Orrialdiak

2015/05/29

Apo arruntan ugalketa

Anfibio gehixenak udaberrixan ugaltzen dia eta ugalketa hauetako batzuk nahiko kuriosuak izaten dia. Apo arruntan (Bufo spinosus) kasuan adibidez, garai konkretu baten (udaberri hasieran), ehundaka ale biltzen dia ur-eremu berdinian, eta show kuriosua izaten da ikusteko.

Ugalketako momentu desberdinekin osatutako bidixo bat prestau dizuet.


Argazki batzuk ere erakusten dizkizuet. Hasieran arrak hurbiltzen dia putzuetara, emiak noiz iritsi zain.




Eme bat ailegau orduko, arrak bere bila juten dia, pelota haundixak sortuz.




Emia lortzeko grin horretan, arrak emia itotzera iritsi daitxezke, eta emia hilda ere, emiari helduta jarraitzen dabe...


Bitartian, emia lortzen daben arrek, emiakin batera anplexuan jarraitxuko dute, arrautzak jartzeko prest.




Hurrengo argazkixan, bikote bat arrautzak jartzen ikusten da, eta beratxuau, bikotiak arrautzez inguratuta.





Arrautzak jarri eta 2-3 astetara jaiotzen dia zapaburu txikixak.



Espero dot gauza berri bat ikasi izana. Ondo izan!

Umeak, Ikastola, testu liburuak eta Euskal Herriko bioaniztasuna. Bide onetik al goaz?

Maiatzak 22xa bianiztasunan nazioarteko eguna izanik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidia eta DBHko irakaslea dan (eta nere lagun haundixa dan) Iñaki Sanz-Azkuek iritzi artikulu interesgarri bat idatzi dau, bioaniztasunari buruz umiek eskolan jasotzen duten informaziuan inguruan. Irakurtzia gomendatzen dizuet.

Hemen artikulua


Agur!

2015/05/24

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Gipuzkoako parke naturaletako narrasti eta anfibiuak ezagutzeko itxen ari naizen irteerak medio, Euskadi Irratian elkarrizketatu ziaben, Hirigorrian saiuan. 


Hemen daukazue elkarrizketia:


Beste bat arte!

2015/05/21

Sugeei buruzko beste hitzaldi bat

Suge eta sugegorrixen inguruko sineskera faltsuak gezurtatu eta animalia hauen inguruko errealitatia erakusteko balio daban hitzaldixa emango dot berriz ere. Zarautzen izango da, Arkamurka Natur Elkarteko lokalian, maiatzak 26an, iluntzeko 21:00etan.


Jarraixan daukazue hitzaldixan laburpentxo bat (Iturria: Arkamurka Natur Elkarteko bloga):

Hizlaria: Ander Izagirre Egaña

Ingurumen Zientzietan Lizentziatuta den Elgoibartar honek hainbat urte daramatza gure inguruko anfibio zein narrastien inguruan dituen ezagutzak besteengana helarazten.

Hitzaldi honetan,  gure inguruko  suge eta sugegorriak identifikatzeko ezaugarrien eta hauek gizartean dituzten mito eta fama txarren inguruan hitz egingo du. Bertaratzen direnak mito hauek deuseztatuta, eta suge eta sugegorrien inguruan ditugun ezagutzak handiagotuz, narrasti hauen inguruan ditugun beldur eta ikarak gutxituta irtetea izango da hitzaldiaren helburua.

Gure inguruko sugeak mehatxaturik bizi diren animaliak dira hainbat faktoreengatik, baina dudarik gabe, mehatxurik nagusiena gizartearengatik jasaten duten jazarpena da. Jazarpen honen zergatiak hainbat dira, baina sugeen inguruan dauden mito zein fama txarrek animalia hauei eragiten dizkieten ondorioak larriak dira.

Sugeak izatez ez dira arriskutsuak, baina hala eta guztiz ere persona askori beldurra eta ikara sortzen dioten animaliak dira, nahiz eta hauetako gehienek ez luketen jakingo sentitzen duten ikara hori nondik datorkien zehazten.

Horregatik Arantzadiko Herpetologia Sailetik suge eta sugegorrien portaeren gainean gizarteratze kanpaina martxan da. Sentsibilizazio kanpaina honen bidez, animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzen saiatuko gara eta hauen ezaugarri bereziak azalduko dira, narrasti hauek gehiago ezagutu eta hauekiko ikuspuntua aldatzeko helbururarekin. 

Gonbidatuta zaozte!

2015/05/10

Kopetazuri familixia

Aurreko baten kopetazuri arruntan (Fulica atra) familixa oso batekin in naban topo. Gurasuez gain, 7 txita zeuden eta helduak hauek elikatzen zebizen.


Txita kuriosuak ez? Politxak edo zatarrak? jeje









Hemen familixa osua. Ama, aitxa eta 7 txitak.






Ondo segi!

2015/05/05

Anfibio eta narrastixak ezagutzeko ibilaldixak Gipuzkoako Natura Parkietan

Aurreko urtian, Aralarko anfibio eta narrastixak ezagutzeko ibilaldi bateko gidari lanetan ibili nitzan, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolautako irteera batian. Harrera oso ona euki zaban irteerak eta bitxo dexente ikusteko aukera euki genduan. Hori dala ta, aurten ere ibilaldi gehixau antolau diaz, Gipuzkoako Natura Parke desberdinetan. 

Datak:
  • Maiatzak 9: Aralar (gauez)
  • Maiatzak 17: Aralar
  • Maiatzak 23: Pagoeta
  • Maiatzak 24: Aiako Harria
  • Ekainak 7: Aizkorri-Aratz
Beheko kartelian daukazue informazio zehatzaua.

 Lehen irteera gauez ingo dogu, astebukaera honetan, anfibixuak ikusteko asmuakin.


Animau ezkero, bertan ikusiko gera!