Orrialdiak

2017/08/09

Huelva eta Portugaleko argazki batzuk

Huelva eta Portugal hegoaldian ibili berri naiz eta bitxo batzuk ikusteko aprobetxau dot. Huelvara bidian, Caceresen pasau genduan lehen gaba. eta han ikusi genitxun lehen bitxuak.

Espartzudi-sugandila (Psammodromus occidentalis)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Lycosa hispanica
Hurrengo argazkixak Huelvan ateratakuak dia, gehixenak Doñanan. Oin dala gutxi egondako sutien ondorixuak ere ikusi genitxun. Zenbat hektarea erreta...

Sugandila buztangorria (Acanthodactylus erythrurus)
Dragoitxo arruntak (Tarentola mauritanica)
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Ur-igel arruntak (Pelophylax perezi)
Huelvan egonda, kamaleoia ikusteko gogo asko nakan, eta hondartzara juten ginan bakoitzeko, ezin hauek topatzeko tentaziuari eutsi. Zorionez premixua euki genduan. 2 kamaleoi ikusi genitxun, eme eta ar bana. Kamaleoi bat aurrez-arre eta bere habitatian ikustiak badauka zerbaitx berezixa. Dudarik gabe, oporretako bitxorik berezixena.

Kamaleoia (Chamaeleo chamaeleon)
Kamaleoia (Chamaeleo chamaeleon)

Aurreko bi kamaleoiekin pozik geratu ginan, baina hurrengo egunian, Portugalen, Ría Formosako Parke Naturalian paseo bat ematen, beste 2 ikusi genitxun!

Ikusten dozue zerbaitx? Bista ona bihar da kamaleoiak ikusteko... jaja
Aurreko argazkiko kamaleoia (Chamaeleo chamaeleon)
Kamaleoia (Chamaeleo chamaeleon)
Kamaleoiez gain, beste narrasti batzuk ere ikusi genitxun Portugalen.

Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Suge biperakara (Natrix maura) eta apoarmatu korrontezaleak (Mauremys leprosa)
Sugandila buztangorria (Acanthodactylus erythrurus)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)

Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)
Narrasti eta anfibiuez gain, beste animali interesgarri dexente ikusi genitxun. Sorpresa haundixena mangosta arrunta (Herpestes ichneumon) ikustia izan zan. Perfekto ikusi genduan, baina argazki kamaria ateratzeko denborarik ez...

Hegaztixen artian,  arrano arrantzalia (Pandion Haliaetus), elano urdina (Elanus caeruleus), arrano txikixa (Hieraaetus pennatus), belatz haundixa (Falco peregrinus), hontz zurixa (Tyto alba), amiamoko beltza (Ciconia nigra), flamenko haundixa (Phoenicopterus roseus), Txenada txikixa (Sternula albifrons) eta urretxorixa (Oriolus oriolus) izan zian aipagarrixenetariko batzuk. Hala ere, hurrengo txorixen argazkixak bakarrik ditxut erakusteko.

Erle-txoria (Merops apiaster)
Enara ipurgorria (Cecropis daurica)
Enara ipurgorriak (Cecropis daurica) (lurrian) eta enara arrunta (Hirundo rustica) (hegan)
Ubarroi mottodunak (Phalacrocorax aristotelis)
Beltzaranak (Plegadis falcinellus)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Eta amaitzeko, oporretako abenturako pare bat argazki... jaja. Furgonetia hondarretatik ezin atera ta lekutan galduta... Earra liadia!!

Liau dokena artista!
5 ordu ta gero, todoterreno batek atera zigun furgonetia
Besterik ez ba. Agur eta ondo ibili!!


(Ver traducción al castellano)