Orrialdiak

2018/01/29

Tablas de Daimiel

Aurreko sarreran esan bezela, Granadatik bueltan Tablas de Daimielen egon ginan, bisita espres bat itxen. Denbora oso gutxi geneukan eta aklimataziorako urmaeletik pasatzia erabaki genduan. Urmael horrek, ahate espezie berezixak oso gertutik ikusteko aukera ematen dau.

Penintsulako ahate espezie mehatxatuenak aurkitzen dia bertan, ahate buruzuria (Oxyura leucocephala), zertzeta marmolairea (Marmorenetta angustirostris) eta murgilari arrea (Aythya nyroca) adibidez.

Ahate buruzuria (Oxyura leucocephala)
Zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris)
Murgilari arrea (Aythya nyroca)

Ahate gorrizta (Netta rufina)

Murgilari arrunta (Aythya ferina)

Paita arrunta (Tadorna tadorna)

Zertzeta arrunta (Anas crecca)
Udako zertzeta (Anas querquedula)
Ahate mokozabala (Anas Clypeata)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Ipar-ahatea (Mareca strepera)
Antzara hankagorrizta (Anser anser)
Ahatiez gain, parkinian beste txori hauek ere ikusi genitxun.

Argioilarra (Upupa epops)

Mika (Pica pica)
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)


Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ondo segi!

(Ver traducción al castellano)

2018/01/19

Andújar eta Granada, katamotza eta bestelakuak

Urteko lehen astian Granadan egon nintzan oporretan. Eskiau eta turismo pixkat itxia zan gure asmo nagusixa, baina bitxo gutxi batzuk ikusteko ere aprobetxau genduan. Aurreko urtian katamotz iberiarra ikusten egon nintzan Andujarren (Jaenen) eta Granadara bidian gertu gelditzen jakunez, juterakuan handik pasatzeko aprobetxau genduan. Bagenekixan egun bakar bat gutxitxo zala katamotza ikustia ziurtatzeko, baina probatziarren ez genduan ezer galduko. Eta asmatu genduan. Goiz erdirako ailau ginan bertara. Ba ailau eta premio! Ailau ginan momentuan ikusi genduan katamotza! 

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)
Ondo hasi zan eguna, baina zoritxarrez, hortik aurrera ez genduan katamotz gehixo ikusi. Hala ere, beste bitxo interesgarri asko ikusi genitxun.

Orein arrunta (Cervus elaphus)
Orein arrunta (Cervus elaphus)
Adarzabala (Dama dama)
Untxia (Oryctolagus cuniculus)
Iberiar eguzki-arranoa (Aquila adalberti)
Iberiar eguzki-arranoa (Aquila adalberti) sai arrea (Gyps fulvus) erasotzen
Sai motza (Aegypius monachus)

Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius), gaztea
Ilunabarra Sierra de Andújar parke naturalian
Hurrengo argazkixetako sugandilak Alhambran ikusi genitxun. Turismua itxen ere azaltzen dia bitxuak, jaja.

Andaluziako sugandila (Podarcis vaucheri), arra

Andaluziako sugandila (Podarcis vaucheri), emea
Hurrengo argazkixak ondo islatzen dau momentu batzutako gure frikismua, jaja. Alhambrako jardinetako pistinetan bitxo bila hasi, igelak aurkitxu eta argazkixak atera bihar klaro! Inguruko turistak flipatzen, baina ni nerera... jaja.

Alhambran igelak erretratatzen, jeje
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Anfibiuei laguntzeko hobekuntzen inguruko kartel bat ere topau genduan Alhambran. Lan politxa!

Alhambra barruan aurkitxutako kartela
Hurrengo egunetan Sierra Nevadan ibili ginan eskiatzen eta piriniotar basahuntzak (Capra pyrenaica) ikusi genitxun. Edarrak!

Etxerako bueltan Tablas de Daimiel Parke Nazionaletik pasada azkar bat in genduan eta paitxa interesgarri batzuk ikusi genitxun. Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet! Bitartian, ondosegi!