Orrialdiak

2016/04/30

Maroko eta Saharara bidaia - 6. eguna

Esnatu bezain pronto bisita bat euki genduan. Khnifiss-eko parke nazionalian geunden eta bertako 2 zaintzaile etorri zitzaizkigun. Aurreko gabaz dunak arakatzen ikusi zigutela esan ziguten eta parke nazionaleko paraje eta hegaztixak erakutsi nahi zizkiguten. Plan politxa izango zan, baina etxeruntz bueltatzen hasi bihar ginan eta ezin beraiekin geratu.  

Gu laurak eta bi sahararrak
Iparralderuntz bueltan, uharka berri bat ikusten geratu ginan. Bi "culebra de cogulla" erreskatau zitxugun bertatik, baina zoritxarrez montpelierko suge bat erreskatatzeko beranduegi iritsi ginan...

Culebra de cogulla (Macroprotodon brevis brevis), uharkatik erreskatatua
Culebra de cogulla (Macroprotodon brevis brevis), uharkatik erreskatatua
Montpelierko sugia (Malpolon monspessulanus), uharkan hilda
Inguruko sugandilekin ere entretenitxu ginan.

Mesalina común (Mesalina olivieri)

Lagartija parda (Acanthodactylus pardalis)
Lagartija parda (Acanthodactylus pardalis)
Lagartija parda (Acanthodactylus pardalis)
Lagartija parda (Acanthodactylus pardalis)
Rafa, argazkixak ateratzen
Tarentola hoggarensis ezkutauta
Bertako habitata, esne-belarrez osatuta

Bazkalostian iparralderuntz jarraitxu genun, bidian geldialdi batzuk itxen.

Sapo verde norteafricano (Bufotes boulengeri)

Bertakuen artian integratzeko, erosketa txiki batzuk ere in genitxun... jeje.

Rafa eta Emilio, guztiz integrauta
Gabian jerbo kurioso batzuk topau genitxun. Oso oso konfiauak zian eta ezian gugandik bildurtzen.

Egiptoko jerbua (Jaculus jaculus)

Jerbuak oso oso konfiauak zian
Geco de casco (Tarentola chazaliae)
Beste egun bat pasauta, bidaia bukatzen ai zitzaigula igartzen hasitxa geunden.

Laster arte!

(Traducción al castellano)

2016/04/28

Anfibio eta narrastixak ezagutzeko ibilaldixak Gipuzkoako Natura Parkietan 2016

Aurten ere, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako anfibio eta narrastixak ezagutzeko irteeretan gidari lanetan ibiliko naiz. Irteerak, Aizkorri-Aratz, Pagoeta, Aralar eta Aiako Harrian  izango dia, maiatzak 1ian hasitxa, 4 igande jarraixan. Animau ezkero, hemen daukazue informazo guztixa.


Ia aurten ze musker, suge, igel, uhandre... ikusten ditxugun!

(Traducción al castellano)

2016/04/22

Maroko eta Saharara bidaia - 5. eguna

Lo in genun lekutik gertu uharka bat geneukan eta bertako dekantazio putzutik ezin irtenda zeuden Bufotes boulengeri apuak erreskatatzen hasi genun eguna. Inguruan Acanthodactylus pardalis sugandila ere topau genduan.

Rafa eta Emilio, uharka bateko dekantazio putzutik apuak ateratzen
Sapo verde norteafricano (Bufotes boulengeri)
Sapo verde norteafricano (Bufotes boulengeri)
Sapo verde norteafricano (Bufotes boulengeri)
Lagartija parda (Acanthodactylus pardalis), "busacki" forma

Draa ibaixan bokala ikustera jun ginan gero. Taldeko argazkixa ateratzeko leku perfektua.

Bidaiko laukotia (Ander, Rafa, Emilio eta Raúl) Draa ibaixan bokalian 
Bokalan onduan, duna haundiz osatutako paraje berezi bat zauan eta bertara gerturatu ginan.

Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Acanthodactylus aureus besuak igota
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Lagartija dorada (Acanthodactylus aureus)
Hondarretako kukurutxa
Oti migratzailia
Geco de casco (Tarentola chazaliae)


Geco de casco (Tarentola chazaliae)
Geco de casco (Tarentola chazaliae)

Emilio, dunan zihar
Emilio, Rafa eta Raúl. Kostata baina duna puntan!
Dunetan ibili ostian, hegoalderutz jeisten jarraitxu genun, Tarfayaruntz juteko asmuakin. Bidian geldialdi bat in genun, hondartza baten inguruetan bitxeatzeko.

Eslizón de arena occidental (Chalcides sphenopsiformis)

Hondartza hartatik, Khnifiss-eko parke nazionalera jun ginan. Paraje ikusgarrixak zian, duna haundiz osatutakuak. "Víbora de la arena" (Cerastes vipera) aurkitzeko leku oso aproposa zan eta helburu horrekin jun ginan bertara. Hala ere, ez genun bat bera ere ikusterik lortu. Bestiak beste, hurrengo animalixak ikusi genitxun.

Geco de casco (Tarentola chazaliae)
Buthus bonito eskorpioia
Anthia sexmaculata kakalardua
Eslizón de arena occidental (Chalcides sphenopsiformis)

Chalcides sphenopsiformis hondarretan hondoratzen
Laster arte!

(Traducción al castellano)