Orrialdiak

2017/12/02

Salburua elurretan

Aspaldiko partez, elurra beheraino iritsi zaigu, eta argazki batzuk ateratzeko aprobetxau dot nik. Salburuan, Gasteizen, ateratako argazkixak erakusten dizkizuet. 

Zikoina zuriak (Ciconia ciconia)


Antzara hankagorriztak (Anser anser)



Ahate buztanluzea (Anas acuta)
Basahateak (Anas platyrhynchos)
Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Oreinak (Cervus elaphus scoticus)



Ondo segi!

2017/11/11

Anfibio bila, Araba eta Burgos artian

Iraileko azken astebukaeran Galiziako 2 lagun (Rafael Vazquez Graña eta Ana Fernandez Vidal) etorri zian Euskal Herrira, hemengo anfibio eta narrastixak ikusteko asmuakin. Zapatu iluntzian beraiekin elkartu nitzan eta Araba eta Burgos artian ibili ginan putzu eta inguru desberdinak arakatzen. Rafak urtiak daramatza penintsula guztia alde batetik bestera arakatzen eta herpetuen inguruan dakan ezagutza ikustekua da. Gozada bat da, holako jentian konpanian mendira jutia.


Anfibiuentzako garairik onena izan ez arren, euri pixka bat in zigun eta azkenian nahiko gaba ona euki genduan. Hemen argazki batzuk.

Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), metamorfikoa


Gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), arra

Gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), emea
Gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), gaztea
Gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), metamorfikoa
Gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), larba
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), arra, fase urtarrean
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), emea, lehorreko fasean

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), metamorfikoa
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)
Uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) eta gailurretako uhandrea (Ichthyosaura alpestris), gazteak
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Gaba hezia tokau jakunez, arrabio pila bat ikusi genitxun. Hurrengo 6 argazkixetan 24 indibiduo desberdin ditxuzue. Ikusten dozuen bezela, danak hori eta beltzak, baina bakoitza diseinu propiuakin.







Arrabio arrunta (Salamandra salamandra), larba
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), gaztea
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), metamorfikoa
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), zapaburuak
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), zapaburuak
Apo arrunta (Bufo spinosus)

Apo arrunta (Bufo spinosus), gaztea
Baso-igel arrunta (Rana temporaria), arra
Baso-igel arrunta (Rana temporaria), gaztea
Amaitzeko, anfibio bat ez dan arren, horma-sugandila bat ere erakusten dizuet. Dexente ikusi genitxun, baina honek lerro urdin nabarmen bat zakan albo bakoitzian.

Horma-sugandila (Podarcis muralis), arra
Espezie bereziren bat ikustia falta jakun baina ezin kejau! 

Beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)