Orrialdiak

2015/06/30

Suge biperakara (Natrix maura)

Suge biperakara, urari oso lotuta daon narrastixa da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dia bere habitat nagusixa. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezela, Elgoibarkuetan ere oso suge arrunta da. Sugegorrixan antz haundixa dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaixa da, batere arriskutsua.

Suge hauek topatzeko asmuakin Sallobenteko errekan gora sartu ginan aurrekuan Haritz eta ni. Ez genun tarte oso luzia in errekan zihar, baina 3 suge biperakara ikusteko nahikua. Adin desberdinetakuak zian hirurak, heldu bat, gazte bat eta kume bat. Lortutako irudixekin ondorengo bidixua prestau dot.


Indibiduo heldua








Indibiduo gaztia
Kumia


Aurreko urtietan ikusitxako beste suge biperakara batzuen argazkixak ere erakusten dizkizuet segidan.







Gazte asanbladak antolautako urteroko erreka garbiketetan ere azaltzen dia suge hauek. Aurreko urtian 3 ikusi genitxun eta aurten ere irtengo dia seguru!

 Argazkixak: barren.eus

Amaitzeko, Haritzek oin dala pare bat urte grabautako bidixo bat jartzen dizuet. Suge biperakara amorrain bat uretatik ateratzen agertzen da.


Errekan zihar in genduan ibilbidian, eskulapio suge bat ere topau genduan. Hurrengo batian erakutsiko dizkizuet argazkixak. Bitartian, ondo segi!

2015/06/11

Baso-igel iberiarra (Rana iberica)

Iberiar penintsulako endemismo batekin natorkizue gaurkuan. Baso-igel iberiarra, penintsulako ipar-mendebaldian (Galizia eta Portugaleko iparraldian) aurkitzen da batez ere, baina beste probintzia gutxi batzutan ere aurkitzen dia populazio txiki batzuk. Euskal Herrixan ere, holako populazio txiki batzuk ditxugu. Azken urtietan leku puntual desberdinetan ikusi bada ere, gaur egun Gorbeia, Urdaibai eta Karrantza inguruko ibaietan mantentzen ditxu populazio egonkorrenak. Populazio hauek horren murriztuak eta aislatuak izatera, interes bereziko espezietzat katalogauta dao Euskal Autonomia Erkideguan.

Mendixetako errekastuetan aurkitzen da igel hau, uretan edo uretatik gertu beti. Igel txikixa da oso, atzeko hanka oso luziekin.

(Espezie honen inguruko informazio gehixau nahi ezkero, euskalnatura web orrialdeko fitxa irakurri)

Aurrez esan bezela, ez da inundik inora ugarixa eta nik ere aurten ikusi dot lehen aldiz! Gorbeia magaleko errekasto batian aurkitxu genun. Hemen argazkixak.








Eztarrixan daukan marra, espezie hau antzeko beste espezie batzuengandik bereizteko oso baliogarrixa da.


Ia sekula ikusterik daukazuen! Ondo segi!