikusi nitxuan. Baitxa uretatik kanpo gelditxu dian arrautzak eta bereaz, aurrera aterako ez dianak.



2010/12/09

Schreiber muskerra, altxor bat Elgoibarren


Egixa esan ez gaoz muskerren garaixan, gainontzeko narrastixeri bezela, oin hibernatzia tokatzen jakelako. Hala ere, inoiz ez dao sobran informazio pixka bat ematia, ta balio haundiko bitxo bat izanda, schreiber muskerrari buruz idaztiak merezi dabala uste dot. Balio haundikua dala esaten dot, Euskal Herrixan oso urria dalako, interes bereziko espezie bezela katalogauta daualako eta Elgoibarren populazio interesgarri bat eukitzian suertia daukagulako.

Ezer baino lehen, esan biharra dao, musker berdia beste espezie bat dala. Askok ikusitxa eukiko dozue musker berdia, nahiko arrunta dalako, baina schreiber muskerra ez da hain errez topatzen. Desberdintasunak esplikatzen hasten banaiz, igual nahastu besterik ezaitxuet ingo, beraz, interesatzen bajatzue, uste dot zuentzat errezena interneten bixen argazkixak konparatzia izango dala. Hori bai, kontuan hartu argazki batekin ez dala inoiz nahikua, espezie berdinekuak izanda ere, indibiduo batetik bestera aldaketa asko egon daitxezkelako, ta baitxa arrak, emiak eta gaztiak desberdinak dialako ere.

Penintsula iberiarreko lurralde batzutan bakarrik aurkitzen da schreiber muskerra eta Euskal Herrixan eremu konkretu batzutan bakarrik azaltzen da. Bizkaia aldian, Bakio inguruan, Urdaibain, Urkiolako parke naturalian... ikusi daiteke. Gipuzkoan, Hondarribia inguruan ikusi izan dala uste dot eta bestela Elgoibar eta bere inguruetan azaltzen da. Azken urtietan 4 zita besterik ez dia jaso. Hauetako lehena oin dala hirubat urte izan zan, Urruzunoko bailaran indibiduo gazte bat ikusi nabanian. Gainontzeko zitak aurtenguak izan dia. Maiatz inguruan Piruk (lagun batek) esan zian lantegiko terrazan azaldu zitzaiela bat. Musker berdiakin kunfunditxuko zabala pentzau naban hasiera batian baina argazkixa erakutzi zianian argi gelditxu zan schreiber musker bat zala. Aupa Piru! Hori ikusitxa, bisitatxo batzuk in nitxuan inguru hortara ta beste bat ikustia lortu naban. Laugarrena berriz, Altzola inguruan topau naban, mendiko bide baten erdi erdixan. Sorpresa haundi bat eman zian gainera. Tripia arrautzaz beteta zakan!

Urruzunon topautako indibiduo gaztia

Pirun lantegixan azaldutako arra (argazkixa berak pasautakua da)
Tripia arrautzaz bete bete inda dakan emia, Altzolan topautakua
Aurrekuan berdinan beste argazki bat
Bide honen erdi erdixan topau naban azken hau
Elgoibarren daukagun populaziuan garrantzian adierazgarri da, Aranzadi zientzia elkarteko herpetologuak (narrasti ta anfibiuak aztertzen ditxuztenak) gai honen inguruan interesauta egotia. Beraien ustez, oso interesgarrixa izango zan populazio hau aztertzia.

Zoritxarrez dana ez da hain politxa. Danobat inguruan 2 musker ikusi zian lekuan obrak itxen hasi zian abuztuan. Ez nao ziur baina ustet garbigune bat in bihar dabela. aurreko astian egon nitzan bertan, ia obrak nola daozen ikusten eta gauzia aurrera dixela ikusi naban. Badakit askori musker batek ez diola ezer inportako baina bere egoeria zein dan ikusitxa, kontuan hartzeko bitxo bat dala iruditzen jata. Gainera, holako proiektu bat in haurretik ingurumen inpaktuan azterlana in biharra dao eta hau itxeko orduan kontuan hartu biharreko espezie bat da. Badakigu baina nola dijuazen gaur egun holako kontuak...

Gutxienez ahalik eta inpaktu txikixena sortzen saiatu bihako zian behintzat. Muskerretako bat ikusi naban lekua adibidez, obren eremutik kanpo gelditzen da berez, baina obrak itxen diazen bakoitzian bezela, oinguan ere ez dabe inguruarekiko batere errespeturik euki eta "bakian" laga al zeben eremu konkretu hori, txikitxuta gelditxu da.

Bukatzeko, kuriosidade bezela, Izarraitzi babes izendapen berrixa ezartzeko in dan diagnosixan zirriborruan Elgoibarko zitak aipatzen diaz. Hemen schreiber muskerran inguruan esaten dabana:

"Una de las especies a tener en cuenta es el lagarto verdinegro (Lacerta schreiberi), presente en el Anexo II de la Directiva Hábitat y endémica de la Península Ibérica. la población de la CAPV conformaría el extremo oriental de su distribución mundial. Ocupa una variedad de medios localizándose en los muros de piedra con abundante vegetación y bordes de formaciones boscosas o de matorrales, así como encinar cantábrico. Muestra una preferencia por los mosaicos de setos vivos y prados situados cerca de las regatas (GOSA A. com. pers.). Por la presencia de estos  elementos en la ZEC puede que sea un lugar apropiado para la especie. No se ha encontrado dentro de la ZEC pero está presente dentro de la cuadrícula UTM 10 x 10 WN58. Existen nuevas citas en Elgoibar (alrededor de 3-4) a unos 4,5km en línea recta."
 
Txapa hau ta gero pixkat hobeto ezagutzen dozue schreiber muskerra. Ia udaberrixa hastian baten bat ikustia lortzen dozuen. A, ikusi ezkero abisau neri sin falta e!!! jeje.

2010/11/17

Satitsuak

Oinguan animali kurioso batekin nator. Seguru, ixa danok erabili dozuela behin baino gehixaotan erderazko "mirando a las musarañas" espresiua, musaraña zer dan jakin gabe ere. Ba hemen erakusten dizueten hau da, euskeraz satitsua deitzen dana. Gure inguruetako ugaztunik txikixenetarikua da. Euskal herrixan arruntena, satitsu arrunta (Crocidura russula) da baina badaukagu Europako ugaztunik txikixena dan satitsu etruriarra (Suncus etruscus) ere. 

Oso bitxo aktibuak dia. Egun guztia pasatzen dabe jaten eta denbora jakin bat jan gabe pasatzen badabe hil in daitezke. Adibidez, espezie batzutakuek ez dabe 4 ordu baino askoz gehixau aguantatzen jan gabe. Ornogabiak jaten ditxuzte gehixenbat.

Tamaina txikiko animalixak dianez, ez dia oso erraz topatzen. Errezena, zaratian bidez ikustia izaten da. Burrukan edo jolasian ibiltzen diazenian soinu partikular bat ateratzen dabe (barkauko diazue baina ez dakit nola deskribau soinua, jeje) eta orduan erraz lokalizatzen dia. Nere kasuan behintzat, ikusi izan ditxuten ixa danak zaratiagatik izan dia. Gertau izan jata gainera, zaratia entzun, gerturau eta satitsuak oindik jolasian (o burrukan, auskalo) jarraitzia nere presentziaz konturau gabe.




Hemen jaio berri bat. Oindik iliak ere irtetzeko ditxu. Ze politxa e! jeje.
 

Hau umiak baino txarro, burua tapau ta ez dotela ikusten pentsauko du, jeje.
Azkenian kamaria gustau jako ta dana!

2010/11/14

Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Blogari hasiera emateko, arrazoi berezirik gabe, suge gorbataduna aukerau dot. Suge gorbataduna, Euskal Herrixan arrunta dan espezie bat da. Izen hori, gaztetan lepo inguruan eukitzen daban marka horiskagatik dauka. Berde kolorekuak izan ohi dia, baina marroiak edo grisak aurkitzia ere nahiko arrunta da. Gaztetan orban beltzak eukitzen ditxue askotan. Helduak metro ta hogei neurtzera iristen dia baina arruntena edo errezena (nere kasuan behintzat) gaztiauak eta beraz txikixauak topatzia izaten da. Geixenbat urari lotutako inguruetan bizi da, erreken inguruan, potzuen inguruan... eta igel eta sapuetaz elikatzen da nahiz eta batzutan arrainak edo ugaztun txikixak ere jaten ditxuan. 

Ez da pozoitsua eta kuriosua da ihes itxeko aukerarik ez dakanian defenditzeko dakan portaera. Batzutan, burua zapaltzen du, hiruki forma hartuz eta arriskutsuauan irudixa emanez. Beste batzutan oso usain txarrekua dan likido bat botatzen du. Gogoratzen naiz uda hontan agertu zala tamaina politxeko bat Armueta baserrixan ta pufff, eskuetan hartu ta ze zan aura. Benetan usain nazkagarrixa. Hala ere, defentsa modu kuriosuena hildakuana itxia da. Buruz gora jartzen dia eta ahua zabaldu eta mingaina albo batera ateratzen dabe, hilda egongo bazian bezela. Ikusitxa daukat portaera hau eta esatzen dizuet oso aktore onak diala. Penia ez daukatela holako momentu baten argazkirik.

Argazkixak begiratzen baditxuzue, lepuan marka horixa danek dakatela konturauko zerate, danak dialako indibiduo gaztiak. Batzuk oso gaztiak gainera.


 





Iepa!

Perfilian azaldu doten bezela, txikitatik gustau izan jataz animalixak, landariak... eta beti ibili izan naiz mendixan bueltaka, hauek ikusi naixan. Oin dala urte batzuk, kamara bat erosi naban eta azken urtietan, mendira irten naizen bakoitzeko, nerekin eruan dot, ikusitako gauzak erretratu baten gorde naixan. Noizian behin igo izan ditxut argazki batzuk web orrialde batzutara, baina bat baino geixau izan zerate nere blog propiua itxeko esaten ibili zeratenak. Eta nahiz eta oinarte ez dizuedan batere kasurik in, azkenian animau naiz eta hemen emaitza. Bueno, emaitza hemendik aurrera sortzen juango dana izango da, momentuz eskeletua bakarrik sortu dotelako. 

Sarreran jartzen daban bezela, hasiera baten, gordeta ditxuten argazki batzuk igotzen hasiko naiz, nahiz eta noizian behin atera berrixak ere jarriko ditxuten. Batzutan argazkixak soilik jarriko ditxut, beste batzutan azalpentxo txiki batzuk gehitxuko ditxut eta gogo gehixaokin nauanian ba txapada pixkat ere sartzia posible da, jeje. Espero dot azalpenetan hanka zartzerik ez egotia, baina jakin ni enaizela inundik inora ere aditu bat eta posible dala idazten doten zerbaitx gaizki egotia.

Esan biharrik ez dao, zuen komentarixo, iritzi, proposamen edo dana dalakuak oso gustora jasoko ditxutela. Ba besterik gabe, esandakua esanda, blogan aurkezpenakin amaitzen dot. Espero dot zuen gustokua izatia.